Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

NUPek Iruñeko Batasunaren Pribilegioaren testuak biltzen dituen katalogo bat argitaratu du (Asisko Urmenetak ilustratua)

Batasunaren Pribilegioak, Iruñeko historiako gertakari garrantzitsuenetik 600 urte bete diren honetan, NUPek bat egin du efemeridearekin, eta erakusketa bat antolatu eta haren katalogoa argitaratu ditu, Juan Karlos Lopez-Mugartza irakasleak koordinatuta eta Asisko Urmeneta marrazkilari iruindarrak ilustratuta.

Katalogoan, Batasunaren Pribilegioaren 28 kapituluetako bakoitza nafar erromantzera transkribatuta eta gaztelaniara eta euskarara itzulita dago, eta Asisko Urmenetaren marrazki batek ilustratzen du. Kapituluak okzitanierara eta hebreerara ere itzulita daude, horiek baitira, nafar erromantzearekin eta euskararekin batera, XV. mendeko Iruñean mintzatzen ziren hizkuntzak. 

Ikusi prentsa oharra