Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172302 Irakasgaia: ANTOLAMENDUZKO DISEINUA ETA JOKABIDEA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
NUÑEZ ALDAZ, IMANOL (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Antolamendua eta giza baliabideak.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honen bitartez giza portaeraren azterketara eta gizakiak erakundeen barruan duen kudeaketara hurbildu nahi da ikaslea; baita erakundearen diseinuarekin lotura duten aldagai nagusiei buruzko ezagutzara ere. Helburu orokor horrek eskatzen du ikasleak ezagutu ditzala erakundeek esparru horretan aurrean dituzten arazoak, diziplinako garapen teoriko printzipalak, beren kokapen pertsonala auzi horien aurrean eta ezagutzak praktikara lekualdatzeko ahalmenaren garapena.

Irakasgaiak oinarrizko funts teorikoak eskaini nahi ditu, erakundeen barruan, edozein maila eta eginkizunetan, zuzendaritza funtzioak eraginkortasunez gauzatu ahal izateko. Horregatik, irakasgaiko edukiak oso erabilgarriak dira pertsonen gaineko erantzukizuna inplikatzen duten enpresako zuzendaritza lanak aurrera eramateko.

Irakasgaiaren edukia hiru bloke nagusitan egituratuta dago. Lehenengoan blokea, berriz, erakundea erlazioen eta pertsonen multzo gisa definitzen eta konfiguratzen duten elementuak aztertzera zuzenduta dago. Bigarren norbanakoa hartzen da azterketarako oinarrizko unitate gisa, eta erakundeen barruan hark duen portaerarekin lotura duten dimentsio garrantzizkoak aztertzen dira. Hirugarren blokean, erakundeetako taldeen barruan norbanakoen artean eratzen diren erlazio-prozesuak identifikatzen dira.

Gora

Gaitasun orokorrak

1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena

2. GO - Antolatzeko eta plangintzarako gaitasuna

3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan

4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.

6. GO - Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko trebetasuna.

7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena

8. GO - Erabakiak hartzeko gaitasuna.

9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna

12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan

14. GO - Ahalmen kritikoa eta autokritikoa.

15. GO - Konpromiso etikoa lanean.

17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna.

18. GO - Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna.

20. GO - Lidergoa.

 

CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea

CB2 - Ikasleek jakin dezatela lanerako bere ezaguerak edo era profesionaleko bokazioa aplikatzen, eta eduki ditzatela lantzearen eta argudio-defentsaren bidez frogatu ohi diren konpetentziak eta bere ikerketa-area barruan arazo erabakia

CB3 - Ikasleek izan dezatela biltzeko eta datu nabarmenak interpretatzeko ahalmena (normalean bere ikerketa-arearen barruan) izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai nabarmenei buruzko gogoeta sartzen duten iritziak igortzeko

CB4 - Ikasleek, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea

CB5 - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.

4. GE - Enpresaren kudeaketako arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea.

9. GE - Enpresa edo erakunde bateko zeinahi funtzio-arlotan txertatzea eta berorretan agindutako edozein kudeaketa-zeregin trebetasunez aurrera eramatea

10. GE - Negozio propio bat sortzea eta zuzentzea bere dimentsio giltzarrietan.

11. GE - Enpresaren izaera ulertzea antolamendu gisa eta interes desberdinak dituzten eragileen interakziorako leku gisa.

13. GE - Enpresa sistema gisa identifikatzea eta funtzio-arlo desberdinen arteko mendekotasunak ezagutzea.

14. GE - Enpresaren kudeaketan, eraginkortasunean eta efizientzian hobekuntzak lortzera bideratutako politikak eta praktikak inplementatzea.

19. GE - Enpresako giza baliabideen trebakuntza, garapena eta motibazioa handituko dituzten teknikak aplikatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R_DG_01. Erabaki-hartzearen oinarri teorikoak ezagutzea.

R_DG_02. Enpresaren oinarrizko teoria ezagutzea: antolaketa eta area funtzionalak

R_DG_03. Antolaketaren teoria ezagutzea: antolaketaren eta portaeraren teoriaren garapen nagusiak ezagutzea; teoria desberdinak portaera antolatzailearen gainean konparatzea; analisi-maila desberdinen arteko interrelazioak antolaketan ulertzea

R_DG_05. Portaera antolatzailearen ezaguerak garapen indibidualerako aplikatzea

R_DG_06. Portaera antolatzailearen ezaguerak ez oso egoera erreal konplexuetara aplikatzea

R_DG_07. Gatazka-erabakirako oinarriak eta lankidetza eraginkorrerako oinarriak ezagutzea

R_DG_08. Praktikak enpresan gidatu behar dituzten oinarri etikoak ezagutzea

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Aurrez aurreko orduak Bertaratzea eskatzen ez duten orduak
1. J Saio teorikoak eta praktikoak talde handian (azken azterketa barne) 46  
2. J Saio praktikoak talde ertainean 14  
3. J Lanak egitea eta ariketak ebaztea 24  
4. J Ikasketa indibiduala ikasturtean zehar   40
5. J Test eta azterketen prestakuntza   18
6. J Tutoretza indibidualak   08
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R_DG_01 R_DG_02 R_DG_03 R_DG_07 R_DG_08 Azken azterketa, ohiko epean 60 Bai, errekuperaketan. 4/10
R_DG_06 Azterketa partziala 30 Bai, errekuperaketan. 4/10
R_DG_06 R_DG_05 Talde-lana, klasean. 10 Bai, errekuperaketan.  

Gainditzeko, azterkaren nota minimoa 4a da.

 

 

Gora

Gai-zerrenda

 

NORBANAKOA
1. gaia. Erabakiak banaka hartzea
2. gaia. Motibazioa hierarkietan. Agentziaren eredua
EKIPOAK
3. gaia. Ekipoak
4. gaia. Koalizio-eredua
ANTOLAKETA-EGITURA
5. gaia. Transakzio-kostuak
6. gaia. Autoritatea eta enplegu-harremana
7. gaia. Informazio-sistemak eta hierarkia.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Robbins, S.P., y Judge, T.A. (2010): Introducción al comportamiento organizativo, 10ª edición, Pearson Educación, Madrid.

Robbins, S.P., y Judge, T.A. (2016): Essentials of organizational behavior, 13th ed. Pearson Education.

Robbins, S.P., y Judge, T.A (2017): Comportamiento organizacional.  Pearson Educación de México S.A.

Robbins S. P., & Judge T. A. (2019). Organizational Behaviour, enhanced eBook, Global Edition. [VitalSource Bookshelf]. Retrieved from https://bookshelf.vitalsource.com/#/books/9781292289151/

Ivancevich, J., Konopaske, R. y Matteson, M.T. (2006): Comportamiento organizacional. Editorial: México. McGraw-Hill

Newstrom, J. W. (2011): El comportamiento humano en el trabajo. Editorial McGraw-Hill/Interamericana Editores.

Buchanan D. A., & Huczynski A. A. (2019). Buchanan: Organizational Behaviour pdf e-book_10. [VitalSource Bookshelf]. Retrieved from https://bookshelf.vitalsource.com/#/books/9781292251585/

Mullins, L. J. (2019). Mullins: OB in the Workplace EEB_12. [VitalSource Bookshelf]. Retrieved from https://bookshelf.vitalsource.com/#/books/9781292245508/

Gora

Non emango den

NUP.

Gora