Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171302 Irakasgaia: ESTATISTIKA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
ABASCAL FERNANDEZ, ELENA (Resp)   [Tutoretzak ] ETXEBERRIA ANDUEZA, JAIONE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Metodo kuantitatiboak. Materia: Estatistika.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honetarako helburua ikasleak honakoak ikas ditzan da:

- Arazo ekonomikoak termino estatistikoetan planteatzea

- Problemak R-commander pakete estatistikoaren bitartez eta eskuz ebaztea

- Emaitzak zuzen interpretatzea

- Ikerketa txostena egitea

Irakasgai honetan honakoak jorratzen dira:

- Probabilitate banaketa nagusien ikerketa

- Inferentzia estatistikoa

Gora

Gaitasun orokorrak

CB3. Izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai nabarmenei buruzko erabakiak igortzeko ikasleek datu garrantzitsuenak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izan dezatela  (normalean bere ikerketa esparruaren barruan).

CB5. Ikasleek autonomia maila altuko ikasketak burutzeko beharrezkoak diren ikaskuntza trebetasunak garatu ditzaten

CG01. Analisirako eta sintesirako ahalmena.

CG02. Antolaketarako eta plangintzarako ahalmena.

CG03. Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa.

CG05. Ikerketa eremuari buruzko informatika ezaguerak.

CG07. Problemen ebazpenerako ahalmena.

CG14. Ahalmen kritiko eta autokritikoa.

CG17. Ikasketa autonomorako ahalmena.

Gora

Berariazko gaitasunak

CE03. Gaian profesionalak ez diren haiek ezagutu ezingo luketen eta enpresarako nabarmena den informazioaren eskuratzea datuetatik.

CE04. Tresna teknikoetan  oinarritutako irizpide profesionalak ematea empresa kudeaketaren problemetan.

CE09. Arrazionaltasuna aplikatu  errealitate ekonomikoaren analisiari eta deskribapenari.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasturtearen amaieran ikasleak gai izan behar du:

  • Estatistikak kalitateko informazioa lortzeko bitarteko gisa eskaintzen dituen aukera handiak ezagutzeko eta azterketa estatistiko bat egitea beharrezkoa eta posible den egoerak bereizteko. Enpirikoki kontrastatu daitezkeen iritziak eta kontrastagarriak ez direnak bereizteko.
  • Terminologia estatistikoa ulertzeko.
  • Arazo ekonomiko bat termino estatistikoetan planteatzen jakiteko. Kasu bakoitzean sor litezkeen zailtasunak, eta dituen mugak eta baliabideak zuzentasunez eta egoki ebaluatzeko.
  • Izaera ekonomikoa duten arazoetan inferentzia estatistikoa aplikatzeko.
  • Emaitzak interpretatzeko eta azterketa baten ondorioak azaltzeko, datuak sortu diren inguruneari dagokionez.
  • Txosten bat interpretatzeko eta zalantzan jartzeko
  • Beste irakasgai batzuetan edo bere lanbidean behar ditzaketen teknika estatistiko berriak ulertzea ahalbidetuko dion jarrera garatzeko.

Zehazkiago, gauza izan behar du:

askuntzaren emaitza Edukia Trebakuntza-jarduera Ebaluaziorako tresna
rizko aldagaiak eta probabilitate-banaketa ohikoenak ulertzeko, baita haien ezaugarriak eta banaketa normalera zer baldintzetan hurbiltzen diren ulertzeko ere. 1. eta 2. gaiak Eskolak Teorikoak eta praktikoak Ordenagailuarekin eta gabe egindako azterketak
pulazioaren eta laginaren arteko diferentziak ulertzeko. Lagin-banaketa nagusiak eta haien aplikagarritasuna ulertzeko. 3. gaia Eskolak Teorikoak eta praktikoak Azterketak
ferentzia estatistikoan parte hartzen duten kontzeptuak ulertzeko. Errore desberdinak lortzeko behar diren lagin tamainak zehazteko. Konfiantza tarte bat eraiki eta interpretatzeko. Problema bati dagokion kontrastea aplikatzeko. Komunikabideen agertzen diren inkesten emaitzen kalitatea ebaluatzeko. Pakete estatistiko batek emandako emaitzak interpretatzeko. 4, 5 eta 6. gaiak Eskolak Teorikoak eta praktikoak Ordenagailuarekin eta gabe egindako azterketak

Gora

Metodologia

Jarduera hezigarriak:

Saio teorikoak A-1

Saio praktikoak A-2

Lan eta ariketen aurkezpena banaka edo taldeka A-3

Banakako tutoretzak edo talde murriztuetan A-4

Ikaste lan pertsonala A-5

Azterketa  A-6

Auto-ebaluaketa A-7

 

Klase magistraletan adibide praktikoen bidez ilustratuko diren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, honek ikaslea irakasgaia era autonomoan ikasten ahalbidetuko du. Gai bakoitzean saio teorikoak eta praktikoak era egoki tartekatuko dira. Saio praktikoak bi zati nagusietan bana daitezke: klasean irakasleak edo ikasleek eginen dituzten problemen ebazpenean datza lehenak. Bigarrenik ordenagailu sesioak izanen dira, zeinetan ikasleek problema praktikoak ebatziko dituzten software estatistiko baten laguntzaz. Ikasgaiaren materiala eskuragarri egonen da webgunean (NireIkasgelategia).

Gora

Hizkuntzak

Gaztelera eta Euskara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa
Zorizko aldagaiak eta probabilitate-banaketa ohikoenak eta haien propietateak ulertzea, banaketa normalera hurbiltzeko baldintzak jakitea. Populazioaren eta laginaren arteko desberdintasunak ulertzea, lagin banaketa nagusiak eta haien aplikagarritasuna, inferentzia estatistikoan parte hartzen duten kontzeptuak ulertzea. Konfiantza-tarte bat lortzea eta interpretatzea. Estimazio errore zehatz batentzat behar den lagin-tamainak zehaztea. Problema baterako kontraste egokia aplikatu. Proba partzialak 30% Bai Ez
Komunikabideetan agertzen diren inkesten emaitzen kalitatea ebaluatzea. Aurreko guztiak Azterketa finala 70% Bai Ez

 

Ebaluaketa metodo horretan kontutan hartuko diren jarduerak hauek dira: praktikak egitea, ordenagailua erabiliz eta ordenagailurik gabeko proba partzialak egitea, ordenagailuko programa baten bidez ebatzitako problemak interpretatzea eta tutoretzetara joatea.

Azterketek irakasgaiaren alderdi teoriko eta praktikoei buruzko galderak izanen dituzte. Azterketen edukiaren barruan problemak ebaztea, test motako teoria-galderak eta/edo problema ekonomiko bat estatistikaren bidez ebazteko modua garatzea eta diseinatzea izan liteke.

Berreskurapen proba irakasgai osoaren alderdi teoriko eta praktikoei buruzko azterketa bat izanen da. Proba honek irakasgaiaren eduki guztiak ebaluatzea du helburu eta azken kalifikazioan %100eko pisua izanen du.

Gora

Gai-zerrenda

GAIA 0. Probabilitatearen oinarrizko kontzeptuak

GAIA 1. Zorizko aldagaiak eta banaketa probabilitate diskretuak

- Zorizko aldagai diskretua

- Probabilitate banaketa diskretuak: probabilitate funtzioak eta banaketak

- Zorizko aldagai diskretuen ezaugarriak. Itxaropena, bataz bestekoa, bariantza

- Banaketa binarioa eta Binomiala.

- Poisson-en banaketa

- Beste banaketa batzuk

GAIA 2. Zorizko aldagaiak eta banaketa probabilitate jarraituak

- Zorizko aldagai jarraitua

- Probabilitate banaketa jarraituak: dentsitate funtzioak eta banaketak

- Zorizko aldagai jarraituen ezaugarriak. Itxaropena, bataz bestekoa, bariantza

- Banaketa normala

- Banaketa normala, banaketa Binomiala eta Poissonen banaketen hurbilpen gisa.

- Beste banaketa batzuk

GAIA 3. Inferentzia estatistikora sarrera eta laginketa

- Inferentzia erabakiak hartzeko tresna gisa

- Laginketaren kontzeptuak

- Itzuleradun laginketa eta  Populazio finituetan laginketa

- Lagin banaketa nagusiak: Lagineko bataz bestekoa eta lagineko proportzioa

GAIA 4. Estimazioa

- Estimazio puntuala

- Estimatzaile baten propietate desiragarriak

- Estimazio metodoak

- Konfiantza tarteak: konfiantza maila eta errore marjina

- Populazio baten parametroentzat konfiantza tarteak

- Bi populazioren konparaketarako, bi parametroren konfiantza tarteak

- Lagina tamaina

- Programa informatikoen bidez estimazioak lortzea

GAIA 5. Hipotesi kontrastea

- Hipotesi kontrasteen kontzeptuak

- Populazioen parametroen kontrasteak

- Populazioak konparatzeko kontrasteak

- Bariantza analisia

- Programa informatikoen bidez kontrasteak egitea

GAIA 6. Kontraste ez parametrikoak

- Metodo ez parametrikoetara sarrera

- Egiantz handieneko kontrastea

- Independentzia kontrastea

- Populazioak konparatzeko kontrasteak

- Programa informatikoen bidez kontraste ez parametrikoak egitea

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko testuak

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2013). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2013). Statistics for Business and Economics. 6th Edition. Editorial Prentice Hall.

MiAulario-ren erabilera sustatuko da, zeinetan klaseak erabiliko den materiala eskegita egonen den.

Bibliografia osagarria

Levin, Rubin, Balderas, Del Valle y Gómez (2004) Estadística para la administración y la economía. Editorial Prentice Hall.

Lind D.A., Marchal W.G. y Wathen S.A. (2008) Estadística Aplicada a los negocios y a la Economía. Editorial McGraw - Hill.

Gora

Non emango den

Arrosadiako Kanpusa.

Gora