Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko praktikak

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko bekak

Aurkezpena

         pin4

 

NAO-N ARGITARATUKO DA

Nafarroako Gobernuaren “Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko bekak” programa Nafarroarekin lotura duten tituludun berriei prestakuntza ematera dago bideratua, eta, horretarako, ikasleei prestakuntza-praktikak egiteko aukera ematen die Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetako hainbat erakundetan, hala nola: enpresak, ikerketa zentroak, GKEak, enbaxadak, kontsulatuak, Espainiako Turismo Institutuko bulegoak eta merkataritza-ganberak.
Praktiken iraupena 6 hilabetekoa izanen da gutxienez, eta bekek estaliko duten gehieneko aldia ere 6 hilabetekoa izanen da.

EBAZPENA 

 

ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: URRIAREN 28a

 

PROGRAMAREN XEHETASUNAK:

1.       Norentzat:

2.       Tituluduna naiz, zer egin behar dut bekak interesatzen bazaizkit? 

3.       Enpresa/erakunde bat naiz, zer egin behar dut bekak interesatzen bazaizkit?

4.       Tramitazioa

5.       Diru kopurua eta iraupena 

6.       Zer egin behar dut hautatzen banaute? 

 

1. Norentzat:

  • Nafarroarekin lotura duten unibertsitateko tituludunentzat, baldin eta.
  • Nafarroarekin lotura dutenak, hemen jaioak direlako, foru-egoera zibila dutelako edo deialdi hau argitaratu baino bi urte lehenago gutxienez Nafarroan erroldatuta egoteagatik, eta horretarako errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Ikasketak bukatu ondoren, ez badute praktikak atzerrian egiteko unibertsitateko tituludunentzako bekarik jaso.
  • Deialdia argitaratzeko unean, ez badute 183 egun baino gehiago kotizatu Gizarte Segurantzako 1. eta 2. kotizazio taldeetan. Konputu horretan ez dira kontuan hartuko praktika akademikoetan kotizatutako egunak, erantsitako oinarrietan ageri diren berariazko betekizunak betez. 

 

2. Tituluduna naiz, zer egin behar dut bekak interesatzen bazaizkit?

 

2.1.    Zure curriculuma gure datu-basean erregistratu behar duzu

 

KUDEATU ZURE CVa 

 

 

2.2.  Praktikaren esleipena

 

A) Guk eskaintzen dugun praktikaren batean parte hartu nahi baduzu, pauso hauek eman behar dituzu:

  • Izena eman interesatzen zaizkizun praktika-eskaintza  guztietan, eta zure CVa erantsi (gaztelaniaz eta eskaintzak eskatzen duen hizkuntzan egon behar du idatzita).
  • Dokumentazio hau trainingprogrammes@unavarra.es  helbide elektronikora bidali (gaian "BN” adierazi behar da):    

           - “Zure izena+deiturak-dokumentazioa” izenburua izanen duen PDF bakar bat, honako hauek izanen dituena: 

                                     1. Zinpeko aitorpena

                                     2. NANa, edo, Nafarroan jaio ezean, errolda-ziurtagiria.

                                     3. Lan bizitza eguneratua

Datuen babesari buruzko oharra: hautaketa-prozesu hauetan parte hartzearekin batera, baimena ematen diguzu zure datu pertsonalak tratatzeko, gure pribatutasun politikaren arabera. Kontuan izan zure curriculuma hautatua izateko aurkeztu zaren erakunde edo erakundeei lagako zaiela, hautaketa-prozesua egiteko xedez. 

           

B) Praktika zuk ekarriko baduzu, idatzi guri zuzenean helbide honetara: trainingprogrammes@unavarra.es

Praktiketarako postu bat formalki ONARTZEN baduzu, PARTE HARTZEN ARI ZAREN EBATZI GABEKO GAINERAKO HAUTAKETA-PROZESUETATIK KANPO GELDITUKO ZARA, eta ez duzu aukerarik izanen beste postu bat hautatzeko.

 

3. Enpresa/erakunde bat naiz, zer egin behar dut bekak interesatzen bazaizkit?

Jarri harremanetan gurekin, helbide honetara idatzita: universidad.sociedad@unavarra.es


4. Tramitazioa

Eskaeren aurkezpena

Behin erakunde batek hautatu zaituenean, bekaren eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prestatu eta aurkeztu beharko dituzu, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera (5. eta 6. oinarriak). Eskaerak Nafarroako Gobernuan aurkezteko epea deialdia NAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko urriaren 28an amaituko (egun hori barne).

