Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022 
Historia eta Ondarean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 305209 Irakasgaia: ANTZINATEKO ARKEOLOGIA ETA ONDAREA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
ARMENDARIZ MARTIJA, JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ] LANZ BETELU, JOKIN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ondare historiko eta kulturala / Artea eta Kultura Historian

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Arkeologia klasikoarekin loturiko kontzeptu eta teknikak. Kultura materialaren garapena Ekialde Hurbila eta Egiptotik hasiz, Kreta minoikoa eta Grezia mizeniko eta klasikoa ere ikutuz, kultura erromatarrera iritsi arte. Aspektu desberdinen analisia, hiri eta landa eremuko kultura materiala, erromatar arkitektura eta bere dekorazioa, heriotzaren arkeologia eta artisau produkzioa kasu.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea eta, nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG3 - Ikasleek haien ikasketa arloaren baitako datu esanguratsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, gizarte, zientzia edota etikarekin loturiko gai nabarmeni buruzko hausnarketa daramaten iritziak eman ahal izateko.

 

Gaitasun orokorrak

GO4 - Artea eta kultur adierazpenak historian zehar emandako eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren prozesu luzeekin harremanetan jarri.

GO6 - Ondare mota ezberdinen ezagutza, babesa, kudeaketa eraginkorra eta gizartearen gozamena ahalbideratzen duten estrategiak diseinatzea.

Gora

Berariazko gaitasunak

BG1 - Aldaketa sozialeko luzera-prozesuen ildo nagusiak laburbiltzea, egungo arazoen jatorri historikoa aintzat hartzeko

BG8 - Ondare arkeologikoaren ezagupenak erabili egunerokotasunarekin loturiko aztarna materialen eta manifestazio artistiko eta kulturalen bitartez, horrela gizarte historikoen ezaugarriak eta garapena identifikatzeko.

BG9 - Bere testuinguru historikoan, intelektualean, zientifikoan, kulturalean edo instituzionalean ulertzen diren adierazpen artistikoen inguruko ezagupenak sortzeko informazioa bildu eta kudeatzea modu eta euskarri anitzak erabiliz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

IE2.- Artelana garai historiko bakoitzean bere testuinguruan, ikuspuntu historiko, sozio-kultural eta ideologikotik interpretatzea.

IE4.- Kudeaketa, ikerketa, irakaskuntza eta interpretazio lanak egiteko, artea eta kulturaren arteko loturaren gaineko ezagutzak helarazi eta aplikatzea.

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

- Adierazpenezko metodoa

- Ariketa eta problemen ebazpena

- Ikasketa kooperatiboa talde txikietan

 

Jarduera hezigarriak

Jarduera hezigarria Orduak Aurrez aurrekoa
TALDE OSOA - Talde osoak jasotako klaseak 42 100
PRAKTIKAK - Klase praktikoak 12 100
KOOPERATIBOA - Talde kooperatiboetan eginiko lan eta proiektuak 20 10
AUTONOMOA - Ikaslearen bakarkako lana eta ikasketa 70 0
TUTORETZAK - Tutoretzak 2 0
EBALUAZIOA - Ebaluazio frogak 4 100
GUZTIRA 150  

 

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekuperatu
daitekeen edo ez
Eskatzen den nota minimoa
IE2.- Artelana garai historiko bakoitzean bere testuinguruan, ikuspuntu historiko, sozio-kultural eta ideologikotik interpretatzea.      IE4.- Kudeaketa, ikerketa, irakaskuntza eta interpretazio lanak egiteko, artea eta kulturaren arteko loturaren gaineko ezagutzak helarazi eta aplikatzea. Parte hartze aktiboaren erregistroa 5% Ez Ez
Bakarkako lanaren entregatzea 30% Berreskuragarria irakasleak helarazitako jarraibide eta datetan lana zuzendurik entregatuz  Bukaerako notan kontuan hartu ahal izateko gutxieneko nota = 4/10
Memoriaren aurkezpena      
Ahozko aurkezpena 15% Ez Ez
  Idatzizko proba 50% Berrreskuragarria azterketa idatzi berri baten bitartez Bukaerako notan kontuan hartu ahal izateko gutxieneko nota = 4/10

 

LANAK. Entregaturiko edozein lan edo praktiketan plagioa detektatuz gero, praktika edo lan hauek baztertuak izanen dira. Plagio gisa ulertzen duguna da, erreferentziarik erabili gabe norberarenak ez diren eduki edo materialak erabiltzea, bai literalki erabiliak badira, baita norberaren hitz propioekin berridatzia baldin bada. Praktiketan, bereziki informazioaren behaketa eta erabilera eskatzen duten jarduera eta konpetentziak garatzea eskatzen den haietan, atentzio berezia jarriko da plagioa ekidin ahal izateko. Ikasleek informazio zientifikoaren erabilera etikoan hasiera pausoak eman behar dituzte erabilitako iturriak modu kritikoan baloratu dezaten.

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Gaia.- Oinarrizko kontzeptuak: Kultura materiala, artea, arkeologia, arkeologia klasikoa eta Antzinaroko ondarea. Iturriak, metodoak eta arkeologia teknikak.

2. Gaia.- Ekialde Hurbileko kultura materiala eta bere eragina Mediterraneoan.

3. Gaia.- Antzinateko Egiptoko kultura materiala.

4. Gaia.- Grezia minoikoa eta Grezia mizenikoa.

5. Gaia.- Antzinateko Greziako kultura materiala.

6. Gaia.- Antzinateko Erromako kultura materiala.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

Guiral Pelegrín, C.; Zarzalejos Prieto, M., 2003: Arqueología I: Arqueología de Egipto y el Próximo Oriente, Arqueología del Egeo y Arqueología de Grecia, UnedMadrid.

Sánchez López, E. H., Bustamante-Álvarez, M, (eds.), 2019: Arqueología romana en la Península Ibérica, Editorial de la Universidad de Granada. 

Zarzalejos Prieto, M.; Guiral Pelegrín, C. y San Nicolás Pedraz, M.P., 2010: Historia de la cultura material del mundo clásico. Ed. UNED, Madrid.

 

Osagarria

Beltrán LLoris, F.; Marco Simón, F., 2019: Atlas de Hª Antigua, Pórtico, Zaragoza.

Bianchi Bandinelli, R., 1982: Introducción a la Arqueología Clásica como Historia del Arte Antiguo. Madrid.

Borrás, G. y Fatás, G., 1995: Diccionario de términos de Arte y Arqueología, Madrid.

Domingo, I.; Burke, H. y Smith, C., 2007: Manual de campo del arqueólogo. Barcelona.

Francovich, R. y Manacorda, D., 2001: Diccionario de Arqueología, Crítica Arqueología, Barcelona .

Guiral Pelegrín, C.; Zarzalejos Prieto, M. y San Nicolás Pedraz, M.P., 2005: Arqueología II: Arqueología de Roma, Uned, Madrid .

Johnson, M., ´2000: Teoría Arqueológica. Una introducción, Editorial Ariel, Barcelona.

Renfrew, C. y Bahn, P., 2007: Arqueología. Teorías, métodos y práctica, Akal ediciones, Madrid.

Rodríguez Gutiérrez, O., 2011: Hispania Arqueológica. Panorama de la cultura material de las provincias hispanorromanas, Sevilla, Secretariado de publicaciones de la Universidad de Sevilla.

Sánchez Moreno, E. (coord.), Domínguez Monedero, A. y Gómez Pantoja, J. L., 2007: Protohistoria y Antigüedad de la Península Ibérica, Vol. I. Las fuentes y la Iberia Colonial, Editorial Sílex, Madrid. 

Sánchez Moreno, E. (coord.) y Gómez Pantoja, J. L., 2008: Protohistoria y Antigüedad de la Península Ibérica, Vol. II. La Iberia prerromana y la Romanidad, Editorial Sílex, Madrid. 

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako Kanpusa. Ikasgela zein den ezagutzeko, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko webgunea kontsultatu."

 

Gora