Joan eduki nagusira

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Mugikortasuna

NUPeko ikasleak

NUPeko ikasle bazara, Espainiako edo atzerriko unibertsitate batera joateko aukera duzu seihileko edo ikasturte bateko mugikortasun programa bat egitera.

Nazioarteko ikasleak

Nahi duzu NUPera etorri ikastera? Ikasturte honetan NUPen ikasiko duzu?

Irakasleen mugikortasuna

Espainiako edo nazioarteko beste unibertsitate bateko irakasle zara eta NUPera etorri nahi duzu egonaldi bat egitera?

Zer eskaintzen dizu NUPen Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak?

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak apustu argia egina du ikasleen prestakuntza osoaren alde, eta ikasleek ezagupen kultural, sozial eta humanoak lortzea nahi du. Horretarako:

  • Harreman eta kolaboratzaile sare zabala dugu nazioartean: 100 hitzarmen baino gehiago ditugu Fakultateko ikasle eta irakasleek truke-programa askotan parte har dezaten Europan, Australian, Kanadan, Amerikako Estatu Batuetan, Txinan, Korean, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan.
  • Aukera ematen dugu Espainian eta atzerrian trukeak egiteko eta nazioarteko praktikak egiteko.
  • Ikasle bisitariek ere modua dute gure ikasketetako praktikak egiteko.
  • Ingeles eta gaztelania ikastaroen eskaintza zabala dugu, “Espainiar Hizkuntza eta Kultura” programa adibidez, gaztelaniazko prestakuntza eskuratzeko.
  • Gure fakultateko irakasleek harremana dute atzerriko hainbat unibertsitaterekin, eta nazioarteko ikerketa-proiektu batzuk kudeatzen ditu.