Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304515 Irakasgaia: GIZARTE LANA ETA ZIGOR SISTEMA
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
SIRIA MENDAZA, SANDRA (Resp)   [Tutoretzak ] SAGARDOY LEUZA, IÑAKI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

ESKU HARTZEKO ESPARRU ESPEZIFIKOAK GIZARTE LANERAKO (AUKERAKOAK) 

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Helburua Gizarte Lanaren ikuspegitik justizia-zerbitzuekin lotutako hainbat gairen egoerari buruzko hurbilketa k egitea da.

Horretarako, abiapuntu hartzen da gure Justizia Sistemaren funtzionamendua: kontzeptuak, egitura, legeria eta abar.

Bereziki azpimarratuko da zer funtzio eta garrantzi duten adituen txosten sozialek.

Gizarte Lanak sistema judizialaren eta espetxe sistemaren eremu nagusietan zer funtzio betetzen dituen aztertuko da.

Halaber, justizia konponarazlearen kontzeptua aztertuko da, bai eta kontzeptu horretatik sortutako zerbitzu eta programa motak ere.

Azpimarratu behar da irakasgai honetako edukiak ez direla erabilgarriak izanen eremu judizialean lan egiteko bakarrik. Eremu guztietatik sistema judizialarekin egiten den koordinazioa handia dela kontuan hartuta, eduki horiek ere funtsezkoak izanen dira gizarte zerbitzuetan, osasunean, hezkuntzan edo Hirugarren Sektorean lan egiteko

Gora

Gaitasun orokorrak

1GO- Bere analisietan giza jokabidearen eta inguru sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu

2GO- Errealitate sozialari, gizarteko problemei eta Gizarte Lanaren arloari buruzko jakintza sortzen du 

3GO- Gizarte laneko langile gisa, beharrezkoak diren tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzen ditu jarduera guztietan (diagnostikoak, esku-hartzeak, azterketa sozialak eta politikak) 

5GO- Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateen beharrak eta eskaerak bildu, balioetsi eta konpontzen ditu 

6GO- Genero ikuspegia aplikatzen du esku-hartze sozialeko metodologian, ikuspegi hori tokian tokiko edo arloko plan, programa eta proiektuetan txertatzeko

10GO- Pertsonen, taldeen eta komunitateen arteko bitartekaritza egiten du gatazkak konpontzeko 

11GO- Norbanakoen eta taldeen arteko ezberdintasunak errespetatzen ditu, eta badaki moldatzen kulturarteko inguruetan 

12GO- Aukera berdintasunerako politiken beharra ulertzen eta transmititzen du 

15GO- Badaki Gizarte lanean ari denean trebetasun profesionalak erabiltzen (enpatia, entzute aktiboa, autokonfiantza, komunikatzeko ahalmena, mugak jartzea, malgutasuna) 

2OG - Ikasleek badakite ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen, eta beren ikasketa arloan badituzte arrazoiak prestatuz eta defendatuz eta problemak ebatziz demostratzen diren gaitasunak  

3OG - Ikasleak gai dira (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko, eta hala arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko 

5OG - Ikasleek garatuak dituzte geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko iaiotasunak 

Gora

Berariazko gaitasunak

2GE- Ahalmena izatea gizarte langilearen esku hartzeko arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko 

3GE- Ahalmena izatea sareak garatzen laguntzeko, beharrei aurre egin behar zaienean eta planifikatu diren emaitzak gauzatzeko lan egin behar denean, betiere pertsonekin aztertuz sarbidea eta garatzeko modua ematen duten sareak 

9GE - Ahalmena izatea zaurgarritasun egoerak eta gizarte bazterkeriako arriskua identifikatzeko eta konpontzeko 

12GE - Ahalmena izatea pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin interakzioan aritzeko, haien garapena sustatzeko eta haien bizi-baldintzak hobetzeko, gizarte lanean esku hartzen duten ereduak erabiliz 

13GE- Ahalmena izatea pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin esku hartzeko, ahaldundu daitezen beren beharrei, zirkunstantziei, arriskuei, lehentasunezko aukerei eta baliabideei buruzko erabakiak hartzean 

16GE- Ahalmena izatea lantaldeak antolatzeko pertsonen, familien, taldeen, erakundeen eta komunitateen interesak aztertze eta defendatze aldera 

17GE- Ahalmena izatea diziplinen arteko esku hartzeko planak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, kontuan hartuz zein diren plan horietarako erabil daitezkeen baliabideak eta zerbitzuak 

18GE- Ahalmena izatea talde dinamikak erabiltzeko, hazkunde pertsonala sustatze aldera eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak indartze aldera

19GE- Ahalmena izatea pertsonentzat, taldeentzat eta komunitateentzat arriskua ekartzen duten jokaerekin lan egiteko, jokaera horiek eratzen dituzten egoerak eta zirkunstantziak identifikatuz eta ebaluatuz, eta jokaera horiek aldatzeko estrategiak landuz 

21GE- Ahalmena izatea bitartekaritza esku hartzeko estrategia gisa erabiltzeko, gatazkak modu alternatiboan konpontzeko hala egitea eskatzen duten zirkunstantzietan 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaste prozesuaren emaitza hauek honela zehazten dira irakasgai honetan:

