Hasiera > Irakaslearen fitxa
Historian Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Historian Doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bere ikerketek, bereziki, bi ikerketa gai jorratu dituzte: alde batetik langile klasea eta langile mugimendua Nafarroan, frankismoaren garaian, hauxe izan zen "Langileria berri baten eraketa. Iruñerria 1956-1976" bere doktore-tesiaren gaia; bestetik, gerra zibilaren eta frankismoaren errepresioa eta memoria historikoa Nafarroan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Irakasle Laguntzaile Doktorea da, Giza eta Hezkuntza Zientzien Departamentuan, Historia Garaikidearen arloan; eta Nafarroako Oroimen Historikoaren Fondoko ikerketa taldeko kidea.