Erakunde laguntzaileek (horien artean dago NUP Fundazioa) eskabideak (bakarra parte-hartzaile bakoitzeko) eta dokumentazioa berrikusi beharko dituzte aldez aurretik, deialdian eskatutako baldintzekin bat datozela bermatzeko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

1. Eskabidea, Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoko fitxan dagoen ereduaren araberakoa (aurrerantzean, laguntzen fitxa; esteka honetan dago eskuragarri). Erakunde laguntzaileen webguneetan ere eskuratzen ahal da eskabidea.

2. Nortasun Agiri Nazionalaren edo agiri baliokidearen fotokopia.

3. Foru Komunitatean jaio ez bada, Nafarroan erroldatua izatearen ziurtagiria edo foru izaera zibila izatearena.

4. Unibertsitateko titulua.

5. Unibertsitateko ikasketa-espediente ofizialaren kopia arrunta. Ebaluatutako batez besteko notak 1etik 10era bitarteko eskalan agertu behar du.

6. Lan bizitzari buruzko txostena.

7. * Nafarroako Unibertsitate Publikoak nahiz Nafarroako Unibertsitateak praktikak atzerrian egiteko eskaintzen duten prestakuntza-planean aurreinskripzioa egin duela frogatzen duen agiria.

8. * Prestakuntza-praktikak eginen diren Europar Batasunetik kanpoko herrialdeko erakundeak onartu izanaren egiaztagiria.

9. * Egin beharreko praktikei buruzko txostena: erakundea, kokalekua, hasteko eta bukatzeko egunak, egin beharreko zereginen deskripzio zehatza, laguntza-poltsa (hala badagokio), tutorea eta gainerako alderdi garrantzitsuak.

* Oharra: hiru agiri horiek NUP Fundazioak emanen ditu, enpresak edo erakundeak hautagaia aukeratu ondoren.

 Eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu ezean, adierazitako dokumentazioa paperean eta euskarri elektronikoan (CDa edo USBa) aurkeztu beharko da, eta aurkeztu dela jakinarazi beharko da mezu elektroniko bat igorriz practicasinternacionales@navarra.es helbidera.

 

5. Diru kopurua eta iraupena

Prestakuntza bekaren zenbatekoa gastu hauek ordaintzeko erabiliko da: egonaldia, bidaia, bisak, eta istripuetarako, bidaietarako, osasun laguntzarako eta erantzukizun zibilerako nahitaezko aseguru bat. Beka bakoitzaren zenbatekoa destinoko herrialdearen araberakoa da, eta deialdiaren II. eranskinean adierazia dago.

Aseguruak nahitaezkoak dira. Onuradunek ordainduko dituzte, baina bekaren zenbatekoaren barnean sartuta daude. 


Onuradunek 2023ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean hasi beharko dute destinoko erakundean, eta sei hilabetez gutxienez egin beharko dituzte prestakuntza-praktikak.

    

6. Zer egin behar dut hautatzen banaute?

 

Egonaldi praktikoa hasi aurretik:

·         Bisa lortu eta bidaiaren antolaketa kudeatu (lekualdaketak eta ostatua).

·         Fundazioak antolatutako taldeko informazio-bilerara joan.

·         Istripuetarako, bidaietarako, osasun laguntzarako eta erantzukizun zibilerako asegurua izan edo kontratatu, eta beka-programa kudeatzeaz arduratzen diren organoak erantzukizun orotatik salbuetsi.

·         Praktikaren euskarria den dokumentazioa (hitzarmena) sinatu NUP Fundazioarekin.

Behin egonaldi praktikoa hasita:

·         Atzerriko praktiketarako nahitaezko prestakuntza-planaren tasak ordaindu, online modalitatean. 

·         Nahitaezko prestakuntza-plana egin, eta praktika amaitu aurretik bukatu.

·         Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren Zuzendaritza Nagusiak egonaldi praktikoaren azken fasean eskatutako dokumentazioa aurkeztu. 

·         Hitzarmena sinatzeak berekin dakartzan betebehar guztiak bete.