Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak

Hasiera > Argitalpenak > Argitalpenen katalogoa

Argitalpenen katalogoa

Pueblos infernales y abogados de las brujas. Caza de brujas en Navarra (1608-1614)

Homza, Lu Ann

Pennsylvaniako Estatu Unibertsitateak (AEB) 2022an argitaratutako “Village Infernos and Witches’ Advocates: Witch-Hunting in Navarre, 1608-1614” lanaren gaztelaniazko itzulpena da hau. Lanak Europako historiako sorgin-ehizarik ezagunenetako bat aztertzen du: Nafarroan 1608 eta 1614 bitartean gertatutakoa, non milaka sorginkeria-salaketa egin baitziren gizon, emakume eta haurren aurka. Horren atalik ezagunena Logroñoko 1610eko autofedea izan zen, Zugarramurdiko, Urdazubiko eta Baztango beste herri batzuetako ustezko sorginak zigortu zituena. Lan honetan, hurbilketa bat egiten da sorginen jazarpen inkisitorialaren azpian dagoen errealitate judizial, sozial eta kulturalera, fenomeno hori eta garai hartako haurtzaroaren, arau komunitarioen eta praktika juridikoen historia hobeki ulertzeko.

Lu Ann Homza da liburuaren egilea. Europako Historian doktorea da Chicagoko Unibertsitatean, eta zenbait liburu idatzi ditu Espainiako Errenazimentuari eta Inkisizioari buruz. Gaur egun, Historiako irakaslea da Virginiako College of William and Mary unibertsitatean (Estatu Batuak), eta James Pinckney Harrison Katedra gidatzen du bertan.

Monografia hau Henningsen Bildumaren lehen liburukia da. Bilduma horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak omenaldia egin dio sorginkeriaren eta Inkisizioaren arloko munduko aditu gorenetako bati, Gustav Henningsen historialari eta antropologo daniarrari, zeinak bere artxibo eta liburutegi pertsonalak laga baitzizkion erakunde akademikoari.

 

Formulario de compra  | Volver al listado de publicaciones


Henningsen, 1
Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruñea 2023; 365 pp. 17,5 x 24,5 cm.
ISBN: 978-84-9769-398-1 (papera); 978-84-9769-402-5 (pdf)
Precio: 30 (papera); 20 (pdf) €