Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 311745 Irakasgaia: ESKOLA-PRAKTIKAK V: PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA
Kredituak: 15 Mota: Kanpo praktikak Ikasmaila: Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
TREBOL UNZUE, FERNANDO   [Tutoretzak ] PEÑALVA VELEZ, MARÍA ALICIA (Resp)   [Tutoretzak ]
NAPAL FRAILE, MARIA   [Tutoretzak ] URREIZTI LEZERTUA, GARBIÑE   [Tutoretzak ]
ESCUDERO LEGARRETA, JOSE IGNACIO   [Tutoretzak ] HUARTE ZOZAYA, BEATRIZ   [Tutoretzak ]
ORIA HERRERA, AINHOA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Pedagogia Terapeutikoan

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Pedagogia Terapeutikoko maisu-maistrek etapa desberdinetan dituzten funtzioak oinarritzea da helburua, ikuspegi teoriko eta praktiko batetik. Hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleen arretari buruzko edukiak berreskuratzen dira, horrela irakasle horien prozedura eta eginkizun ohikoenak deskribatzeko. Pedagogia Terapeutikoko irakasleek geletan eta ikastetxeetan dituzten eginkizun garrantzitsuenei heltzen zaie: lehentasunezko arreta zuzena hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten ikasleei, curriculum material egokituak eskaintzea ikasleei haien beharren arabera, eta ikastetxeko irakasleriari eta familiei aholkularitza eta laguntza ematea. Helburu hauek lortzeko, irakasgaia bi multzotan banatzen da.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

5OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.

Gaitasun orokorrak

1GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

7GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

10GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

Zeharkako gaitasunak

2ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz eta euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5CE ¿ Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

6GE - Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.

7GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

8GE - Arreta goiztiarraren funtsak, oinarrizko prozesu psikologikoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza ezagutzea, eta higienearen eta dietetikaren funtsak haurtzaroan ezartzea.

9GE - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

10GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Adierazitako gaitasunekin bat etorriz, lortu nahi diren ikasketaren emaitzak hurrengo hauek dira:

1IE Funtsezko kontzeptuak menperatzea aniztasunaren arretaren esparruan.

2IE Hezkuntza laguntzaren berariazko premien adierazpen desberdinak azaltzea, baita horiek eskatzen dituzten hezkuntza erantzunak ere.

3IE Lan-proposamenak eta koordinazio-mailak diseinatzea aniztasunari erantzuteko ikuspuntu inklusibo batetik.

4IE Hezkuntza laguntzaren berariazko premia duten benetako kasuak aztertzea eta eskatzen duten hezkuntza erantzuna argudiatzea.

5IE Txosten psikopedagogikoetan dagoen informazioa interpretatzea eta hezkuntza erabaki argudiatuak hartzea.

6IE Ikasleen aniztasunari arreta emateko esperientzien eta programen balioespen kritikoa egitea.

7IE  Eskuragarri dagoen informazioa laburbiltzea aniztasunari erantzutearen alderdi zehatz batean sakontzeko.

8IE Aniztasunaren aurrean begirunezko jarrera edukitzea eta jokabide arduratsua eta etikoa izatea.

Gora

Metodologia

Irakas Metodologiak   

Kodea Deskribapena
1IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan
2IM Elkarreragina talde handian
3IM Elkarreragina talde ertainean
5IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak

Prestakuntza jarduerak

Kodea  Deskribapena  Orduak   Egote beharra 
1PJ Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) 36 100
2PJ  Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak 16 100
3PJ  Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena  28 10
4PJ  Ikaslearen ikaste autonomoa 50 0
5PJ  Tutoretzak  5 100
6PJ  Ahozko edo idatzizko azterketak 15 100

Gora

Ebaluazioa

 

Iaskuntzaren Emaitza Ebaluazio Sistema Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den gutxieneko nota
1. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 60 Ez Gutxieneko azken nota = 5/10
2. ES 3. ES PRAKTIKETAKO OROITIDAZKIA (laburpen eta sintesi lana, behaketa eta proposamen metodologikoa ebaluazioa) 40 Bai Gutxieneko azken nota = 5/10

Gora

Gai-zerrenda

1. Antolaketa, ikastetxearen testuinguru soziologikoa eta haren funtzionamendu integratua.
2. Irakas eginkizuna: Pedagogia Terapeutikoaren lanaren programazioa, estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak. Ikas-irakas prozesuaren ebaluazioa eta orientabideak.
3. Norbanakoaren eta taldearen garapena eskolaren testuinguruan.
4. Behaketa ikasgelan, aniztasunari arreta eta etaparen jardunaren analisia, beti ere, ikastetxe publiko eta kontzertatuetan.
5. Ikas-irakas jardunen prestaketa eta irakas ekintzaren gauzatze praktikoa eta balorazioa. Ikasleen zailtasun eta behar bereziak. Erantzun pedagogikoak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko Formakuntzako materien irakasgai bakoitzean zehaztutako erreferentziak (Hezkuntza, Psikologia eta Soziologia), gehi Formakuntza Didaktikoan eta Diziplinarrean jasotzen direnak (Hizkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Matematika, Natura eta Gizarte Ingurunearen Ezagutza, Adierazpen plastiko, musikal eta gorputzekoa).

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora