Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikuskapen Unitatea

Hasiera > Ikuskapen Unitatea > Aurkezpena eta eginkizunak

Aurkezpena eta eginkizunak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen eta Ikertzaileen Ikuskaritza Unitatea eta bere egitura eta eginkizunak arautzea bat dator gure Unibertsitateak ikasleei eskaintzen dizkien zerbitzuak etengabe hobetzeko dugun konpromisoarekin (ikus Arautegia)

Unibertsitateko gobernu-erakundeei eta irakasleei laguntza eta aholkuak emateko elementu bat da unitate hori.

Unitatearen arduradunak organo honen jarduketen berri ematen du, eta bidezkoak iruditzen zaizkion proposamen eta txostenak bidaltzen dizkio errektoreari, edo, bestela, irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordeari.

EGINKIZUNAK

  • Irakasle eta ikertzaileek beren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea, betiere aplikatzekoak zaizkien arauak betetzen direla ziurtatze aldera.
  • Irakasle eta ikertzaileei aholku ematea, bere eskumenen esparruan, aplikatzekoak zaizkien arauak bete ditzaten.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko sail eta ikastegien eta esparru partikularreko nahiz sektorialeko beste edozein kide anitzeko organoren funtzionamendua hobetzeko txostenak eta estatistikak egitea, irakasle eta ikertzaileek beren eginkizunak hobeto betetzeari dagokionez.
  • Irakasle eta ikertzaileei informazio- edo diziplina-espedientea irekitzea bidezkoa den ala ez erabakitzeko behar diren ikerketak egitea. Ikerketa horren ondoren, unitateko arduradunak txosten bat egingo du errektoreari zuzenduta, eta artxibatzeko edo diziplina-espedientea edo bidezkotzat jotzen dituen beste neurri edo jarduketa batzuk hasteko proposamena egingo dio.
  • Errektorearen eskumena izango da espedienteen edo Ikuskaritza Unitateak proposatutako beste edozein neurriren irekiera onartzea.
  • Errektoreak edo, hala badagokio, irakasleen gaietan eskuordetutako eskumenak dituen errektoreordeak eskatzen dizkion txostenak egitea, eta unitate honi dagokion eskumen-esparruaren barruan gobernu-organo horiek esleitzen dizkioten beste edozein eginkizun betetzea.

Horretarako, lankidetzan oinarritutako lan dinamika berriak bultzatu eta daudenak babestuko ditu, komunikazio eta informazio bideak irekita utziz beti, eta modu gehienbat proaktiboa bultzatuz gatazkei aurrea hartzeko.