Hasiera > Liburutegia > Zerbitzuak > Mailegua
Mailegu zerbitzuak aukera ematen du liburutegiko materialak instalazioetatik kanpo ere edukitzeko, egun kopuru jakin batez, dokumentuen eta erabiltzaile motaren arabera. Mailegua norberarena eta besterenezina da, eta araudian daude jasota zerbitzuaren baldintzak.
Erabiltzaileak: | unibertsitateko komunitateko kideak eta baimena duten kolektiboak |
Orduak: | Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21.00era etengabe |
Erreserbak eta Berritzeak: |
|
Identifikazioa: | Unibertsitateko txartela |
Bilduma bibliografiko guztiak edozein euskarritan, Erreferentziakoak, Antzinako Funtsekoak eta Aldizkariak izan ezik.
Mailegatzen ez diren bildumak liburutegian kontsulta daitezke eta Salan kontsultatzeko alea izenarekin aurkitzen dira katalogoan. Bilduma elektronikoak, testu osoarekin, katalogoaren bidez eskuratu daitezke.
Unibertsitateko komunitateko kideek badute aukera beren campusa ez den beste batean dauden liburuak-eta maileguan eskatzeko. Eskaerak posta elektronikoz egin behar dira: Giza Zientzietako, Gizarte Zientzietako, Zientzia eta Teknologiako bulegoetan, Osasun Zientzietako campusean eta Tuterako campusean. Bestetik, telefonoz eta harrera-mahaietan ere egin daitezke eskaerak.
Liburutegiaren katalogoan Hor adierazten da kokapena, mailegatzeko baldintzak eta eskuragarri dagoen ala ez.
Katalogoko Bibliografia gomendatuak izenarekin graduko eta graduondoko irakasgai guztietarako gomendatzen diren lanak aurkitu eta kontsultatu daitezke.
Sarbide irekiko bildumak apalategietan ere aurki daitezke zuzenean.
Mailegu zerbitzua erabiltzeko, Arrosadiko campuseko, Tuterako campuseko edo Osasun Zientzietako liburutegietako harrera-mahaira joan behar da, eta unibertsitateko txartelarekin nork bere burua identifikatu.
Identifikatzen diren erabiltzaileek aukera dute katalogoko Nire liburutegia zerbitzuan beren maileguak eta iraungitze datak kontsultatzeko, edo erreserbak egin edo luzatzeko...
Lan guztiak maileguan utziko dira, ez bada bibliografia gomendatuak direla, iraupen luzeko maileguan beste pertsona bati utzitakoak eta kopia erabilgarri gehiago ez dituztenak. Katalogoan, mezu hau izaten dute ‘erabilgarritasuna’ izeneko atalean: “Maileguan emana. Kontsultatu harrera-mahaian".
Eskaerak posta elektronikoaren bidez egingo dira bulego hauetan: Giza Zientziak,Gizarte Zientziak, Zientzia eta Teknologia, Osasun Zientzien campusa eta Tuterako campusa; telefonoz edo bulego horietako mahaietan.
Astebeteko mailegua ezin da luzatu, maileguan daukanak erabiltzen jarraitu nahi badu.
Maileguak Nire liburutegia atalean berritzen ahal dira. Maileguen koadroan aipatzen dira baldintzak.
zigortua bazaude |
beste mailegu bat itzultzeko epea bukatu bada |
norbaitek alea erreserbatu badu |
berritze kopurua agortu baduzu |
Beste norbaitek maileguan hartutako liburuak Nire liburutegia atalean erreserbatzen ahal dira. Maileguen koadroan aipatzen dira baldintzak.
zigortua bazaude |
beste mailegu bat itzultzeko epea bukatu bada |
alea maileguan emana ez badago |
erreserba kopuru maximoa gainditu baduzu |
aleak lehendik ere 3 erreserba baditu |
titulu bera erreserbatua edo maileguan hartua baduzu |
Edozein material maileguan daukan erabiltzaileak materiak horren osotasunaz eta egoki zaintzeaz arduratu behar du, eta materialean edozein kalte atzematen duenean, Liburutegiko langileei jakinaraziko die.
Mailegu Zerbitzuko erabiltzaile guztiek haren araudia bete behar dute, eta materialak ezarritako epeetan itzuli behar dituzte, maileguan utzi zizkietenean nola zeuden, bada, baldintza fisiko berdinean. Hala gertatzen ez denean, hauxe eginen da:
Ale bakoitzaren itzulketan gertatzen den atzerapen egun bakoitzak automatikoki dakar mailegu zerbitzua etetea bi egun naturaleko epean, eta egun horiek gehitu egiten dira atzerapen egun kopuruaren arabera.
Liburutegiak egiten dituen eskaerei ez erantzuteak (mailegu-epea gainditua izatea, astebeteko mailegurako obrak eskatzea...) mailegu-eskubidea etetea ekarriko du, eskatutako obrak itzultzen diren arte.
Obra bat galtzen edo hondatzen bada, erabiltzaileak beste dokumentu berdin bat, edo antzeko ezaugarriak dituena, berrezarri beharko du. Baldintza hau betetzen ez den bitartean, mailegu zerbitzutik kanpo geratuko da.
Bilduma bibliografiko eta dokumentaletan kaltea nahita egiten bada, eta/edo oker badira, erabiltzailea alea erostera behartua egonen da, eta, bestetik, mailegu zerbitzutik kanpora geldituko da eta Unibertsitateko agintari akademikoei jakinaraziko zaie, egokiak iruditzen zaizkien neurri administratibo eta legalak har ditzaten.