Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304502 Irakasgaia: GIZARTE ZERBITZU PERTSONAL ESPEZIALIZATUAK
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
MARTINEZ VIRTO, LUCIA (Resp)   [Tutoretzak ] GONZALEZ SANTANA, GARA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Gizarte Lanaren testuinguru instituzionala

Jakintzagaia: Gizarte Zerbitzuak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren edukiak gizarte zerbitzuen sistemaren maila espezializatuaren ingurukoak dira: legedia, plangintza tresnak eta gizarte baliabideak, esku hartzeko prozesuekin lotutakoak. Gizarte zerbitzuek helburu dituzten esku-hartzeko sektoreek, berriz, irakasgaia egituratzen dute: gizarteratzea, arreta juridikoa, familia eta adingabeak, desgaitasuna, mendekotasuna, adinekoak, osasuna eta osasun mentala.

Gora

Gaitasun orokorrak

 

03OG Ikasleek ahalmena izatea datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko (beren ikerketa arlokoak normalean) gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartuko duten iritziak emateko.
05OG Ikasleek geroko ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izana.

 

01GO Bere azterketetan giza jokabidearen eta inguru sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu.
02GO Gizarte errealitateari, gizarteko problemei eta Gizarte Laneko diziplinari buruzko jakintza sortzen du.
05GO Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateen beharrak eta eskaerak bildu, balioetsi eta konpontzen ditu.
12GO Aukera berdintasunerako politiken beharra ulertzen du eta transmititzen du.

Gora

Berariazko gaitasunak

01GE Ahalmena izatea gizarte garaikidea eta haren egitura eta dinamika aztertzeko beharrezkoak diren diziplina ezagutzak eskuratzeko eta menderatzeko; horren barnean sartzen da, besteak beste, fenomeno sozialen konplexutasuna aztertzea diziplina anitzeko ikuspegia hartuta.
02GE Ahalmena izatea gizarte-langileak esku hartzen duen arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko.
20GE Ahalmena izatea sistemen, diziplina arteko taldeen eta erakunde anitzeko sareen barnean eraginkortasunez lan egiteko.
25GE Ahalmena izatea politika sozialean dauden joera nagusiak identifikatzeko eta aztertzeko.
26GE Ahalmena izatea politika sozialeko orientabideek Gizarte Lanerako dituzten ondorioak eta inplikazioak baloratzeko.
27GE Ahalmena izatea Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eredu desberdinak ezagutzeko eta aztertzeko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza Prestakuntza jarduera Ebaluatzeko tresna
1E. Gizarte zerbitzu pertsonal espezializatuen lege-, administrazio- eta eragiketa-oinarriak zein diren jakitea 1J, 3J, 4J, 5J, Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak eta banakako probak
2E. Gizarte zerbitzu pertsonalak gizarte zerbitzuen sistemaren barnean kokatzea, eta gizarte zerbitzu espezializatuen xedeak, eginkizunak eta hartzaileak zein diren jakiten hastea 1J, 3J, 4J, 5J, Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak eta banakako probak
3E. Gizarte lan espezializatuko eremuetan esku hartzeko baliabide eta metodologia guztiak ezagutzea 1J, 2J, 3J, 4J, 5J Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak, talde lana eta banakako probak
4E. Esku-hartze sozial espezializatuko prozesu baten plangintzara hurbiltzea 1J, 2J, 3J, 5J Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak, talde lana eta banakako proba
5E. Esku-hartze sozial espezializaturako beharrezkoak diren baliabideak identifikatzea eta ezagutzea 1J, 2J, 3J, 4J, 5J Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak, talde lana eta banakako probak
6E. Esku-hartze espezializatuko tresna teknikoak deskribatzea 1J, 2J, 3J, 4J   Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak, talde lana eta banakako proba
7E. Inplikatutako eragile guztiekin esku-hartze sozial espezializatu eta koordinatu bat egiteko beharrezkoak diren oinarrizko alderdiak aztertzea 1J, 2J, 3J, 4J Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak, talde lana eta banakako proba
8E. Ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko gai izatea, eta terminologia egokia erabiltzea 1J, 2J, 3J   Ikasgelako esku-hartzeak eta praktikak eta talde lana

