Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Nola sartu

Nola sartu online zerbitzuetara

Unibertsitateko online zerbitzuetara sartzeko, beharrezkoa da zeure burua identifikatzea; izan ere, zerbitzu horietatik gehienak pertsonalizatuak dira, eta beharrezkoa da Unibertsitateko Komunitateko kidea izatea horiek jasotzeko (ikaslea, irakaslea edo AZL).

Zuretzat prestatutako zerbitzuak Zerbitzuen Atarian topatuko dituzu.

Hauek dira sartzeko behar dituzun datuak edo kredentzialak: erabiltzaile izena edo IDa eta pasahitza.

 

Zein da nire erabiltzaile izena edo IDa?

 

Informalki, aplikazioetan eta zerbitzuetan identifikatzeko erabiltzen ditugun izenari edo testuari esaten zaio “erabiltzaile izena” edo “ID”.  

 

Ikaslea bazara:

Zure erabiltzaile izena edo IDa unibertsitateko zure helbide elektronikoa da, “@e.unavarra.es” kenduta (matrikularen gordekinean topatuko duzu).  Adibidez, unibertsitateko zure helbide elektronikoa gomez.12345@e.unavarra.es  baldin bada, zure erabiltzaile izena edo IDa gomez.12345 izanen da.

Ez badakizu zein denl Zerbitzuen Atarira eta unibertsitateko wifi sarera sartzeko zure erabiltzaile izena edo pasahitza, honela lortzen ahal dituzu (NireIkasgelategia, helbide elektronikoa, espediente akademikoa eta beste tramite batzuk):

  • Erabiltzaile izena:   lehenbizikoabizena.IIZ moduko formatua du.
    IIZa ikaslearen identifikazio zenbakia da, eta matrikulako gordekinean agertzen da.
    Adibidea: gomez.12345
  • Pasahitza:   matrikula egiteko erabili den pasahitz bera
    Berreskuratu pasahitza

Unibertsitatearen Arreta Bulegoan ere eskatzen ahal dira erabiltzaile-izena eta pasahitza:

 

Irakaslea edo AZL bazara:

Harrera egunean emanen dira zerbitzuetara sarbidea izateko kredentzialak.

Gogorarazten dizuegu zure erabiltzaile izena edo IDa unibertsitateko zure helbidea dela, baina "@unavarra.es” luzapena kenduta.   

Adibidez, unibertsitateko zure korreoa pablo.perez@unavarra.es baldin bada, zure erabiltzaile izena edo IDa pablo.perez bakarrik izanen da.