Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Erizaintzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 401202 Irakasgaia: PATOLOGIA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
LASA UZCUDUN, IÑIGO   [Tutoretzak ] OTEGI ALTOLAGIRRE, JOSEBA IBAI   [Tutoretzak ]
OTEIZA MARTINEZ, FABIOLA IRACHE (Resp)   [Tutoretzak ] GOIKOETXEA URDIAIN, ANDREA   [Tutoretzak ]
ARBIZU FERNANDEZ, EIDER   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko Zientziak. 

Jakintzagaia: Fisiopatologia. 

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honen bidez, honako eduki hauei buruzko oinarrizko ezagutzak eman nahi zaizkie ikasleei: gorputz-sistemen prozesu fisiopatologiko orokorrak eta komunak, eta sistema kardiobaskularraren, arnas sistemaren, sistema hematopoietikoaren eta sistema nefrourologikoaren prozesu fisiopatologikoak eta patologia ohikoenak.

Halaber, beste gai batzuk lantzen dira: mikroorganismoek gaixotasunaren eragile gisa duten zeregina. Bakterioen egitura, morfologia eta fisiologia. Bakterioen genetika. Bakterioen eta birusen taxonomia. Mikrobioen ekologia.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasun hauek (OG) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

1.OG - Ikasle bakoitzak demostratzea jakite maila handia daukala Erizaintzaren arloan, eta jakite hori ulertzen duela. Oinarria bigarren hezkuntza orokorrean izan duen prestakuntzan hartua edukiko badu ere, jakite hori handiagotu egin behar da, ikerketa arloko abangoardiatik heldu diren dokumentu iturri aurreratuak erabiliz..

Zeharkako gaitasun hauek (ZGO) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

1.ZGO - Analisirako eta sintesirako gaitasuna

5.ZGO - Ikasteko gaitasuna.

9.ZGO - Ezagutzak barneratzeko eta ideia berriak sortzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

Oinarrizko prestakuntza komuneko gaitasun espezifiko hauek (OGE) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

3.OGE - Aztertu beharreko sistemen prozesu fisiopatologiko orokorrak eta espezifikoak ezagutzea, bai eta horien adierazpenak eta arrisku-faktoreak ere, osasun- eta gaixotasun-egoerak zehazten baitituzte, eta, orobat, haietan prebalentzia handiena duten patologiak. Mikroorganismoek gaixotasunen eragile gisa duten zeregina ezagutzea eta baloratzea.

 

4.OGE - Bizi-arriskuko egoerei antzematea eta oinarrizko bizi-euskarriko nahiz bizi-euskarri aurreratuko maniobrak egiten jakitea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1.E - Gaixotasunen faktore etiologikoak deskribatzea (mikrobiologikoak, fisikoak, kimikoak, etab.).

2.E - Giza gaixotasunen azpian dauden prozesu fisiopatologikoak ulertzea.

3.E - Bizi-zikloaren etapetan osasun- eta gaixotasun-egoerak zehazten dituzten arrisku-faktoreak, prozesu fisiopatologikoak eta horien adierazpenak ezagutzea.

4.E - Egoki garatzea parametro funtzionalak zehazteko erabiltzen diren prozedurak.

5.E - Bizi-arriskuko egoerei antzematea eta oinarrizko bizi-euskarriko nahiz bizi-euskarri aurreratuko maniobrak trebetasunez aplikatzea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
1.J - Eskola teorikoak 44  
2.J - Mintegiak 14  
3.J - Tutoretzak    
4.J - Azterketak 2  
5.J - Ikasle bakoitzaren lana   90
Guztira 60 90

 

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 1.E, 2.E, 3.E Idatzizko proba objektiboak  ( Problemen ebazpena (test erako galderak izan daitezke), lanak, memoriak eta kasuen azterketa. 60 Bai 5/10
 4.E, 5.E Idatzizko proba objektiboak  ( Problemen ebazpena (test erako galderak izan daitezke), lanak, memoriak eta kasuen azterketa. 40 Bai 5/10

Irakasgaia gainditzeko kalifikazioa: 5 puntu 10etik.

Ikasleei zuzenean edo NireIkasgelategiaren bidez eskaintzen zaizkien dokumentu guztiek eta gomendatutako bibliografian dauden edukiek irakasgaiaren ikaskuntzari laguntzen diote eta ebaluatzen ahal dira.

Eskaintzen diren dokumentuak ikaskuntza autonomorako laguntza dira, ez dira berez ebaluazioaren edukiak, hots, ebaluazioa ez da dokumentu horietara mugatzen. Programaren barnean emandako irakasgaiaren edukiak ebaluatuko dira. Ikasleek etxean landuko dituzte eduki horiek, ikasgelan emandako dokumentuak oinarritzat hartuta eta ordu ez-presentzialetan egindako lan pertsonalarekin osatuko dituzte.

Gora

Gai-zerrenda

Fisiopatologia Medikoaren Hastapenak:

Patologia orokorraren hastapenak. Etiopatogenia.

Fisiopatologia molekularra, azpizelularra eta zelularra. Inflamazioa. Infekzioaren aurreko erreakzioa, onkogenesia eta zahartzearen biologia. Erantzun inflamatorio sistemikoaren sindromea. Egokitzeko erreakzio orokorra. Porrot multisistemikoa. Sukar sindromea. Mina. Edema.

