Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua edo Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 306508 Irakasgaia: ESKOLA PRAKTIKAK 2: ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA
Kredituak: 15 Mota: Kanpo praktikak Ikasmaila: 5 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
ZUBIRI LUJAMBIO, JUAN JOSE   [Tutoretzak ] AGUADO JIMENEZ, ROBERTO   [Tutoretzak ]
DOMBLAS GARCIA, ANDRÉS   [Tutoretzak ] SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ   [Tutoretzak ]
ABLANEDO LARRION, ANE ELIXABETE   [Tutoretzak ] GARCIA DEL REAL MARCO, ISABEL (Resp)   [Tutoretzak ]
GRANIZO URIBARRENA, IDOIA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Practicum / Aipameneko praktikak.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Aniztasunari arreta emateko hezkuntza-printzipioak entzumenaren eta hizkuntzaren esparruan. Entzumenarekin eta hizkuntzarekin lotutako arazoei ikasgelan arreta emateko irakaskuntza-rolak. Kasuistika, neurri praktikoak eta behar bereziak dituzten ikasleen errehabilitaziorako laguntza, entzumenari eta hizkuntzari dagokienez. Ikasleen eta familien hezkuntzan esku hartzeko estrategia metodologikoak. Mintzairaren nahasmendu eta atzerapenen aurrean hezkuntza-laguntza emateko esku-hartze proposamenak diseinatzea: hizketaren, ahotsaren, hizkuntzaren eta komunikazioaren zailtasunetan hezkuntza esku-hartzea; irakurtzeko eta idazteko zailtasunetan hezkuntza esku-hartzea. Prebentzio-planak, -programak eta -proiektuak.

Definizioa, sailkapena eta bereizketa. Entzumen-desgaitasuna duten ikasleen ohiko sistema alternatiboak: sistema bimodala eta zeinu-hizkuntza. Sistema alternatiboak autismoaren espektroko nahasmendua duten ikasleentzat. Sistema alternatiboak mugitzeko desgaitasuna duten ikasleentzat. IKTak eta entzumen-desgaitasuna. Irakasleak gelan KASak tratatzeko jarraibideak eta ikasleen beharren araberako curriculum-egokitzapenak. Kasuen analisia.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak


OG2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
OG3 - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
OG4 - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.


2.2. Gaitasun orokorrak


GO1 - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
GO4 - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.
GO5 - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
GO7 - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.
GO9 - Haur Hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
GO11 - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
GO12 - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.


2.3. Zeharkako gaitasunak


ZG2 - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

GE1 - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
GE4 - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
GE7 - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
GE8 - Arreta goiztiarraren funtsak, oinarrizko prozesu psikologikoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza ezagutzea, eta higienearen eta dietetikaren funtsak haurtzaroan ezartzea.
GE9 - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
GE11 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak eskolan egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:


- Ezin hobea: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.


- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.


- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.


Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 10 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 300 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 60 10
5. JH Tutoretzak 5 100

 

Gora

Ebaluazioa

 

  Ebaluazio sistema Pisua (%) Errekuperagarria Eskatzen den gutxieneko nota
ES1 Klaseetara eta, hala badagokio, ikastetxera joatea eta parte-hartzea. 60 Ez Azken kalifikazioa = 5/10
ES2-ES3 PRAKTIKETAKO TXOSTENA (Trabajo de recensión, síntesis, observación y, en su caso, propuesta y evaluación) (Behaketa eta, hala badagokio, parte-hartzea eta ebaluazioari buruzko lana. 40 Bai Azken kalifikazioa = 5/10

 

Gora

Gai-zerrenda

 

1. gaia. Aniztasunari arreta emateko hezkuntza-printzipioak entzumenaren eta hizkuntzaren esparruan.
2. gaia. Entzumenarekin eta hizkuntzarekin lotutako arazoei ikasgelan arreta emateko irakaskuntza-rolak.
3. gaia. Behar bereziak edo bereziak dituzten ikasleen errehabilitazioa entzumenean eta hizkuntzan:
     3.1. Kasuistika
     3.2. Neurri praktikoak eta laguntza
4. gaia. Ikasleen eta familien hezkuntzan esku hartzeko estrategia metodologikoak.
5. gaia. Praktika esperimentalen programa (I)
     Mintzairaren nahasmenduen eta atzerapenen aurrean hezkuntza-laguntza   emateko esku-hartze proposamenak diseinatzea:
      5.1. Hezkuntza-arloko esku-hartzea mintzamenaren, ahotsaren, hizkuntzaren eta komunikazioaren zailtasunetan;
      5.2. Irakurtzeko eta idazteko zailtasunetan hezteko esku-hartzea.
6. gaia. Praktika esperimentalen programa (II)
     Prebentzio-planak, -programak eta -proiektuak.
7. gaia. Komunikazio Alternatiboa eta Gehigarria (CAA). Kontzeptua eta motak
8. gaia. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonen ohiko sistema alternatiboak
     8.1. Sistema bimodala
     8.2. LSE Espainiako zeinu-mintzaira
     8.3.IKT entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat
9. gaia. Neuro-garapeneko trastornoak dituzten pertsonentzako sistema alternatiboak (EAT, «»)
10. gaia. Desgaitasun fisiko eta motorra duten pertsonentzako sistema alternatiboak.
11. gaia. KHAS ikasgeletan ezartzeko jardunbide egokiak, ikasleek komunikatzeko duten eskubidea bermatzeko.
12. gaia. Praktika esperimentalen programa: kasuen analisia

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko Formakuntzako materien irakasgai bakoitzean zehaztutako erreferentziak (Hezkuntza, Psikologia eta Soziologia), gehi Formakuntza Didaktikoan eta Diziplinarrean jasotzen direnak (Hizkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Matematika, Natura eta Gizarte Ingurunearen Ezagutza, Adierazpen plastiko, musikal eta gorputzekoa); bereziki Entzumena eta Hizkuntza aipamenean erabilitakoa.

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania. Nazioarteko mugikortasun-programetan: helmugako herrialdeko berezko hizkuntza. 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora