Joan eduki nagusira

Antolamendua

Gobernu organoak

 

Unibertsitateko Komunitatearen Arartekoa

Inmaculada Lizasoain IrisoINMACULADA LIZASOAIN IRISO
Tel.: 948 16 6011 - 608 148 335
Eskolaldian ordutegi honetan:

  • Astelehena: 12etatik 14ak arte
  • Asteartea: 15etatik 17ak arte
  • Asteazkena: 10etatik 12ak arte

Helbide elektronikoa: defensora@unavarra.es

Inmaculada Lizasoain Iriso Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Aljebraren arloko irakasle titularra da. Zientzia Matematikoetan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean, eta Matematikako doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Bere irakaskuntzaren zatirik handiena Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan garatu du, nahiz eta azken urteotan Matematikaren Didaktika irakasgaiak ematen hasi den Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Bere ikerketa lana, argitalpen zientifiko ugaritan jasoa, Aljebraren arloan kokatzen da, bai taldeen teoriaren garapenean, bai Adimen Artifizialaren arloan dituen aplikazioetan. Erakunde publikoek finantzatutako zenbait ikerketa proiektutan hartu du parte. Kudeaketa akademikoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematika Sail zaharraren zuzendaria izan zen.

Gaur egun, Hezkuntza Berrikuntzarako Elkarte Estrategikoen Erasmus+ programak finantzatutako ANFoMAM proiektu europarra koordinatzeaz arduratzen da, "Haurrengandik ikasi irakasleak matematikaren arloan prestatzeko” izenekoa. Proiektu horretan, NUPez gain, Europako beste unibertsitate batzuek ere hartzen dute parte.

Unibertsitateko komunitatearen arartekoa Klaustroaren goi komisariotza da, eta Unibertsitateko komunitateko kide guztien eskubideak defendatzeaz eta babesteaz eta Estatutuetan xedatutakoa betetzeaz arduratzen da. Horretarako, jarduera akademikoa eta administratiboa gainbegiratu eta gomendioak egin ditzake.

Kargua ez dago ezein agintari akademiko, gobernu organo edo Unibertsitateko komunitateko beste ezein kideren agindupean edo jarraibideen mendean, eta autonomia osoz eta bere irizpideen arabera betetzen ditu bere eginkizunak.

Arartekoak ofizioz edo alde batek eskatuta jardunen du.

Eginkizun hauek ditu:

  • Irakasleek, ikasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek organo eta zerbitzuen ekintzen aurrean dituzten eskubideak eta askatasunak errespetatzen direla zaintzea.
  • Unibertsitateko jarduerarekin lotutako arazoak eta gatazkak prebenitzea eta konpontzea.
  • Kalitatearen hobekuntza bilatzea.
  • Klaustroari jardueren urteko txostena aurkeztea.

Bere eginkizunak betetzean, honako hauek egiten ahalko ditu:

  • Egiten zaizkion kontsultak, bitartekotzako eta adiskidetzeko eskaerak, kexak, oharrak edo erreklamazioak jasotzea.
  • Bitartekari izatea Unibertsitateko komunitateko zenbait kideren arteko desadostasunak konpontzeko prozesuetan.
  • Kasuak ebazteko egokitzat jotzen dituen proposamenak, iradokizunak eta gomendioak egitea.
  • Zerbitzuen funtzionamenduari buruz egiten zaizkion ohar eta iradokizunei erantzutea.
  • Edozein egoitzatara joatea behar dituen datu guztiak egiaztatzeko.

Prozedura

  • Interes legitimoa (indibiduala zein kolektiboa) duen unibertsitateko komunitateko edonork eskatzen ahal du unibertsitateko komunitatearen arartekoak esku hartzea. Bermatua da bere eginkizunak betetzean lortzen dituen datu eta informazio pertsonal edo erreserbatuen konfidentzialtasuna.
  • Egiten diren erreklamazio eta ohar guztiak erregistratzen eta jasotzen dira, eta gehienez ere hamabost eguneko epean erantzuten zaie haiek tramitatzea onartzeari edo ez onartzeari.
  • Tramitera onartu ondoren, Unibertsitateko komunitateko arartekoak beharrezkotzat jotzen dituen ikerketa-neurriak hartuko ditu. Hark aukera izanen du kexak eragiten dion pertsonari eskatzeko alegazio egokiak egin ditzala, beharrezko dokumentazioa aurkez dezala edo informazioa emateko ager dadila, eta, beharrezkoa bada, aukera izanen du auziak eragiten dien administrazio organoei hori jakinarazteko eta informazioa eskatzeko.
  • Ikerketa-prozesua egin ondoren, Unibertsitateko komunitateko arartekoak bere ikerketen eta kudeaketaren emaitzari buruzko informazioaren berri emanen dio erreklamazioa jarri duenari, baita inplikatutako organoak edo pertsonak eman duen erantzunaren berri ere.

Eskabideak honela aurkez daitezke:

  • Eskolaldian, hau da, irailaren 1etik abenduaren 22ra, 2022ko urtarrilaren 7tik apirilaren 13ra eta apirilaren 25etik uztailaren 5era)
    • Posta elektronikoz: defensora@unavarra.es
    • Telefonoz: 948 16 6011 - 608148335 (astearteetan 9etatik 13etara eta ostegunetan 15etatik 17etara)
  • Eskolalditik kanpo (Gabonak eta Aste Santua)
  • Edonoiz
    • Web formularioaren bidez
    • Arartekoaren bulegoan
    • Unibertsitateko Erregistro Orokorrean
    • Postaz, helbide honetara: Unibertsitate Komunitatearen arartekoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko campusa z/g P.K. 31006

Eskaera mota:

  1. Kontsultak eta oharrak:
    • Edozein ikaslek, irakaslek edo AZLk kontsulta edo behaketa bat egin dezake.
  2. Kexak eta erreklamazioak: 
    • Interesdunak edo hark eskuordetutako pertsonak aurkeztu behar ditu erreklamazioak, eta behar bezala identifikatu behar ditu.
  3. Bitartekotzako eta adiskidetzeko eskaerak:
    • Inplikatutako alderdiek bitartekaritza onartzen dutenean, Unibertsitateko komunitateko arartekoak edozein jarduera jartzen ahal du martxan Unibertsitateko komunitateko kideen arteko desadostasunak konpontzeko.
  • Honelakorik ez da tramitatuko:
    • Erreklamazio edo ohar anonimoak, fede txarrez egindakoak, oinarri nahikorik edo helburu zehatzik ez dutenak eta tramitatzean hirugarrenen eskubide legitimoari kalte eginen dietenak.
    • Ebazpen administratibo edo judizialaren zain dauden erreklamazioak. Jarduera eten eginen da baldin eta, prozedura hasi ondoren, interesdunak salaketa edo errekurtsoa jartzen badu administrazio- edo jurisdikzio-organoetan, edo aurreko erreklamazioa agortu ez bada.

María Nelia Soto Ruiz
Tel.: 948 16 6117
Helbide elektronikoa: nelia.soto@unavarra.es