Joan eduki nagusira

Javier Armendáriz Martija Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Historiako eta Ondareko Graduko irakasleak Nafarroako Museoko “Harrizko erraldoiak. Hilarri armatuak Historiaurreko paisaian”, izeneko erakustoki berriko komisario-lanak egin ditu.  

zoom Una imagen de la presentación del nuevo espacio expositivo. De izda. a dcha., la directora del Museo de Navarra, Mercedes Jover; la consejera de Cultura, Deporte y Turismo del Gobierno de Navarra, Rebeca Esnaola; y el profesor de la UPNA y comisario de “Gigantes de piedra” Javier Armendáriz Martija.

Erakustoki berriaren aurkezpenaren irudi bat. Ezkerretik eskuinera, Mercedes Jover Nafarroako Museoko zuzendaria; Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko kontseilaria; eta Javier Armendáriz Martija “Harrizko erraldoiak" aretoaren komisarioa.

Piezak museoko Galeria Urdinean daude, eta lurralde baten gaineko boterea agerian uzten zuen kultura bat irudikatzen dute, eta, aldi berean, buruzagitzan oinarritutako gizarte batzuen berri ematen dute. Oroitzapenezko edo erlijiozko hilarri horien gainean asko dago aztertzeko, eta Nafarroako orubean kultura-panorama irekia eta iragazkorra aurkitu dute, Europa kontinentaleko eta eremu mediterraneoko beste eskualde batzuekin lotura ideologiko eta sinbolikoak zituena.

Estatuekin batera marrazki eta testu laburrak daude, eta horiek azaltzen eta testuinguruan kokatzen dituzte. Horrez gain, bideo labur bat ere badago, jatorrizko paisaietan kokatzen dituena eta banan-banan lotzen dituena Europako eremuko piezekin, horiekin lotura formal eta kulturalak baitituzte. Nafarroako Museoko sarrera doakoa da ekainaren 2ra arte.