Diagnostikorako eta tratamendurako oinarri orokorrak. Metodo klinikoa.

Fisiopatologia Kirurgikoaren Hastapenak:

Kirurgia diagnostiko eta terapeutikoaren hastapenak.

Zauriak. Traumatismoak. Desinfekzioa, asepsia, esterilizazioa.

Gaixotasun neoplasikoaren fisiopatologia kirurgikoa.

Anestesiologiaren oinarri orokorrak.

Arnas Sistemaren Fisiopatologia Mediko eta Kirurgikoa:

Arnasbideen fisiopatologia eta oinarrizko patologia. Biriketako gaixotasun murriztailea, infekziosoa, baskularra eta neoplasikoa.

Aireztapen mekanika eta haren alterazioak. Biriketako trukea eta gasen odol garraioa, bai eta haien alterazioak ere. Arnas gutxiegitasun akutua eta kronikoa. Azido-base metabolismoaren arnas kontrola.

Traumatismo torazikoa eta pleurako gaixotasunak.

Bihotz eta Zirkulazio Sistemaren Fisiopatologia Mediko eta Kirurgikoa:

Aterosklerosia. Arrisku baskularreko faktoreak. Gaixotasun iskemiko baskularra.

Bihotzeko eta zirkulazioko gutxiegitasun akutua: sinkopea eta shocka.

Bihotzeko gutxiegitasuna. Miokardiopatiak. Kardiopatia iskemikoa.

Balbulopatiak eta kirurgia balbularra. Kardiopatia kongenitoak. Bihotzeko traumatismoa.

Gaixotasun baskular periferikoa. Aneurisma aortikoak eta arteriopatia obliteratzaile eta enboliko periferikoa.

Elektrokardiografia: funtsezko oinarriak. Kardiopatia iskemikoa. Arritmiak. Blokeoak eta taupada-markagailuak.

Sistema Hematopoietikoaren Fisiopatologia Mediko eta Kirurgikoa:

Muin hematopoietikoaren fisiopatologia eta oinarrizko patologia. Serie gorria, zuria eta plaketarra.

Koagulazioaren fisiopatologia eta oinarrizko patologia.

Barearen eta gongoil linfatikoen fisiopatologia. Linfedema.

Sistema Nefrourologikoaren Fisiopatologia Mediko eta Kirurgikoa:

Giltzurruneko eta gernubideko fisiopatologia eta oinarrizko patologia. Giltzurruneko gaixotasun infekziosoa, baskularra eta neoplasikoa.

Uraren, elektrolitoen eta azido-base metabolismoaren giltzurruneko homeostasia.

Giltzurruneko gutxiegitasun akutua eta kronikoa.

Mikroorganismoak gaixotasunen eragile gisa:

Mikroorganismo patogenoen ezaugarri orokorrak. Mikroorganismoen kontrola eta esterilizazioa. Laginak biltzea diagnostiko mikrobiologikorako. Diagnostiko mikrobiologikoko teknikak: zuzenak eta zeharkakoak.

Infekzio nosokomiala.

 

Mintegiak.

Fisiopatologia Medikoko Mintegiak

Semiologia - Elektrokardiografia.

Semiologia - Toraxaren irudia.

Semiologia - Sistema hauetako proba osagarriak: bihotza eta zirkulazioa, arnasketa, hematologia eta giltzurruna.

Fisiopatologia Kirurgikoko Mintegiak

Zauriak.

Toraxeko kirurgia.

Kirurgia nefrourologikoa.

Mikrobiologiako Mintegiak

Bakterioak hazteko teknikak.

Identifikazio metodoak.

Antibiograma.

Mikroorganismo patogenoak tindatzea eta bistaratzea.

Gora

Praktika esperimentalen programa

Ez da aplikatzekoa. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Dokumentu honen hurrengo orrialdeetan ematen da horren berri, irakasleek zuzenean klasean edo MiAularioren bitartez kurtsoan zehar ikasleei eman diezaieketen materialak kontuan hartu gabe.

Oinarrizko bibliografía

  1. Pastrana Delgado J, García de Casasola Sánchez G. Fisiopatología y patología general básicas para ciencias de la salud. Barcelona: Elsevier; 2013.
  2. Norris TL, editor. Porth fisiopatología: alteraciones de la salud: conceptos básicos. 10ª ed. Barcelona: Wolters Kluwer; 2019.   

Bibliografia osagarria

  1. Pérez Arellano JL, editor. Sisinio de Castro, manual de patología general. 8ª ed. Barcelona: Elsevier; 2019.
  2. Laso Guzmán FJ. Introducción a la medicina clínica: fisiopatología y semiología. 3ª ed. Barcelona: Elsevier Masson; 2015.
  3. García-Conde Bru J, Merino Sánchez J, González Macías J, editores.  Semiología y fisiopatología. Madrid: Marbán; 2015.

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Iruñeko campusa: Osasun Zientziak.

Lekua (Osasun Zientzien Fakultatea).

https://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campusa/osasun-zientzietako-campusa/aurkezpena?submenu=yes&languageId=100001

Gora