Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Berriak

Juan Pérez de Montalbán Espainiako Literaturaren Urrezko Mendeko madrildar antzerkigilearen komedien bigarren liburukia argitaratu du NUPek

Trentoko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratu du, eta Claudia Demattè ikertzailea izan da liburukiaren edizioaren zuzendaria eta editorea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Trentoko Unibertsitatearekin, Madrilgo Unibertsitate Complutensearekin eta Edition Reichenbergerrekin batera, Juan Pérez de Montalbán Espainiako literaturaren Urrezko Mendeko antzerkigile madrildarraren hiru komediaz osatutako liburuki berri bat argitaratu du, eta, hala, bigarren liburukia osatzen zuten hamabi komedien edizioa osatu da. Davinia Rodríguez Ortega Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakasleak egin du hiru komedia horietako baten edizio kritikoa (“Despreciar lo que se quiere” komediarena).

Ikusi prentsa oharra