(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano English

Universidad Pública de Navarra

Asteazkena , Maiatzaren 22a

BMOI mintegia

Aurkezpena

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Nola integratu berrikuntza irekia

BMOI mintegia

  • Data: Asteartea, 2012.ko Urriaren 23-a, 9:30-tik 13:30-ra
  • Lekua: Nicolás Oresme Aretoa, Los Madroños Eraikina, NUP
  • Antolatzailea: NUPeko Enpresen Kudeaketa Saila

Aurkezpena

Gaur egun, ukaezina da enpresak handitzeko, baina baita bizirik irauteko ere, berrikuntza beharrezkoa dela. Are gehiago, enpresek barneko-perspektiba kanpoko agenteekin elkarlanean aritzen diren berrikuntza-prozesuekin (berrikuntza irekia) osatu behar dute. Testuinguru honetan, zer nolako negozio-eredu, metodo eta tresna beharko luke enpresek kanpoko trebetasun eta baliabideak berrikuntza-prozesuetan integratzeko? Eta alderantziz, nola atera probetxu gehien barneko berrikuntzen irteerari?

Mintegiak galdera hauei erantzunak emango dizkio. Horretarako, EURIS programaren markoan Eindhoven University of Technology (Holandan) eta University of Stuttgart (Alemania) kideekin elkarlanean NUP-ak garatutako BMOI (Business Models for Open Innovation) proiektuaren emaitzez baliatuko da. Era berean, proiektu honetan Nafarroan egoitza duten hiru enpresek parte hartu dute.

Helburua

Parte-hartzaileei berrikuntza irekiko prozesuak integratu eta haiei probetxu gehien atera dezakeen negozio-eredua garatzeko oinarrizko ezagutza eta tresnarik inportanteenak ematea.

Parte-hartzaileak

Mintegia enpresa txiki eta erdi mailakoetako (PYME) enpresari, zuzendari, I+G+B arduradun eta produkzio-kudeaketa arduradunei zuzentzen zaie. Era berean, kontsultari, ikasle eta I+G+B edo enpresen kudeaketan inplikaturiko profesionalak ongi etorriak izango dira.

Kontaktatzeko e-mail helbidea

Edozein kontu tratatzeko, hurrengo e-mail helbidea erabili: paula.anzola@unavarra.es

 

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169