  • 1E. Ezagutzea eta modu kritikoan argudiatzea nolakoa den sistema judizialaren logika eta oinarrizko egitura.
  • 2E. Ezagutzea eta modu kritikoan argudiatzea sistema judizialaren barrenean Gizarte Lana non kokatzen den eta zer funtzio betetzen duen.
  • 3E. Gizarte Lan judizialeko kasuak ebaztea, gizarte-arloko adituaren txostenaz baliatuta.
  • 4E. Modu arrazoituan argudiatzea zer beste erantzun ematen ahal dizkien Gizarte Lan judizialak sistema judizialak heldu behar dien fenomeno berriei.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
A-1 Ikasgelan erakusketa didaktikoak egitea 22  
A-2 Kasu praktikoen analisia egitea 12 10
A-3 Eztabaidak eta bateratze lanak egitea 12  
A-4 Ikasgelako esperientziak aurkeztea 6  
A-5 Rol playinga 8  
A-6 Bakarka ikastea   40
A-7 Saiakuntzak egitea   40
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1E, 2E, 3E eta 4E Irakasleen erregistroa: eskoletako bertaratzea, parte-hartzea eta inplikazioa. % 20 Ez  
1E, 2E eta 4E. Banakako saiakuntza teoriko-praktikoak egitea % 30 Errekuperatzeko modukoa da, ikasleak irakaslearen jarraibideak kontuan hartuz zuzenketak egiten baditu Azkeneko kalifikazioan haztatu ahal izateko, nota minimoak hamarretik bostekoa behar du izan.
 1E, 2E, 3E eta 4E Proba idatzia % 50 Errekuperatzeko modukoa da, idatzizko proba bat eginez. Azkeneko kalifikazioan haztatu ahal izateko, nota minimoak hamarretik bostekoa behar du izan.

Gora

Gai-zerrenda

  •   1. gaia: Sistema judiziala ezagutzen. 
  •   2. gaia: Gizarte Lana sistema judizialean integratzea.
  •   3. gaia: Adituaren txosten soziala. 
  •   4. gaia: Gizarte Lan judiziala familia-arloko kasuetan.
  •   5. gaia: Gizarte Lan judiziala jarduteko gaitasuna aldatzen denean.
  •   6. gaia: Gizarte Lan judiziala espetxeen arloan.
  •   7. gaia: Gizarte Lan judiziala genero indarkeriaren arloan. 
  •   8. gaia: Gizarte Lan judiziala adingabeak dauden kasuetan. 
  •   9. gaia: Gizarte Lan judiziala auzitegi-medikuntzako institutuetan.
  •   10. gaia: Justizia konponarazle. 
  •   11. gaia: Gizarte Lan judiziala biktimei laguntza emateko bulegoetan. 
  •   12. gaia: Gizarte Lan judiziala eta familia- eta zigor-arloetako bitartekaritza.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Alcázar, R. (2014). Diseño de una escala para la evaluación de la custodia compartida en el ámbito judicial. Escala para la validación científica de la escala (ICC). Azarbe. Nº.3: 271-277.

Aloy, J.M. (2009): Justicia de Menores y Trabajo Social. Revista de Servicios Sociales y Política social, 86, 133-136.
Curbelo Hernández, E. (2008): Trabajo social y mediación judicial. El trabajador social forense como mediador en el contexto de la mediación penal de menores. Humanismo y trabajo social, 7, 135-154.

Curbelo Hernández, E. y Ledesma Cerrato, J.Mª. (2007): Trabajo social y servicios sociales en el contexto institucional penitenciario: aproximación a las cuestiones epistemológicas y metodológicas de la práctica profesional. Documentos de trabajo social, 40-42, 239-274.

De Alós Moner, R., Martín Artiles, A., Miguélez Lobo, F. y Gibert, F. (2009): ¿Sirve el trabajo penitenciario para la reinserción?: Un estudio a partir de las opiniones de los presos de las cárceles de Cataluña. Reis, 127, 11-32.

Fabra, N. y Heras, P. La reinserción social postpenitenciaria: un reto para la educación social. RES. Nº.22: 

Fariña, F., Seijo, D., Arce, R. y Vázquez, Mª. J. (2017). Custodia compartida, corresponsabilidad parental y justicia terapéutica como nuevo paradigma. Anuario de Psicología Jurídica 27: 107-113.

Foucault, M. (1978): Vigilar y Castigar. Madrid: Siglo XXI.
Goffman, E. (1963): Estigma. Buenos Aires: Amorrortu.

Goffman, E. (1981): Internados. Buenos Aires: Amorrortu.

Gómez, F. y Soto, R. (2015). El trabajador social de la Administración de Justicia española en los procesos de rupturas matrimoniales. Estud. Socio-Jurid., Bogotá (Colombia). 17 (2): 197-232.

Mateos, M.J. y Ponce de León, L. (Coords). El trabajo social en el ámbito judicial. Madrid: Colegio de Trabajo Social de Madrid. 

Ríos, J.C. y Olade, A.J. (2011). Justicia restaurativa y mediación. Postulados para el abordaje de su concepto y finalidad. Revista de Mediación. Nº.8: 10-19.

Ruiz Díaz García, C. (2004): Los servicios sociales penitenciarios en la España democrática. Portularia, 4, 109-114.

Simón, M. (2016). Cómo valorar las secuelas y lesiones sociales a víctimas de violencia de género: dimensiones e indicadores. En Carbonero, D., Raya, E. Caparrós, N. y Gimeno, C. (Coords) Respuestas transdisciplinares en una sociedad global. Aportaciones desde el Trabajo Social. Logroño: Universidad de La Rioja. 

Simón, M. (2014). Bases teóricas y metodológicas del Trabajo Social Forense para la evaluación de lesiones y secuelas sociales del abuso sexual a menores. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco. 

Soto, R. Del diagnóstico social a la evaluación sociofamiliar en el Trabajo Social forense. RTS. Nº. 215: 65-76.

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora