Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 12 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
JAUREGUI VIRTO, ALBERTO JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Praktikak eta Gradu Amaierako Lana / Gradu Amaierako Lana

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Gizarte Laneko GALaren prestakuntza-helburua da Gizarte Laneko Graduko derrigorrezko moduluko irakasgai teoriko eta metodologikoen eta Practicum moduluko irakasgaien arteko erlazioa areagotzea. Praktikei buruzko hausnarketa egitea, txosten egituratu bat egiten jakitea eta ahoz azaltzea da kontua. 
Gizarte Laneko GALaren edukia ikasleak egindako hezkuntza-ibilbidearekin lotuta egonen da, eta horrek Practicumean eskuratutako gaitasunen ebaluazioa hartzen du barne. Lanak elementu hauek izan ditzake: 
- Egindako praktikak aztertzea eta haien mugak eta ahalmenak identifikatzea. 
- Lortutako esperientziatik abiatuta, Gizarte Laneko jardunbide egokiak diseinatzen eta sustatzen laguntzea. 
- Esku hartzeko erabilitako metodoei eta metodologia berritzaileen proposamenei buruz hausnartzea. 
- Sortzen ari diren lanbide esparruak identifikatzea. 

Gora

Gaitasun orokorrak

02OG Ikasleek ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz, eta arazoak konponduz demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
03OG Ikasleek ahalmena izatea datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak normalean) gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartuko duten iritziak emateko.
04OG Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta soluzioak jakinarazteko.
05OG Ikasleek geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izana.
01GO Bere analisietan giza jokabidearen eta inguru sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu.
02GO Errealitate sozialari, gizarteko problemei eta Gizarte Lanaren arloari buruzko jakintza sortzen du.
03GO Gizarte laneko langile gisa, beharrezkoak diren tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzen ditu jarduera guztietan (diagnostikoak, esku-hartzeak, azterketa sozialak eta politikak).
04GO Pertsona, familia, talde, erakunde, komunitate eta beste profesional batzuekiko gizarte-lanaren praktika planifikatu, inplementatu, berrikusi eta ebaluatzen du.
05GO Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateen beharrak eta eskaerak bildu, balioetsi eta konpontzen ditu.
01ZG Europako Kontseiluaren ¿Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa¿ izenekoaren C1 mailaren baliokidea den gaztelaniazko hizkuntza-gaitasuna erakusten du.

Gora

Berariazko gaitasunak

02GE Ahalmena izatea gizarte-langileak esku hartzen duen arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko.
06GE Ahalmena izatea Gizarte Lanaren arloko esku-hartzearen berezko ekintzarako eta eraldaketarako behar den jakintzara egokitutako ikerketa-proiektuak diseinatzeko eta egiteko.
14GE Ahalmena izatea Gizarte Lanaren diziplinaren ezagutza erabiltzeko lan-esparruei buruzko norberaren ezagutzak berrikusi eta eguneratzeko.
17GE Ahalmena izatea diziplinen arteko esku hartzeko planak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, kontuan hartuz zein diren plan horietarako erabil daitezkeen baliabideak eta zerbitzuak.
24GE Ahalmena izatea jokabide eta zeregin profesionalari buruz hausnartzeko, eta norberaren muga pertsonalak eta profesionalak identifikatzeko eta etengabe berrikusteko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

- Kontzeptu hauek ezagutuko ditu eta haien hizkuntza erabiltzen jakinen du: premia soziala, gizarte-politika eta giza eskalako garapena. 

- Arrisku sozial zaharrak eta berriak kritikoki aztertuko ditu.
-Ongizate estatuaren jatorria zein den jakinen du, baita ongizate ereduak bereizten ere.
- Babes sozialeko sistemak identifikatuko ditu. 

- Babes sozialeko sistemetan Gizarte Lanaren ildoa txertatzen jakinen du.
- Hornidura sozialeko mekanismoen funtzionamendu logikak eta haien abantailak eta eragozpenak bereiziko ditu.
- Gizarte Lanaren hizkuntza eta kontzeptuak erabiltzen jakinen du, eta haren printzipioak ezagutuko ditu.

- Behar bezala ezagutu eta maneiatuko ditu babes sozialeko sistema bakoitzaren esparruko funtsezko kontzeptuak.
- Sistema desberdinen arteko harremanak eta ongizate estatuaren barnean duten engranajea ulertuko ditu.
- Aukera-berdintasuna sustatzeko zeharkakotasun printzipioa zer den eta nola aplikatzen den jakinen du.
- Pentsamendu kritikoa garatuko du eta arrisku sozial berriek babes sozialeko sistemetan dituzten ondorioei buruz hausnartuko du. 

- Gai izanen da kasu praktikoei buruzko txostenak egiteko, datuen deskribapen zorrotzean eta horien interpretazioan oinarrituta. 

- Babes sozialaren arloko informazio iturri nagusiak ezagutu eta erabiliko ditu. 

- Erreferentzia bibliografikoak eta gainerako informazio iturriak behar bezala aipatuko ditu.
- Ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko gai izanen da, eta terminologia egokia erabiliko du. 

- Ongizate estatua sorrarazi zuten prozesu ekonomikoak, politikoak eta sozialak laburbiltzeko eta azaltzeko gai da. 

- Badaki azaltzen zein faktorek eragin zuten dauden ereduetan.
- Datuekin irudika ditzake 70eko hamarkadatik aurrera Europan gertatu diren eraldaketa ekonomiko eta sozial nagusiak. 

- Ongizate estatuari buruz planteatutako zalantza ideologiko eta fiskalez eztabaidatzeko gai da. - Badaki egoera berriari emandako erantzunak modu konparatuan aztertzen.
- Ezagutu Espainiako ongizate-eremuetan izandako erreformak
- Badaki gizarte-eragileek erreforma bakoitzaren orientazioan duten pisua aztertzen. 

- Ahoz eta idatziz argudiatzen ditu erreforma bakoitzaren ondorioak.
- Gai da hainbat eremutan (osasuna, gizarte zerbitzuak, etab.) hautemandako premia sozialei hobeto erantzunen dien programa- edo prestazio-eredu bat diseinatzeko. 

- Badaki zer egitura duen Nafarroako gizarte zerbitzuen sistemak eta komunitate honek zer baliabide dituen aniztasunari arreta emateko. 

- Gizarte zerbitzuen sistemaren mugei eta disfuntzioei buruzko ikerketen eta eztabaiden berri du.
- Badaki zein diren gizarte langile baten eginkizunak.
- Badaki zein diren gizarte zerbitzuek haien artean koordinatzeko gaur egun dituzten metodoak, baita metodo horiek kritikoki aztertzen ere. 

- Gizarte-lanaren esku-hartzea hobetzeko ildoak ezar litzake. 

Gora

Metodologia

Kodea Deskribapena
4. IM Elkarrekintza talde txikian
MD5 Interakzio indibidualizatua: ikasketa autonomorako zereginak eta jarraibideak

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1. E GALa egitea eta defendatzea 100% Ez  

Gora

Gai-zerrenda

- Egitura sozialen eta giza portaeraren oinarrizko ezagutza
- Gizarte Lana: kontzeptuak, metodoak, teoriak eta aplikazioa- Komunikazio-, ikerketa- eta antolaketa-tresnak Gizarte Lanean
- Gizarte-lanaren testuinguru instituzionala
- Gizarte-lanean esku hartzeko eremu espezifikoak
- Gizarte Laneko praktikak

Gora