• ES
  • EU


Berdintasunerako Plana


Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. UPNA Plana (2021-2023)

Nafarroako Unibertsitate Publikoak egiteko fasean dauka Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako bere II. Plana (2021-2023). Azkeneko hilabeteotan lan trinkoa egin dugu eta horri esker egin dugu aurrera datozen hilabeteotan Berdintasunerako II. Plana ekarriko duten lerro estrategiko hauetan. Talde interesdunekin kontrastatzeko eta negoziatzeko fasean dugu II. Plan hau, zeinak 4 ekintza eremu baititu:

  • irakaskuntza,
  • ikerketa,
  • proiekzioa 
  • eta harremana gizartearekin,
  • eta gobernantza eta pertsona.

Zenbait ekintza edukiko ditu, halaber, diagnostikorako, irakaskuntzarako, ikerketarako, unibertsitate zabalpenerako eta erakunde kudeaketarako.

Plana egiteko diagnostiko bat garatu da, adierazle estatistiko batzuk identifikatzeko asmoz, horien bidez neurtu egin nahi baita unibertsitatean dagoen desberdintasuna. Prestatu den dokumentuak identifikatu egiten du zenbateko desparekotasuna dagoen eta arlo batzuetan egin diren aurrerapenak ere bai (langileak, ikasleak, produkzio akademikoa, zuzendaritzako postuak, ordezkaritza organoetan parte hartzea etab.)  Horretarako 30 adierazle hautatu ditugu, eta horien bidez neurtzen da luzetara errealitate hori. Emaitza batzuetan nabarmenak dira titulazioetako genero arrakalak, ikerketa jardueretakoak edo unibertsitatearen kudeaketa lanetakoak. 

Berdintasunerako I. Plana

Berdintasunerako ekintza planak (I. Planaren barrenean)

Berdintasunerako Planari laguntzeko Batzorde Iraunkorrarekin batera eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Berdintasunerako Planari laguntzeko Zuzendaritza Batzordeak ontzat eman ondoren, Berdintasunerako Unitateak urteko zenbait ekintza plan prestatu zituen ikusteko zein arlori eman behar zaion lehentasuna ikasturte bakoitzean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaietan.

Diagnostikoak