(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano English

Universidad Pública de Navarra

, Maiatzaren 18a

BMOI mintegia

BMOI proiektua

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Negozio-ereduak transformatzea

BMOI (Business Models for Open Innovation) ikerketa-proiektua EURIS (www.euris-programme.eu) programaren markoan garatzen da. Enpresen negozio-ereduak transformatzen laguntzea du helburu proiektu honek, enpresek haien berrikuntza irekia prozesuetatik probetxu gehien atera dezaten.

Berrikuntza irekiak I+G+B estrategietarako barneko eta kanpoko baliabideak elkartzen du. Prozesu hauen bidez, enpresek elkarri eragiten diote eta elkarlanean aritzen dira ikerketa eta berrikuntza arloan. Horrela, balio sortzen dute, bai produktuentzako bai bezeroentzako eta gizartearentzako ere. BMOI proiektuak elkar eragin hauen onurak aldarrikatzen ditu, eta negozio-eredu kontzeptuan (balioa sortzen laguntzen duten aktibitate, baliabide eta proposamenak) oinarritzen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Sttutgarteko Unibertsitate eta Eindhovengo Unibertsitate Teknologikoarekin elkarlanean ari da proiektua garatzeko.

Argibide gehiago: http://bmoi.euris-programme.eu/
 

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169