• ES
  • EU
  • EN

Irakaslearen fitxa

Hasiera > Irakaslearen fitxa

XABIER IRIARTE GOÑI
Titular Universidad

  • Saila: INGENIERÍA
  • Area: Ingeniería Mecánica
  • e-mail: xabier.iriarteATunavarra.es
  • Telefonoa: [+34] 948 16 8949 (ext. 8949)
  • Ubicación  EDIFICIO LOS PINOS - DESPACHO 0001 - P.BAJA

Xabier Iriarte Goñi Industria Ingeniaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2003an. 2005ean, Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen, Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala programako doktorego-ikastaroak egin ondoren, baita NUP-en ere. Hurrengo urteetan, Robot Manipulatzaileen Identifikazioa: Ereduen Murrizketa eta Esperimentuen Diseinua izeneko doktore-tesia egin zuen, eta 2010ean Industria Ingeniaritzako Doktoretza lortu zuen.

2005etik NUP-eko Ingeniaritza Departamentuko irakaslea da. Gaur egun Irakasle Kontratatu Doktorea da eta Mekanika, Sistema Dinamikoen Identifikazioa, Automobilen Dinamika eta Mantentze Prediktiboa eta Machine Learning eskolak ematen ditu. Karrera Amaierako hainbat proiektu, Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Lankidetza Bekak zuzendu ditu. Era berean, doktore-tesi baten zuzendarikide izan da.

IMAC: Multisólido y Robótica Ikerketa Taldeko kidea da, ISCn (Institute of Smart Cities) ikertzaile kolaboratzailea eta Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala Unibertsitate Masterreko zuzendaria. Bere ikerketa-ildo nagusiak simulazio dinamikoa eta sistema mekanikoen identifikazioa dira. Hainbat artikulu argitaratu ditu JCRn indexatutako aldizkari zientifikoetan, eta ekarpen ugari egin ditu Kongresu Nazionaletan eta Nazioartekoetan. Halaber, hainbat ikerketa-proiektutan eta Plan Nazionaleko hiru ikerketa proiektutan parte hartu du.
Universidad Pública de Navarra
Campus de Arrosadía - 31006 Pamplona
Pamplona
Tel. 948 169000
Fax. 948 169169
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
31500 Tudela
Tel. (+34) 948 417800
Fax. (+34) 948 417892
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua