Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Historia eta Ondarean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 305103 Irakasgaia: ERDI AROKO HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
RAMIREZ VAQUERO, ELOISA (Resp)   [Tutoretzak ] PAZ MORO, AGURTZANE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Historiaren teoria eta aldi handiak / Historiaren aldi handiak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Europaren esparruko politika eta ideologia nola antolatu ziren Erdi Aroan zehar. Erdi Aroko gizarteen bilakaera orokorra. Erdi Aroko jakintza historikoaren iturriak.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

1.OG - Ikasleek frogatzea Bigarren Hezkuntzako oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo bateko ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela, batetik, eta, bestetik, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzen zenbait alderdi kontrolatzeko maila dutela, nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu.

2.OG- Ikasleek eskuratutako ezagutzak modu profesionalean aplikatzen jakitea beren lanetan edo bokazioetan, eta gai izatea beren ikasketa-arloko auziak demostratzeko, arrazoiak prestatuz eta defendatuz zein problemak ebatziz.

 

Gaitasun orokorrak

1.GO - Aldi historiko desberdinetako egoerak interpretatzeko gaitasun analitikoa erabiltzea.

2.GO - Gizarteen bilakaera historikoa ikuspegi multidiziplinarra eta sendotasun historiografikoa duten ebazpenak emanez interpretatzea.

Gora

Berariazko gaitasunak

1.GE - Aldaketa sozialaren luzerako prozesuen ildo nagusiak laburbiltzea, egungo arazoen jatorri historikoa ulertzeko.

2.GE - Historiaren gai handiak identifikatzea eta deskribatzea iturri historiografikoen, informazio historikoaren eta kritika historikoaren analisia eginez.

5.GE - Aldaketa-dinamikek eta iraganaren herentziak elkarrekin nolako lotura duten aztertzea eta azterketa hori zenbait egoera historikori aplikatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

5.IE - Erdi Aroa orduko erresumen politika eta ideologia sortu zeneko aldi gisa interpretatzea, estatu modernoaren aurrekari gisa, alegia.

6.IE - Erdi Aroko oinarrizko egiturak ezagutzea: batetik, errege-erreginen eta elizaren botereak ardatz zituztenak, eta, bestetik, elementu berriak, botere nagusi horien osagarri zirenak eta asoziazionismo ekonomikoa eta laguntzazko bultzatzen zutenak hirietako komunitateen mesedetan.

7.IE - Faktore politikoen, erlijiosoen eta ekonomikoen arteko loturak ulertzea estatu modernoa sendotzeko elementu dinamizatzaile gisa.

Gora

Metodologia

Kodea Jarduera hezigarriak Orduak Aurrez aurrekoak
1. JH TALDE OSOA - Klaseak talde osoarekin 42 100
2. JH PRAKTIKAK - klase praktikoak 12 100
3. JH LAN KOOPERATIBOA - Lan edo proiektuak egin talde kooperatiboetan 20 10
4. JH LAN AUTONOMOA - Ikaslearen ikasketa eta lan autonomoa 70 0
5. JH TUTORETZAK - Tutoretzak 2 0
6. JH EBALUAZIOA ¿ Ebaluazio frogak 4 100
5. JH OSOTARA 150  

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio Jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa daitekeen ala ez % zenbat den errekuperatzekoa Eskatzen den nota minimoa
5.E, 6.E eta 7.E Banakako lana prestatzea % 30 Errekuperatzekoa da   % 100   Lanen bi heren izan behar dituzte eginak
5.E, 6.E eta 7.E Proba idatziak % 70 Errekuperatzeko modukoa da, idatzizko proba bat eginez   % 100 4

 

Aurreikuspenen arabera, proba partzial bat baino gehiago eginen dituzte ikasleek, bi printzipioz, eta gaiak gaindituz joanen dira hala (denak izanen dira bukaeran errekuperatzeko modukoak). Ikasgelan, testuak, mapak eta grafikoak landuko ditugu, eta ikasleen nolako parte-hartzea duten eta halako materialak nola prestatu dituzten baloratuko da. Banakako beste lan batzuk ere entregatu beharko dituzte, testu iruzkinak batez ere.