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
1J. Azaltzeko/parte hartzeko eskolak  28  
2J. Praktikak  30  10
3J. Taldeko lanaren elaborazioa    30
4J. Materialaren irakurketak eta ikasleen lan autonomoa    45
5J. Azterketak, ebaluazio probak  2  
6J. Banakako tutoretzak    5
     
Guztira  60  90

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez Eskatzen den nota minimoa
1E, 2E, 3E, 4E, 5E, 6E, 7E, 8E Talde lana 20 Ez 4
1E, 2E, 3E, 4E, 5E, 6E, 7E Idatzizko bi proba partzial 70 Bai, deialdi berezian 4
8E, 2E, 3E, 6E, 7E Ikasgelako jardueretara joatea eta aktiboki parte hartzea 10 Ez 4
         

Garrantzitsua: Bi partzialen notaren, talde lanaren eta ikasgelako esku-hartze eta ariketa praktikoen arteko batezbestekoa izanen da nota. Batezbestekoa egin eta ebaluazio jarraitua gainditu ahal izateko, beharrezkoa izanen da jarduera guztiak entregatzea eta gutxienez lau bat ateratzea ebaluagarria den parte bakoitzean.

Ebaluazio jarraitua aukeratu baina gainditu ez duten pertsonek amaierako azterketaren bidez errekuperatzen ahalko dute irakasgaia, deialdi berezian.

Ebaluazio jarraitua aukeratu ez duten pertsonek deialdi arruntean eta/edo deialdi berezian gainditzen ahalko dute irakasgaia. 

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA. Nafarroako Gizarte Zerbitzu Pertsonalen Sistemarako sarrera.

  • Gizarte Zerbitzu espezializatuen definizioa, 2006ko Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legearen arabera. Oinarrizko osasun laguntza eta arreta espezializatua.
  • Gizarte Zerbitzu Pertsonalen egitura Nafarroan. Gizarte Zerbitzuen zorroa eta esku hartzeko eremuak.
  • Gizarte Zerbitzuen 2019-2023ko Plan Estrategikoa eta Nafarroako Inklusiorako Plana (2018-2021).

2. GAIA. Gizarteratzea eta Gizarte Zerbitzuak.

  • Gizarteratzea: kontzeptua, helburuak eta gizarte bazterkeriarekiko lotura. Talde hartzaileak. Gizarte Zerbitzuak eta baztertutako pertsonak eta taldeak gizarteratzea.
  • Gizarte Zerbitzuak eta enplegua: Gizarte Zerbitzuen Zorroa. Gizarteratzeko programa. Errenta bermatua. Nafarroako Gobernuaren eta udalen tresna espezifikoak. Enplegu Sozial Babestua, ERSISI, Laneratzea Enpresetan, etab.
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baliabideak eta prestazioak: lanerako prestakuntza, gizarteratzeko zentroak, beste batzuk.
  • Gizarteratze ibilbideetako gizarte laguntza. Gizarteratzeko eta laneratzeko taldeak eta haien eginkizunak.
  • Inklusio soziala enpleguaz haratago (inklusio bideak parte-hartzearen bidez, okupazionala, etab.).

3. GAIA. Gizarte Zerbitzuak eta Laguntza Juridikoa.

  • Arreta soziala aparatu judizialetan. Gizarte-langilearen zeregina.
  • Espetxeetako administrazioa eta Gizarte Lana.
  • Esku-hartze soziala eremu zibilean eta birgizarteratzean.

4. GAIA. Familia, Adingabeak eta Gizarte Zerbitzuak. 

  • Estatuko legeria eta plan autonomikoak: 8/2021 Lege Organikoa, 12/2022 Foru Legea, Nafarroako Haur Plana.
  • Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema Nafarroan.
  • Hazteko prozesuetan dauden familientzako gizarte laguntza: gurasotasun positiboko estrategiak eta programak.
  • Gatazkan dauden adingabeei eta gazteei zuzendutako baliabide publikoak eta gizarte ekimeneko baliabideak. Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Zorroa: familiari eta adingabeei lotutako prestazioak.
  • Babesgabetasun egoeran eta/edo gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeekin esku hartzeko protokoloak eta prozedurak. Esku hartzeko eskuliburuak.

5. GAIA. Desgaitasuna eta Gizarte Zerbitzuak.

  • Desgaitasunaren kontzeptua eta haren bilakaera.
  • Nafarroako egungo egoera. Hirugarren sektorearen zeregina.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta haien familientzako arreta soziala.

6. GAIA. Adinekoak eta Gizarte Zerbitzuak. 

  • Zahartzea: alderdi demografikoak, soziolaboralak eta politikoak.
  • Zahartze aktiboa.
  • Adineko pertsona eta familia arretarako unitate biopsikosozial gisa.
  • Gizarte Zerbitzuen Zorroa eta adineko pertsonak.
  • Baliabide aktiboak eta belaunaldien arteko ekintzarako aukerak.
  • Adinekoen asoziazionismoa.

7. GAIA. Mendekotasuna eta Gizarte Zerbitzuak. 

  • Espazio soziosanitarioa.
  • Mendekotasunari Arreta Emateko eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko Legea. Kontzeptua, balorazioa eta prestazioak.
  • Mendekotasuna baloratzeko baremoa: nola aplikatu.
  • Inguruneko zainketa ereduaren erronkak.
  • Gizarte Zerbitzuen Zorroa eta mendekotasuna: prestazioak, zerbitzuak eta baliabideak. Gizarte ekimeneko baliabideak eta zerbitzuak.

