Joan eduki nagusira

Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua

Zeureganatu ezazu hezkuntza formalean eta ez-formalean umeei beren garapenaren momentu garrantzitsu batean laguntzeko gaitasuna. Eskuratu hezkuntzako 0-6 urte etaparen desafioari heltzeko behar dituzun gaitasunak eta prestakuntza teoriko eta praktikoa.

Modalitatea: presentziala
Hizkuntza:

  • Gaztelania (gradua osorik gaztelaniaz)
  • Euskera (gradua osorik euskaraz)

Kredituak: 240 ECTS
Iraupena: 4 ikasturte (8 seihileko)
Postuak: 91 (gaztelania + euskara)
Arduradun akademikoa: Juan José Zubiri Lujambio
Ikastegia: Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Campusa: Iruñea (bisita birtuala)

Praktikak

Ikasleek, eskoletako praktikak eginez, lotura egokia lortzen dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduetako ikasgaietan ematen diren eduki teoriko-praktikoen eta irakasle lanbidean aritzeko behar diren ezagupen eta trebetasun profesionalen artean. Horretarako, zenbait jarduera izaten dira, fakultateko eta ikastetxeetako praktiketako tutore diren irakasleek gidatuak, aukera ematen dutenak ikasgeletan ikasten dena eta ikasgela jakin batean izaten diren egoerak lotzeko. Eskoletako praktiketan, horrenbestez, jakintza eta trebetasun horiei buruzko hausnarketa kritikoa egitea da premiazkoa, horren ondorioz irakasle lanetan haiek integratzeko eta etorkizuneko egoerei aurre egiteko asmoz nori bere irizpide profesionalak garatzeko.

Norentzat: 

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduetako 2. eta 4. Ikasmailetako ikasleentzat
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzeko 5. Ikasmailako ikasleentzat

Normativa general

Documentación referencia

Documentación básica a aportar

Prácticas escolares 1

Prácticas escolares 2

Calendario

Orientaciones memorias específicas

Fichas evaluación específicas actividad en el centro

Prácticas escolares 3

Calendario

Orientaciones memoria

Ficha evaluación actividad en el centro