Joan eduki nagusira

zoom Liburua aurkezteko prentsaurrekoaren irudia.

Liburua aurkezteko prentsaurrekoaren irudia.

Gaur, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Sociología y Sociedad en Navarra. Una visión del cambio (Sahats, 2010) liburua aurkeztu da. Luis Sarriés Sanz eta Esther Casares García irakasleek koordinatu duten lan horrek Nafarroako gizartean azken hirurogei urteetan gertatu diren aldaketa soziologikoak aztertzen dira, hainbat soziologoren ikuspegiaren bidez. Lan hori argitaratzen den une berean Espainiako X. Soziologia Biltzarra hasi behar da, uztailaren 1, 2 eta 3an egingo baita, Arrosadiako campusean, Nafarroako Soziologia Elkarteak eta Unibertsitateak berak antolatua.

Liburuaren aurkezpenean, koordinatzaileekin batera egon dira Teodoro Hernández de Frutos, Nafarroako Soziologia Elkarteko buru eta NUPeko irakasle dena, eta María Dolores Eguren Apesteguía, Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia. Aipatu departamentu horrek argitalpenean lagundu du.

Lanaren koordinatzaileek azaldu dutenez, liburuan Nafarroak azken hirurogei urteetan izan duen eraldaketa aurkezten da. Oso gizarte tradizional eta kontserbadore batetik abiatuz gizarte mugikor, berritzaile eta aldakorra izatera iritsi da. Nortasun kolektiboa, familia, erlijioa, ohiturak eta balioak, lan harremanak, hiria eta haren ingurua, inmigrazioa..., horiek dira, besteak beste, liburuan aztertzen diren fenomenoak.

Liburuaren hitzaurrearen egilea Emilio Lamo de Espinosa da, Espainiako Soziologia Federazioko burua, eta hura izango da, hain zuzen ere, bihar, Espainiako X. Soziologia Biltzarraren hasiera ekitaldiaren buru. Bi parte hartze izango dira aurrena. Lehenenengoa Luis Sarriés Sanz NUPeko Industria Soziologiako katedradun emerituarena izango da, zeinak ikerketa bat ekartzen baitu, Nafarroan Soziologiaren sorrera eta gaapenari buruz eta unibertsitate ikastegietan izan duen sustapenari buruz.

Hurrengo kapituluetan, Teodoro Hernández NUPeko irakasleak, lan merkatuaren eta gizarte babesaren analisia egiten du, eta Esther Casaresek, hura ere NUPeko irakaslea baita, Nafarroan familiak izan duen bilakaera eta aurrean duen etorkizuna ditu aztergai. Sarriés eta Casares dira, halaber, Nafarroako garapen iraunkorrari buruzko lan baten egileak. Bertan garapen industrialerako antzinako planetatik hasita gaurko Moderna Planeraino iristen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik, beste parte hartzaileak izan dira Miguel Laparra, inmigrazioari buruzko azterlan batekin, Carmen Innerarity (kulturaniztasuna), Juan María Sánchez Prieto (historia eta errepresentazio kolektiboak) eta Begoña Pérez Eransus (gizarte ekintzako boluntariotza).

Liburuan parte hartu dute, halaber, Nafarroako, Errioxako eta Zaragozako unibertsitateetako irakasleek, Mary Oreillyk, Nafarroako Unibertsitatekoak, gazteen emantzipazioaren prozesuak aztertzen ditu, eta Alejandro Navas eta Hildegart González, unibertsitate berekoak, komunikabideei buruzko azterketan aritu dira. Neus Caparrosek, Errioxako Unibertsitatekoak, pertsona zaharren analisia egin du, eta Nuria del Olmo Vicének, Zaragozako Unibertsitatekoak, inmigrazioaren eta gizarte zerbitzuen ikuspegia eskaintzen du.

Liburua ixteko, Juan José Lizarbek, lan arloko abokatu, PSNko parlamentari eta Lan Soziologiako doktoregai denak, Nafarroako lan harremanetan izan diren aldaketak deskribatzen ditu.

Biltzarraren hasiera ekitaldia

Liburuaren aurkezpen honekin batera dator Espainiako X. Soziologia Biltzarraren hasiera, bihar izango baita, 11:00etan, Fernando Remacha aretoan (Sario eraikina). Larunbatera arte Espainiako espezialistak eta ikertzaileak bilduko dira, soziologiak azken 30 urteotan izan duen bilakaera eta zientzia-diziplina honek etorkizunean izango dituen lan-lerroak aztertzeko. Biltzarraren izenburua da “Espainia: gizartea hogeita hamar urtetan zehar, soziologia hogeita hamar urtetan zehar”. Nafarroako Soziologia Elkarteak eta Unibertsitateak berak antolatu dute.

Biltzarraren inaugurazio ekitaldian parte hartuko dutenak, besteak beste, honako hauek dira: Julio Lafuente López NUPeko errektorea, Emilio Lamo de Espinosa Esapiniako Soziologia Federazioko burua eta Teodoro Hernández de Frutos Nafarroako Soziologia Elkartekoa. Era berean, María Ángeles Durán Soziologiako katedraduna agertuko da, “Espainia orain dela hogeita hamar urte. Espainia 30 urte barru” izenburuko hitzaldia emango du.

Biltzarra Iruñean egingo da, Nafarroako Soziologia Elkartearen eskariz, beste hiriburuetara eraman nahi zuten beste lurraldeetako elkarte batzuekin lehiatu ondoren. Orain arte ondoko hirietan antolatu da: Zaragoza, Santander, Donostia, Madril, Granada, A Coruña, Salamanca, Alacant eta Bartzelona.

Espainiako X. Soziologia Biltzarreko Batzorde Antolatzaileko burua Teodoro Hernandez da eta ondoko kideak ditu: Luis Sarriés, Esther Casares, Juan María Sánchez Prieto, Carmen Innerarity, Juan José Lizarbe, Alejandro Navas, Neus Caparrós eta Nuria del Olmo. Batzorde Zientifikoko burua Emilio Lamo de Espinosa da.