8. GAIA. Osasuna, Osasun Mentala eta Gizarte Zerbitzuak.

  • Osasun zerbitzuak eta Gizarte Lana oinarrizko osasun laguntzan, anbulatorioko arreta espezializatuan eta ospitaleko arretan.
  • Gutxiengo etnikoen eta talde kalteberen osasuna sustatzeko programa.
  • Osasun mentaleko esku-hartzea eta baliabide sanitario eta sozialak.
  • Arreta eta esku-hartze soziala kontsumo edo droga-mendekotasun kasuetan.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • Alemán Bracho, Carmen (2008): Los Servicios sociales especializados en España Madrid: Editorial Universitaria Ramón Areces.
  • Ceniceros, J.C.; Oteo, E. (Fundación Tomillo) (2003). Orientación sociolaboral basada en Itinerarios. Una propuesta metodológica para la intervención con personas en riesgo de exclusión. Madrid: Fundación Tomillo. Fundación Luis Vives. Unión Europea. Fondo Social Europeo. Disponible en: https://sid.usal.es/idocs/F8/FDO9180/itinerarios.pdf
  • Comunidad de Madrid (2008). El concepto de discapacidad: guía para conseguir una prevención de riesgos laborales inclusiva en las organizaciones. Disponible en: http://www.madrid.org/bvirtual/BVCM010763.pdf
  • Cucala Campillo, F. (2005). la ley de la dependencia. derechos de los usuarios y responsabilidad profesional del trabajador social¿. La atención a las personas en situación de dependencia. Revista Trabajo social hoy. Disponible en: http://www.comtrabajosocial.com/documentos.asp?id=325
  • De la Red, N. (2014). Trabajo Social en tiempos de crisis. Trabajo Social en el siglo XXI. Madrid: Editorial Grupo 5, pp. 97-107.
  • Fundació Pere Tarrés (2007). InserQual. Protocol de qualitat. Qualitat en l´acompanyament sociolaboral. Aplicació d´una metodologia de qualitat instrumental . Fundación Luis Vives. U. Ramon Llull. Fundació Un sol mon. Caixa Catalunya. Unión Europea. Fondo Social Europeo. Disponible en: http://www2.peretarres.org/inserqual/InserQualcat.pdf
  • Guerrero, C. (2005). «Itinerarios de inserción sociolaboral: una propuesta metodológica para personas en riesgo de exclusión social». En Revista REDSI - Red Social Interactiva, 6, enero 2005. http://redsirevista.cebs-es.org
  • Ley Foral 9/1990, de 13 de noviembre, sobre el régimen de autorizaciones, infracciones y sanciones en materia de servicios sociales
  • Ley Foral de Servicios Sociales 15/2006
  • Ley 39/2006, de 14 de diciembre, de Promoción de la Autonomía Personal y Atención a las personas en situación de dependencia
  • Pérez Eransus, B. (2004): El acompañamiento social como herramienta de lucha contra la exclusión. Documentación social nº 135. págs. 89-108
  • Raya, E. ; Caparrós, N. y Britt, G. (2012). Atención social de personas con discapacidad hacia un enfoque de derechos humanos. Argentina: Lumen.
  • Real Decreto 1972/1999, de 23 de diciembre, por el que se determina el procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía.
  • Red de lucha contra la pobreza y la exclusión social (2012): El acompañamiento social como método de intervención en los procesos de inclusión.
  • Laparra, M.; Pérez-Eransus, B.; Sarasa, S.; Renes, V.; Pérez-Yruela, M.; Trujillo, M.; Subirats, J.; Obradors, A. (2007a). Una propuesta de consenso sobre el concepto de exclusión social. Revista del Tercer Sector, n. 5 Enero-Abril 2007.
  • Martínez-Virto, L. (2014). Sobreviviendo a la crisis. Estrategias de los hogares en dificultad. Barcelona: Bellaterra.
  • Martínez-Virto, L.y Pérez-Eransus, B. (2018). ¿The primary care model of Social Services to debate: dilemmas and professional reflections around the case of Navarre¿, Cuadernos de Trabajo Social nº31 (2), pp-333-343.
  • Martínez Virto , L.; Azcona Martínez, A. (2020). Escuela Post-Covid: La Oportunidad de Repensar la Educación en Clave Inclusiva. Revista Internacional De Educación Para La Justicia Social, 9(3). Disponible en: https://revistas.uam.es/riejs/article/view/12401   
  • Martínez Virto, L.; Azcona Martinez, A. (2020). Trabajo en red como metodología de intervención con la infancia y adolescencia: claves para su consolidación. Revista sobre la infancia y la adolescencia, 0(18), 37-59. doi: https://doi.org/10.4995/reinad.2020.12936. Disponible en:   https://polipapers.upv.es/index.php/reinad/article/view/12936/12524
  • Rodríguez, A. (2008). El Trabajo Social en la relación Jurídico ¿Penitenciaria. Documentos de Trabajo Social, nº49. Disponible en: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4111430
  • Schalock, R., Verdugo, M.A., (2010). Calidad de vida: manual para profesionales de la educación, salud y servicios sociales. Madrid: Alianza Editorial.
  • Vega, C., Martínez-Bujan, R., y Paredes, M. (2018). Cuidado, comunidad y común: experiencias cooperativas en el sostenimiento de la vida. Madrid:Traficantes de Sueños. Disponible en: https://www.traficantes.net/libros/cuidado-comunidad-y-com%C3%BAn
  • Zalakain, J. (2006). Trabajo, trabajadores pobres e inserción social. Monografía Empleo e Inclusión. Documentación Social nº 143. Madrid. Disponible en: https://dialnet.unirioja.es/ejemplar/157175
  • Zubero, I. (2006). Las nuevas relaciones entre empleo e inclusión: flexibilización del trabajo y precarización vital. Monografía Empleo e Inclusión. Documentación Social nº 143. Madrid. Disponible en: https://dialnet.unirioja.es/ejemplar/157175

Bibliografía complementaria:

  • Castel, R. (1997). La metamorfosis de la cuestión social: una crónica del salariado. Buenos aires: Paidós
  • Hubinger, W. (1996). Prekärer Wohlstand: Neue Befunde zu Armut und sozialer Ungleichheit. Freiburg I Br: Lamertus.
  • Paugam, S (2007). Las formas elementales de la pobreza, Madrid: Alianza Editorial.
  • Pérez, B. (2006). «Rentas mínimas y políticas de activación». En Zubero, I. (coord.). Empleo e inclusión. Monográfico Documentación Social. Revista de Estudios Sociales y de Sociología Aplicada, octubre-diciembre. Madrid: Cáritas Española. P. 77-92. Disponible en: https://dialnet.unirioja.es/ejemplar/157175

Otros documentos on-line de referencia:

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora