Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Funtzioak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Berdintasunerako Unitatea 2009. urtean hasi zen lanean Gobernu Kontseiluak hala erabaki ondoren.

NUPen II. Plan Estrategikoaren (2005-2008) jarraibide hauei erantzuten die:  ”prestakuntzarako gai guztiei dagokienez erantzun egiten die eta aurrea hartzen die gizartearen beharrei, eta horrez gain lehentasuna ematen die honelako balio jakin batzuk transmititzeari: ideiei zor zaien begiramena, tolerantzia, ekitatea eta elkartasuna, bakearen kultura, pentsamendu askatasuna, jasangarritasuna, genero berdintasuna edo kulturen arteko elkarrizketa”, eta oinarritzat hartzen du 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa, zeinak aldatu egiten baitu 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa: “unibertsitate guztiek edukiko dute, beren antolamendurako egituren artean, Berdintasunerako Unitate bana emakumeen eta gizonen arteko parekotasun printzipioarekin zerikusia duten funtzioak garatzeko”.

Funtzioak

  • Ikusgai jartzea gaur den egunean unibertsitateetan dauden genero bereizkeriak.
  • Emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna sustatzea Unibertsitatearen eremu guztietan:
    • Unibertsitateko kudeaketako/zuzendaritzako organo guztietan genero parekotasuna bultzatzea.
    • AZL taldean nola Irakasle-Ikertzaileen taldean emakumeei karrera profesionala garatzea galarazten dizkieten oztopoak kentzea.
    • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren irismena eta esanahia zabaltzea unibertsitateko komunitate osoan.
    • Hizkera ez sexistaren erabilera sustatzea.
    • Generoari buruzko prestakuntza eta hezkuntzakidetza bultzatzea, bai eta ikerketa proiektuetarako partaidetza eta lankidetza ere, berdintasunaren alde lan egiten duten beste erakunde eta enpresa batzuekin.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna modu eraginkorrean aplika dadin begiratzea.
  • Genero indarkeria, jazarpena eta gehiegikeria Unibertsitateko eremuan desagerrarazten laguntzea.