Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Instalazioak > Alokairua eta erreserbak

Alokairua eta erreserbak

Instalazioen erreserba

Instalazio hauetarako egin daiteke erreserba Internet bidez: tenis pistak, pilotalekua, kiroldegiko pista eta belar artifizialeko zelai erdia. Horretarako, aldez aurretik, kirol txartela aurretik eduki edo erosi beharko da.

Unibertsitateko kideak

Unibertsitateko kide ez direnak

 

 

Norberak egin behar du erreserba, eta 5 egun natural lehenagotik du horretarako aukera, erabili baino 5 minutu lehenagora arte.

Erabiltzaile batek egun berean bi erreserba egiten ahal ditu gehienez (ondoz ondokoak ere izan daitezke). 

Eskatzaileak ikusten badu ezin izanen dela baliatu erreserbaz, baliogabetu egin behar du, hura izan baino hiru ordu lehenago beranduenez. Erreserba baliogabetu ez eta bertaratzen ez bada, erabiltzaileak ezin izanen du beste erreserbarik egin hurrengo aste guztian.

Bi aldiz huts egiten badu erreserbatutako saiora, erabiltzaileak ezin izanen du beste erreserbarik egin hurrengo hilabetean. 

Tuterako campuseko ikasleak: hango campuseko kirol instalazioak erabiltzeko, helbide elektroniko honetara bidalia behar da mezua: registro.tudela@unavarra.es

Gainerako instalazioak  erreserbatzeko, inprimaki hau bete behar da, eta gutxienez 48 ordu lehenago posta elektronikoz bidali helbide honetara: deportes@unavarra.es

Ezin izanen da erreserbarik egin unibertsitatetik kanpoko lehiaketak egiteko.

 

Denboraldi baterako erreserbak

Kirol elkarteek, ikastetxeek, federazioek edo bestelako entitateek unibertsitatearen kirolguneak modu jarraituan erabiltzeko aukera eskatzen ahal dute, hau da, ikasturte baterako edo kirol-denboraldi baterako.

Inprimakia eta eskaerak aurkezteko epea

Epe hori amaituta, Kulturako eta Kiroletako Unitateak kirolguneen lehenbiziko esleipena eginen du eskaerak 2024ko ekainaren 5era arte aurkeztu dituzten interesdunentzat.

Epez kanpo aurkezten diren eskaerei lehentasunik gabe erantzunen zaie, libre dauden ordutegien eta lekuen arabera.

Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du, lekua eskatzen duten taldeen kopurua kontuan hartu gabe.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenaren entitate onuradunek Nafarroako Kirolaren Institutuan egin beharko dituzte tramiteak.

Betekizunak

Ezinbesteko baldintza da Nafarroako Unibertsitate Publikoari egin beharreko ordainketak egunean izatea; bestela, eskaera EZ da aintzat hartuko.

Baldintzak

Aurkeztutako eskaerak ikusita, Nafarroako Unibertsitate Publikoak gune eta jarduera mota bakoitzerako egokitzat jotzen dituen irizpideen arabera esleituko ditu kirolguneak.

2023-24 ikasturtean gure instalazioak etengabe erabili zituzten ikastetxeek, klubek, federazioek eta kirol-erakundeek lehentasuna izango dute, eta orain arteko ordutegia eta kirol-espazioa mantenduko zaizkie, baldin eta deialdi honetan berriro eskatzen badute eta eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. 

Entitateek epe jakin batzuetarako egin beharko dituzte kirolguneen erreserbak, betiere 2024-2025 ikasturtearen barrenean.

Kirolguneak erabiltzeko esleipenak edo erreserba-baimenak ezarritako epea betetzen denean iraungiko dira. Hori hala izanik ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak epea amaitu baino lehen uzten ahal ditu indarrik gabe, deialdi honetan eta/edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol-jarduera eta -instalazioen funtzionamendurako arau orokorretan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira.

Kirol-instalazioen ordutegia eta egutegia

2024-2025 ikasturterako erreserba-aldia 2024ko irailaren 1ean hasi eta 2025ko ekainaren 30ean amaituko da.

Kirolguneetara sartzeko ordutegia (salbu eta igerilekura) honako hau da 2024-2025 ikasturtean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 22:00ak arte; larunbatetan, 09:00etatik 22:00ak arte; eta igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00ak arte.

Igerilekuaren ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 22:00ak arte, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00ak arte.

Kirolguneen prezio publikoak

Instalazioak erabiltzeko prezioak Gizarte Kontseiluak urtero onesten dituen horiek dira. Esteka honetan kontsultatzen ahal dira:

Kirolguneak, egunak eta orduak esleitzeko egutegia

Kirolguneak honako egutegi honen arabera esleituko dira, bestelakorik adierazi ezean:

  • Behin-behinean: 2024ko ekainaren 15ean.
  • Behin betiko: 2024ko irailaren 1ean.

Behin ikasturtea hasita, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aukera izanen du kirolguneak denboraldi baterako erabiltzeko erreserba aldi baterako aldatzeko edo bertan behera uzteko, Unibertsitatearen beraren intereseko arrazoiengatik.

 

 

Ekitaldi puntualetarako erreserba

Kirolguneak tarteka erabiltzeko (hau da, erabiltzeko eskaera hilabetetik beherako aldi baterako bada), eskatzeko prozedura berbera izanen da: eskaera-orria deportes@unavarra.es helbide elektronikora bidaltzea instalazioa erabili nahi den eguna baino 7 egun lehenago gutxienez eta 30 egun lehenago gehienez. Halako erabileren kasuan, instalazioa erabiltzeko baimena jaso eta ondorengo 48 orduetan ordaindu beharko da, hau da, Unibertsitateak erreserbarako aurrekontua bidali eta ondorengo 48 orduetan. Epe hori amaituta ez bada erreserbaren zenbatekoa ordaindu, bertan behera geldituko da.

Kirolguneetara sartzeko ordutegia (salbu eta igerilekura) honako hau da 2022-2023 ikasturtean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 22:00ak arte; larunbatetan, 09:00etatik 22:00ak arte; eta igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00ak arte. Igerilekuaren ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 22:00ak arte, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00ak arte.

Salbuespen gisa, aukera izanen da kirol instalazioak ohiko erabilerarako ezarritako egun eta orduetatik kanpo erabiltzeko. Ohiko erabilerarako ezarritako egun eta orduetatik kanpo egiten diren kirol jardueren kasuan, prezioari zenbateko jakin bat gehituko zaio, eta ordu guztiak zenbatuko dira, dela ekitaldia edo ikuskizuna prestatzeko behar diren orduak, dela muntatzeko eta desmuntatzeko behar direnak, baita zaintzarako edo segurtasunerako behar diren langileen orduak eta beharrezkoak diren gainerakoak ere.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenaren entitate onuradunek Nafarroako Kirolaren Institutuan egin beharko dituzte tramiteak.

Instalazioak erabiltzeko prezioak Gizarte Kontseiluak urtero onesten dituen horiek dira. Esteka honetan kontsultatzen ahal dira: