Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduteko prozedura

Ikuskaritza Unitateak Jarduera Plan bat prestatuko du, ikasturte bakoitzaren hasieran errektoreak onetsi beharko duena, eta Gobernu Kontseiluari jakinaraziko zaio. Jarduera Planaren barruan egongo da irakasleen jarduerari buruzko informazioa biltzeko planak diseinatzea.

Jarduera Planean aurreikusi gabeko jarduerak egin ahal izango ditu, edo ofizioz jardun ahal izango du, irakasleei eta ikertzaileei dagozkien eginkizunak betetzeari eragiten dieten kexen, erreklamazioen edo gertaeren ondorioz.

BISITAK INSTALAZIOETARA

Ikuskaritza Unitateko langileek, beren betebeharrak betetzean, bisitak egingo dituzte unibertsitateko jarduerak egiten diren instalazioetara, eta elkarrizketak eskatuko dizkiete beren eginkizunak betetzeko egokitzat jotzen dituzten unibertsitateko komunitateko kideei, haietan egiten diren jardueren garapen normala oztopatu gabe. Unibertsitateko komunitateko kideek Ikuskaritza Unitatearekin lankidetzan jardun beharko dute, eta eskatzen dieten informazioa eman.

IDENTIFIKAZIOA

Ikuskaritza Unitateko langileek unibertsitateko komunitateko kideen aurrean akreditatu beharko dute beren burua, beren eginkizunak betetzeko egiten dituzten ikuskapen jarduketak direla-eta.

Era berean, akreditatu ondoren, langile horiek ahalmena izango dute irakasleek eta ikertzaileek beren jarduerak egiten dituzten gune guztietara askatasunez sartzeko edozein unetan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

DOKUMENTAZIOA ESKURATZEA

Ikuskaritza Unitatearen eginkizunak betetzeko datuak eta informazioa biltze aldera, Unitateko arduradunak hitzorduak egin eta elkarrizketak edo agerraldiak eskatu ahal izango dizkie beharrezkotzat jotzen dituen unibertsitateko komunitateko kideei.

Ikuskaritza Unitateko arduradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko organo eta unitateetako dokumentazio guztia eskuratu ahal izango du, kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeriarekin bat.

TXOSTENAK ETA AKTAK

Ikuskaritza Unitateak jarduketak erregistratuko ditu. Erregistro hori eta erregistro horretarako sarbidea datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da.

Jarduketen emaitza dokumentatzen duten txostenak egingo dira.

Ikuskaritza Unitateak egiten duen jarduera bakoitzaren akta idatziko dute haren ardura duten langileek.

MEMORIA

Ikuskaritza Unitateko arduradunak errektoreari edo, hala badagokio, irakasleen gaietan eskumenak eskuordetuta dituen errektoreordeari aurkeztuko dio, ikasturte bakoitzeko lehen seihilekoa amaitu baino lehen, unitateak aurreko ikasturtean egindako jardueren memoria. Errektoreak memoria horren laburpena helaraziko dio Gobernu Kontseiluari.

Lagundu beharra eta jarduteko bermeak

Unibertsitateko komunitatea osatzen duten pertsona guztiek, eta, bereziki, gobernu-organoek eta Unibertsitateko langileek beharrezko laguntza eta lankidetza eman beharko diote Ikuskaritza Unitateari bere eginkizunak betetzeko.

Ikuskaritza Unitateko langileei ezin izango zaie zehapenik edo espedienterik ezarri beren eginkizunak betetzean egiten dituzten jarduketengatik eta ematen dituzten gomendio edo txostenengatik.