Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Historia eta Ondarean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 305890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 6 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
PEREZ IBARROLA, NEREA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Gradu Bukaerako Lana / Gradu Bukaerako Lana

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Graduan zehar historia eta ondareari buruz eskuraturiko formazio teoriko-praktikoa biltzen duen lan monografikoa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

4.OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

5.OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko iaiotasunak garatu izatea.

 

Gaitasun orokorrak

GO1 - Aldi historiko desberdinetako egoerak interpretatzeko gaitasun analitikoa erabiltzea.

GO2 - Gizarteen bilakaera historikoa ikuspegi multidiziplinarra eta sendotasun historiografikoa duten ebazpenak emanez interpretatzea.

GO3 - Historia eta ondarearekin loturiko informazio iturriak modu egokian erabili, gertaera eta prozesu historiko ezberdinei buruz arrazoituriko iritziak emateko.

GO4 - Artea eta kultur adierazpenak historian zehar emandako eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren prozesu luzeekin harremanetan jarri.

GO5 - Natur eta kultur ondare mota ezberdinak identifikatu, hala nola bere zaintzarako erakundeak, testu inguru historiko, geografiko eta sozialarekin duten eragina ulertu ahal izateko.

GO6 - Ondare mota ezberdinen ezagutza, babesa, kudeaketa eraginkorra eta gizartearen gozamena ahalbideratzen duten estrategiak diseinatzea.

Gora

Berariazko gaitasunak

BG1 - Aldaketa sozialeko luzera-prozesuen ildo nagusiak laburbiltzea, egungo arazoen jatorri historikoa aintzat hartzeko

BG2 - Historiaren gai handiak identifikatzea eta deskribatzea iturri historiografikoen, informazio historikoaren eta kritika historikoaren analisia eginez.

BG3 - Prozesu historikoetan inguru natural eta sozialaren oinarrizko ezaugarriek duten eragina ulertzea.

BG4 - Ondarearen degradazioa eragin dezaketen faktore administratibo, legal, natural eta sozialen analisi integratua burutu, ondarea zaintzeko proposamenak ezarri ahal izateko.

BG5 - Aldaketa dinamikek eta iraganaren herentziak duten elkarrekiko lotura aztertzea eta azterketa hau egoera historiko desberdinei aplikatzea.

BG6 - Azken mendeetan gertatutako eraldaketa handien eragina aztertzea, orainaldian duten inpaktua balioztatzeko.

BG7 - Oroimen publiko eta kolektiboan eragiten duten gatazka iturri nagusiak ulertu

BG8 - Ondare arkeologikoaren ezagutza aztertzea, eguneroko bizitzaren aztarna materialen eta adierazpen artistiko eta kulturalen bidez, gizarte historikoen ezaugarri eta bilakaera baloratzeko.

BG9 - Bere testuinguru historikoan, intelektualean, zientifikoan, kulturalean edo instituzionalean ulertzen diren adierazpen artistikoen inguruko ezagupenak sortzeko informazioa bildu eta kudeatzea modu eta euskarri anitzak erabiliz.

BG10 - Historian zehar biztanleri guneen egituran eragina izan duten faktoreen aniztasuna ulertu, landa zein hiri eremuetan kudeaketa eta bitartekaritza kulturaleko programak aurreikusi ahal izateko.

BG11 - Landa eta hiri eremuak ondare kolektibo gisa baloratzea, gizarteen bilakaera historikoa ulertzeko beharrezkoak baitira.

BG11 - Ondarearen kontserbazioarekin eta ezagutza publikoarekin lotutako proiektuak planifikatzea eta haiei ikuspegi estrategiko bat aplikatzea, erabilera sozial jasangarri eta parte-hartzailea ahalbidetzeko.

BG13 - Informazioaren kudeaketa eta transmisio eraginkorrarekin loturiko arazoen konponbide zein erabakietan KITak erabili, ondarearen erabilera publikoen planifikazioa ahalbideratzeko asmoz. 

BG14 - Teknologia berriak erabiltzea ondarearen interpretazioarekin lotutako ikus-entzunezko materialaren eta material informatikoaren ekoizteko, garatzeko eta hedatzeko.

BG15 - Eragileek ondarearen erabilera sozialak nola garatzen dituzten dokumentatzea, erabilera horiekin lotutako eztabaidei buruzko proposamen alternatiboak formulatzeko.

BG16 - Ondare naturala eta kulturala modu eraginkorrean kudeatzeko estrategiak diseinatzea, ondare horrekin zerikusia duten proiektuak eta ekimenak antolatuz jarduera kulturalak bultzatzeko eta dinamizatzeko.

BG17 - Teorian oinarritutako eta enpirikoki kontrastatutako praktika profesionala egitea ondarearen zaintzaren eta kudeaketaren edo ikerketa historikoaren esparruan.

BG18 - Paisaien osaketan giza eta natura faktoreen arteko interrelazioa ulertu, horien inguruan sortutako ondare material eta materiagabea interpretatu ahal izateko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE1- Eskuraturiko gaitasunak historia eta ondarearen arloei buruzko jatorrizko lan batean aplikatu.

IE2- Lan horri buruzko txosten osatua, modu egokian antolaturik eta dokumentaturik idatzi.

IE3- Lana eta txostenarekin loturiko aspektuak ahoz aurkeztu eta epaimahai baten aurrean defendatu.

Gora

Metodologia

Irakas metodologia

Ikasketa kooperatiboa talde txikietan

 

Jarduera hezigarriak

Kodea Jarduera hezigarriak Orduak Aurrez aurrekoak
1. JH Tutoretzak 5 100
2. JH Gradu Bukaerako Lana burutzea 145 1
  OSOTARA 150  

Gora

Ebaluazioa

Ikasketa Emaitza Ebaluazio Jarduera Pisua (%) Errekupera daitekeen ala ez Errekuperatzeko modua Eskatzen den nota minimoa
  IE 1 ¿ IE2 Gradu Bukaerako Lanaren txostena idaztea 70 0   5  
IE3 Gradu Bukaerako Lanaren defentsa 30 0   5

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Molero, J. Sanz P. y Torres, R. (eds), Cómo preparar, escribir y defender el Trabajo de Fin de Grado. Los desafíos ante un TFG de Historia. Lleida, Milenio, 2018.

Gida honetaz gain, lanaren irakasle tutoreak gaiari buruzko bibliografia espezializatua emango dio ikasleari.

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora