Joan eduki nagusira

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Kalitatea eta ziurtagiriak

AUDIT ziurtagiria

NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak AUDIT ziurtagiria du Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) ezartzearen ondorioz. Sistema hori ikasleei ematen zaien prestakuntza etengabe hobetzera dago bideratua, eta, aldi berean, Ikastegiko Kalitatearen Berme Batzordea (IKBB) arduratzen da Fakultatearen kalitateaz.

certificado Audit

Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) emandako ziurtagiri horrek aukera ematen du Fakultatearen akreditazio instituzionala egiteko eta, horrekin batera, graduko eta unibertsitate masterreko titulu ofizial guztiak bost urterako automatikoki berritzeko.

Kalitatearen Barne Bermerako Sistema

Fakultatearen KBBSa ikastegiaren kudeaketarako eskuliburuan, dago deskribatua, eta NUPeko ikastegi eta zerbitzuetan tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gauzatu behar diren prozesuen barne funtzionamendua arautzen du, horiek interes-taldeetara bideratzen saiatuz betiere. Fakultatean egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak ikastegiaren kudeaketa-egutegian.

KBBSaren diseinua prozesuen mapan bistaratzen ahal diren prozesu estrategikoen, operatiboen eta laguntzazko prozesuen xehakapenean oinarritzen da.

Kalitateari buruzko politika eta helburuak

NUPen kalitateari buruzko politika eta helburuak, Gobernu Kontseiluak onetsiak, nabarmendu egiten dute erakundeak nolako konpromisoa duen ikasketetan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko. 

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen jarraibideak kalitatea eta bere emaitzak kudeatzera daude bideratuak, eta 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan daude islatuak. 

Kalitatea NUPen
 

Erregistroak eta argitalpen ofizialak

Certificación Sistema de Garantía Interna de Calidad
Ondorioak noiztik Ebaluazioa Txostena
16/12/2020 AUDIT Diseinua Diseinuaren ziurtagiria - KBBS
29/07/2022 AUDIT Ezarpena Ezarpenaren ziurtagiria - KBBS

Txostenak eta ebidentziak

Segimenduaren emaitza gisara, zenbait txosten eta ebidentzia sortzen dira, eta erabiltzaileek, baimena izanez gero, gardentasun atarian dituzte ikusgai NireIkasgelategian dagokien gunean.