Kodea: 172204 | Irakasgaia: MIKROEKONOMIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
PUERTOLAS SAGARDOY, JAVIER (Resp) [Tutoretzak ] | ARLEGI PEREZ, RICARDO [Tutoretzak ] | ||||
PANCORBO NUIN, GUILLERMO [Tutoretzak ] |
Mikroekonomia irakasgaia lau atal nagusiz osatzen da: eskari kurbaren oinarrizko analisia, oinarrizko kontsumitzailearen teoria, enpresaren ekoizpen-erabakien analisia, oreka partzialaren analisia eta kontsumitzailearen teoria.
Atal hauek guztiak beraiekin batera lotuta dakartzaten kontzeptuekin batera teoria ekonomikoaren gunearen barne daude. Funtsezko garrantzia dute teoria ekonomikoaren barnean. Irakasgaiaren barne hauen aplikazio praktikoak eztabaidatuko dira euren ulermena errazteko eta aurkezten dituzten ondorioak irudikatzeko. Modu honetan ikasleek, analisi ekonomikoaren metodoan barneratzen dira eta aldi berean egiteko modu honek lan munduan duen baliagarritasuna antzematen dute. Helburu honekin hurrengo gaien ikasketa eta analisia proposatzen da:
Kontsumitzailea eta eskariaren kurba. Kontsumitzailearen Teoria. Enpresaren Teoria: teknologia, ekoizpen funtzioa, kostuak, ekoizpen faktoreen eskaria, eta eskaintza (produktua). Oreka Partziala merkatu lehiakorretan: Definizioa, interpretazioa eta aplikazioak. Gizartearen Soberakina.
CB1:Ikasleek probatu behar dute ikasketa arloan ezagutza nahikoa dutela. Ezagutza hau, nahiz eta bigarren hezkuntzan landu izana, unibertsitate mailan oinarritu behar da goi-mailako testuliburuetan, eta batzuetan ikasketa arloko abangoardiako ezagutzan.
CB2: Ikasleek gai izan behar dute beraien ezagutzak aplikatzeko lan eremuan era profesional batean. Aldi berean bereganatu behar dute ohiko gaitasunak argudioak egiterakoan eta defendatzerakoan, baita problemei irtenbideak bilatzerakoan, beti ere beraien ikasketa eremuan.
CG01: Analisirako eta sintesirako gaitasuna.
CG02: Antolamendurako eta planifikaziorako gaitasuna.
CG03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.
CG05: Informatikako ezagutzak ikasketa eremuan
CG07: Problemei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.
CG08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.
CG09: Talde-lana burutzeko gaitasuna.
CG18: Egoera berriei doitzeko gaitasuna.
CE01: Instituzio ekonomiak ulertzea ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko erabiltzen diren tresna teorikoak edota formalen bidez.
CE04: Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, batez ere tresna teknikoen erabileran oinarritzen direnak.
CE07: Baliabideen esleipen egokia lortzeko kontribuzioa egiteko gaitasuna, bai eremu pribatuan baita publikoan ere.
CE09: Errealitate ekonomikoaren edozein aspektua deskribatzerakoan, arrazionaltasunez analisiak egiteko gaitasuna.
R1. Urritasuna eta baliabideen esleipena, prezioen sistema, ekoizpenaren teoria, lehiakorrak ez diren merkatuak, efizientzia ekonomikoa eta ongizatearen teoria.
R4. Hautapenen oinarri teorikoak.
R8. Eredu mikroekonomikoak, ekonomia industriala, lehia inperfektuko merkatuen funtzionamendua, korporazioak eta esku-hartze ekonomikoa.
Aipatzen diren hiru emaitzak lortzen direla bermatzeko beste ataletan aipatu diren formakuntza jarduera guztiak eta ebaluaketa sistema guztiak erabiliko dira.
Irakasgaiaren edukiak: lehia perfektuko eredua. Ekoizlearen problema: teknologia, kostu funtzioak, mozkinaren maximizazioa eta prezio-onartzailearen enpresaren eskaintza-funtzioa. Merkatuaren oreka partziala, efizientzia (kontsumitzailearen eta ekoizlearen soberakina, gizarte soberakina) eta estatika konparatibazko adibideak: zergen eraginak, arrazoionamendua edo gehieneko prezioak. Lehia inperfektuko ereduak (monopolioa, prezio-diskriminazioa eta oligopolio).
Ikasturtean zehar saio teorikoak saio praktikoekin txandakatuko dira.
Saio teorikoetan irakasleak edukinak aurkeztu eta azalduko ditu. Kasu batzuetan irakasleak ikasleei aldez aurretik egin beharreko lanak proposatuko dizkie, gero edukin horiek saio praktikoetan era interaktiboan landu daitezen.
ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA
JARDUERA/ORDUAK
PRESENTZIAZKOAK 60
-TALDE HANDIA (Teoria) 46
-TALDE TXIKIA (Praktika) 14
EZ PRESENTZIALAK 90
-EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
-BANAKAKO LANAK 25
-TALDEKO LANAK Nahiz eta taldeetan lana aholkatu, idazketa eta balorazioa banakakoak izango dira 20
-TUTORETZAK 3
-BESTELAKOAK 2 (Azterketa eta, agian, berrikuspena)
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
R_EC_01; R_EC_02; R_EC_03; R_EC_04. | Azkeneko azterketa | 70 | Bai, ezohiko azterketan | 3 |
R_EC_01; R_EC_02; R_EC_03; R_EC_04. | Ebaluaketa jarraituko frogak eta beste iharduerak | 30 | Bai, ezohiko azterketan | 0 |
a. UNITATEAK (HELBURUAK) Eskaria. Ekoizlea. Merkatu Lehiakorra. Beste merkatu egitura batzuk.
b. EDUKIAK
c. JARDUERAK Ariketak ebaztea eta Mathematika informatika programarekin irudi interaktiboak lantzea.
d. ERREKURTSO LAGUNGARRIAK Ikasgela informatikoak, Internet, NireIkasgelategia eta Web Zerbitzaria.
e. IKASLEAREN LANAREN BALORAZIOA. Ahal den neurrian, ikaslearen jarraipena egingo da ariketak ebaztearen bidez. Ikasgelan eta jardueran praktikoetan parte-hartzea ere kontutan izango da.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:
Beste oinarrizko bibliografia (gazteleraz, euskeraz eta ingeleraz).
Honetaz gain beste material batzuk (apunteak, diapositibak, ariketak,...) jarriko dira ikasleen eskura. Hauek teoria eta praktika lantzeko lagungarriak izango dira eta bibliografiaren osagarriak izango dira.