Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) topaketa bat antolatu Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin (CEN) batera, Nafarroako enpresa-ehunari Doktoretza Industrialaren Programa ezagutarazteko. Topaketan, aztergai izan dituzte deialdi publikoek (Nafarroan eta Estatuan) eskaintzen dituzten aukerak eta NUPeko ikerketa-institutuek enpresa-esparruarekin dituzten beste harreman batzuk. Doktoretza industrialaren modalitatean, ikertzaileek gutxienez urtebete egon behar dute enpresa edo erakunde batean kontrataturik tesia egiten, eta baliteke horrek hasieratik haiei lan munduan sartzen laguntzea.

zoom Doktoregai industrialen aurkezpena. Ezkerretik eskuinera, Mercedes Sánchez (NADOE-NUP); Carlos Fernández Valdivielso, CENeko idazkari nagusia; eta Mar González Paredes,NUPeko Gizarte Kontseiluaren Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeko burua eta Tracasako zuzendaria.

Doktoregai industrialen aurkezpena. Ezkerretik eskuinera, Mercedes Sánchez (NADOE-NUP); Carlos Fernández Valdivielso, CENeko idazkari nagusia; eta Mar González Paredes,NUPeko Gizarte Kontseiluaren Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeko burua eta Tracasako zuzendaria.

Halaber, ekitaldi horretan aurkeztu da Nafarroako Gobernuaren laguntza-deialdia enpresek, ikerketa-zentroek eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko: doktoretza industrialak 2024. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 30era arte.

Honako hauek parte hartu dute topaketaren irekieran eta ongietorrian: Carlos Fernández Valdivielso, CENeko idazkari nagusia; Mercedes Sánchez, NADOE-NUPeko zuzendaria; eta Mar González Paredes, NUPeko Gizarte Kontseiluko Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeko burua eta Tracasako zuzendaria. Parte-hartzaile guztiek azpimarratu dute programa honetan lankidetza publiko-pribatuak duen garrantzia. Izan ere, mundu akademikoaren eta enpresen sinergiak sustatzen ditu berrikuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Irekieraren ondoren, Mercedes Sánchezek azaldu ditu Nafarroako enpresek doktoregaiak kontratatzeko deialdi publikoak, betekizunak eta programa. Bestalde, Iosu García NUPeko Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak eta Begoña Vicente NUPeko ikerketa institutuetako negozio garapenerako koordinatzaileak banan-banan azaldu dituzte enpresaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza-aukerak doktoreak prestatzeko eta enpresa-inguruneak NUPeko ikerketa institutuekin dituen harremanak. Hori guztia osatzeko, programaren bilakaerari buruzko datuak eman ditu Agurtzane Martínez Nafarroako Gobernuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak.

Amaitzeko, bi enpresaren eta bi doktoregaien esperientzia praktikoa azaldu da: ALDAKIN TALDEA Santiago González I+G-ko arduradunarekin eta Ramón Torres doktoregai industrialarekin; eta IED Alex Uriarte CPOarekin eta Iñigo Vilella doktoregai industrialarekin.

Jardunaldiari amaiera eman dio Patricia Fanlo Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak. Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak kontratatzeko laguntzei buruz hitz egin du. Laguntza horien zenbatekoa 1,5 milioi eurokoa da.