Joan eduki nagusira

Apirilaren 12an, ostirala, osotara 143 ikaslek hartu zuten parte Erizaintzako Graduko eta Psikologiako Graduko graduazio-ekitaldian. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Fakultateko titulazioak dira biak. Ekitaldia 19:00etan egin zen, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, eta 900 bat lagun izan ziren bertan, graduatuen senitartekoak eta adiskideak tarteko.

zoom Ikasleak, graduazio-ekitaldian.

Ikasleak, graduazio-ekitaldian.

Honako hauek izan ziren ekitaldiko buru: Inés Olaizola Nogales Irakasleen Gaietarako errektoreordea; Javier Fernández Montalvo Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa; eta María Jesús Pumar Méndez NUPeko irakasle eta ikertzailea eta erizaina, zeina promozioen amabitxia izan baitzen.

zoom Erizaintzako Graduko eta Psikologiako Graduko promozioan. Aurrean, ezkerretik eskuinera, María Jesús Pumar Méndez; Inés Olaizola NUPeko Irakasleen Gaietarako errektoreordea; eta Javier Fernández Montalvo Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa.

Erizaintzako Graduko eta Psikologiako Graduko promozioan. Aurrean, ezkerretik eskuinera, María Jesús Pumar Méndez; Inés Olaizola NUPeko Irakasleen Gaietarako errektoreordea; eta Javier Fernández Montalvo Osasun Zientzien Fakultateko dekanoa.

Ikasleen izenean Cristina Bueno Romerok eta Irene Amadoz Murok eman zioten hasiera ekitaldiari, eta gero María Jesús Pumar Méndez amabitxiak hitz egin zuen. Ondoren Javier Fernández Montalvo Fakultateko dekanoa mintzatu zen, eta diplomak eman zitzaizkien titulazioetako graduatuei. Ekitaldia Inés Olaizola errektoreordearen hitzaldiarekin amaitu zen, eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalak eman zion itxiera.