Proba partzialen eta lanen artean batezbesteko ponderatua egiteko, gutxienez 4 kalifikazioa lortu behar dute azterketetan, eta lanen bi heren izan behar dituzte eginak.

Irakasgai honetan nulutzat hartuko da plagioak dauzkan edozein lan edo praktika, plagioak detektatzen bazaizkio. Plagio ulertzen dugu dela aipamenik gabe besteren materialak erabiltzea, berdin parafraseatuak badira edo hitzez hitz aipatuak. Jarduera praktikoetan ¿eta bereziki informazioa bilatzea eta erabiltzea eskatzen dutenetan¿ hartuko dira bereziki kontuan alderdi horiek. Asmoa da ikasleak irits daitezen modu kritikoan balioestera erabiltzen dituzten informazioak -eta zehazki literatura zientifikoa- eta ikasten has daitezen informazioa modu etikoan erabiltzen.

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Aurkezpen orokorra, definizioa, barne aldien banaketa, iturri nagusiak eta programaren planteamendua.

 

I. Erromaren porrota eta Mendebaldeko haren ordezkoak. Mendebaldeko guneen berrantolamendua. IV. mendetik VIII.era

2. Erromatartasunaren herentzia: Mendebaldeko guneak eta Ekialdeko Inperioa.

3. Islama eta haren lehenbiziko hedapena. Bizantzioren oinordeko Ekialdea.

 

II. Karolingiarren herentzia: VIII. mendetik X.era

4. Karolingiarrak

5. Islama Hispanian eta lehenbiziko erresistentziaguneak

6. Gune periferikoen berrantolamendua: bigarren inbasioak. Ingalaterra anglosaxoia eta Europaren iparraldea.

7. Mendebaldeko Frantzia eta Ekialdeko Frantzia. Germaniako Inperioa eta Italia.

 

III. Europa berriz definitzen: XI. mendetik XIII.era

8. Gizon-emakumeen kokapena espazioan

9. Eliza eta kultura: X. mendetik XIII.era

10. Mendebaldeko monarkien eraketa: Frantzia eta Ingalaterra.

11. Iberiar penintsulako erresumak, kalifaldia eta taifa erresumak.

 

IV. Erdi Aro Beranteko birplanteamendua

12. XIV. mendeko zein krisi?: Izurria, gerra, zisma, Islamaren beste aurreratze bat Ekialdean.

13. Estatu modernoaren oinarriak.

14. Europa politikoa Erdi Aroaren bukaeran: Penintsulako erresumak Erdi Aro Berantean.

15. Europa politikoa Erdi Aroaren bukaeran: Kontinenteko Europa eta Italiakoa.

16. Bukaerako balantzea.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:

  • Álvarez Palenzuela, V. Á. (koord.), Historia Universal de la Edad Media, Ariel Historia, Madril, 2002.
  • Boucheron, P., M. Kaplan, K. Kerhervé, E. Mornet, Ch. Picard, Edad Media. Siglos XI-IV, 2005, Grandako Unibertsitatea: Granada, 2005.
  • Fossier, R., La Edad Media, Bartzelona, 3 liburuki, 1988.
  • García de Cortázar, J.Á. eta Sesma Muñoz, Á. Manual de Historia Medieval, Alianza Editorial, Madril, 2008.
  • García de Cortázar, J. Á. eta Sesma Muñoz, J. Á., Historia de la Edad Media. Una síntesis interpretativa, Alianza argitaletxea, Madril, 1997.
  • Heers, J., La invención de la Edad Media, Crítica arg., Bartzelona, 1995.
  • Kaplan, M. (zuz.), Edad Media, siglos IV-X, Granadako Unibertsitatea arg., Granada, 2004.
  • Ladero Quesada, M.Á. Historia Universal. Edad Media, Ed. Vicens Vives, Bartzelona, 1997.
  • Ladero Quesada, M. Á., La formación medieval de España: Territorios, regiones reinos, Alianza argitaletxea, Madril, 2003.
  • Ladero Quesada, M. Á., Europa Medieval y mundo islámico, Dickynson argitaletxea, Madril, 2015.
  • Miranda García, F., y Y. Guerrero Navarrete, Historia de España. Medieval: Territorios, sociedades y culturas, Sílex argitaletxea, Madril, 2008.
  • Wickham, C., Europa en la Edad Media. Una nueva interpretación, Crítica argitaletxea, Madril, 2017.

 

Bibliografia gomendatua:

  • Bonnasie, P., Vocabulario básico de la historia medieval, Crítica arg., Bartzelona, 1984.
  • Bloch, M., La Sociedad Feudal, Akal arg., Madril, 1987ko edizioa.
  • Cabrera, E. Historia de Bizancio, Ariel arg., Madril, 1998.
  • Cardini, F., Europa y el Islam. Historia de un malentendido, Crítica arg., Bartzelona, 2002.
  • Duby, G., Atlas Histórico Mundial, Debate arg., Madril, 1987.
  • Echevarría Arsuaga, A., I. Martín Viso, La Península Ibérica en la Edad Media (700-1250), UNED: Madril, 2019.
  • Fossier, R., Gente de la Edad Media, Taurus arg., Madril, 2017ko edizioa.
  • Lacarra de Miguel, J. Ma., Historia política del reino de Navarra desde sus orígenes hasta la Baja Edad Media, I-III lib., Nafarroako Aurrezki Kutxa arg., Iruñea, 1972.
  • Lacarra de Miguel, J. Ma., Historia del reino de Navarra en la Edad Media, Nafarroako Aurrezki Kutxa arg., 2001, (1975eko edizio berrinprimatua).
  • Le Goff, J., La bolsa y la vida. Economía y religión en la Edad Media, Gedisa arg., Bartzelona, 1996.
  • Le Goff, J. La civilización del Occidente medieval, Bartzelona, 1965.
  • Mackay, A. eta Ditchburn, D., Atlas de Europa medieval, Cátedra arg., Madril, 1999.
  • Manzano Moreno, E., Historia de España. Épocas medievales, Marcial Pons arg., Madril, 2010.
  • McKitterick, R., La Alta Edad Media. Historia de Europa Oxford, Crítica, Bartzelona, 2002.
  • Miranda García, F., Breve Historia de los godos, Nowtilus, Madril, 2015.
  • Mitre Fernández, E., Textos y documentos de época medieval (Análisis y comentario), Ariel, Bartzelona, 1992.
  • Monsalvo, J. Mª., Atlas histórico de la España Medieval, Síntesis, Madril, 2010.
  • Poly J. P. eta E. Bournazel, El cambio feudal (siglos X-XII), Labor arg., Bartzelona, 1983 (1980ko 1. edizioa).
  • Power, D., El Cénit de la Edad Media, La Alta Edad Media. Historia de Europa Oxford, Crítica, Bartzelona, 2006.
  • Rabanal, M. A. eta Lara Peinado, F., Comentario de textos históricos, Cátedra, Madril, 1997.
  • Ríu, Manuel y otros, Textos comentados de época medieval (siglo V al XII), Teide, Bartzelona, 1975.
  • Ruiz de la Peña Solar, I., Introducción al estudio de la Edad Media, Madril, 1984.
  • Wickham, Ch. El legado de Roma. Una historia de Europa de 400 a 1000, 2013, Pasado y Presente arg., Bartzelona, 2013.

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Arrosadiko campuseko ikasgelategian (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Graduaren webgunean argitaratuko da zer ordutan eta zer ikasgelatan emanen den irakasgaia.

Gora