• ES
  • EU
  • EN

Sudoeste Europeo

INTERREG V-B Europa Hego-mendebaldea (SUDOE 2014-2020) lurralde lankidetzarako programa, Europako Batzordeak 2015eko ekainaren 18an onartua, mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programa bat da, Europako hego-mendebaldeko eskualdeek dituzten arazo komunak konpontzeko sortua.

 

Programaren lehentasunak

  1. Berrikuntzarako gaitasunak bultzatzea, hazkunde adimenduna eta iraunkorra lortzeko.
  2. Europako hego-mendebaldeko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzea.
  3. Eraginkortasun energetikoaren arloko politikak efizienteagoak izan daitezen laguntzea.
  4. Arriskuak modu eraginkorragoan prebenitzea eta kudeatzea.
  5. Ingurumena babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea.

 

Aukeratzeko eremuak

Espainiako autonomia-erkidego guztiak (Kanariak izan ezik), Frantzia (Akitania, Auvernia, Languedoc-Rousillon, Limousin, Midi-Pyrénées eta Poitou-Charentes), Portugal (iparraldea, erdialdea, Lisboa, Alentejo eta Algarbe), Erresuma Batua (Gibraltar) eta Andorrako Printzerria.

 

Baterako finantzaketaren tasak

Onuradun bakoitzak aukeratzen ahal duen guztizkoaren % 75.

 

Kudeaketaz arduratzen den agintaritza

Kantabriako autonomia-erkidegoko Ekonomiarako eta Europako Gaietarako Zuzendaritza Nagusia arduratuko da kudeaketaz.

 

Hautagaitzen aurkezpena

Epeak, oinarriak, baldintzak eta inprimakiak webgune honetan daude eskuragai: http://www.interreg-sudoe.eu/inicio.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ikerketa Zerbitzuarekin:
(servicio.investigacion@unavarra.es)