Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Aurkezpena

Fidelizazio Planaren Aurkezpena

Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren asmoa da ikusgarri egitea zenbait enpresa, entitate eta profesionalek orain dela 10 urte baino gehiago Unibertsitateari ematen dioten laguntza ezin baliotsuagoa, eta hari segida ematea. Horretarako, Fidelizazio Plan bat jarri du abian, entitate laguntzaileei aukera emateko Fundazioko kide izan daitezen, gure Estatutuetako II. Tituluak ezartzen duen bezala.

Kide izatearen onuren artean, hauek dira azpimarratzekoak: gure webgunean agertzea, Enpresa eta Unibertsitatearen arteko topaketak antolatzea, enpresa aurkezpenak antolatzea azken ikasturteetako ikasleentzat, prezio berezietan prestakuntzarako eskaintza edukitzea profesionalentzat eta abar.

Azken finean, gure xedea hobetzea, zabaltzea eta ikusgarri egitea da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen artean orain den lankidetza, eta etorkizunean agian izanen dena, elkarrekiko ezagutza sustatuz eta Unibertsitatearekin harremanak eduki nahi dituzten enpresa zein entitateen koordinazio eta informazio gune bezala arituz, haiek hobeki garatzeko eta gizartean hobeki integratzeko eta nafar ekonomiaren hobekuntza erdiesteko.

¿

Harremanetarako


Telefonoa: + 34 948 16 9812
universidad.sociedad@unavarra.es