Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304403 Irakasgaia: GIZARTE LANAREN ETIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
URIZ PEMAN, M. JESUS (Resp)   [Tutoretzak ] IDARETA GOLDARACENA, FRANCISCO   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

GIZARTE LANA: KONTZEPTUAK, METODOAK, TEORIAK ETA APLIKAZIOA / ETIKA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

 

9. EDUKIEN ADIERAZPEN LABURRA

 

Etika Gizarte Langintzaren muina da. Horregatik, nahiz eta etikan sakontzen duten ikerketa askorik ez badago ere, Gizarte Langintzan oso ohitura moral sakona dago.

Zenbait teoriek eragin handia izan dute Gizarte Langintzaren korpus teorikoan. Hauexek dira lehenengo atalean ikusiko ditugunak. Bereziki, pentsamendu garaikidearen testuinguruan: 40 eta 50ko hamarkadan, pertsonaren balioa eta bakartasuna ziren Gizarte Langintzaren erdigune etikoa, balio garrantzitsuenak autodeterminazioa, joera ez epaitzaile eta konfidentzialitatea zirelarik. 1958ean, NASWentzat balioen erdigunean pertsona bakoitzaren gaitasunen errealizazioa zegoen erantzulekidetasun soziala bezala. 60ko hamarkadan, Felix Biestek Gizarte Langintzan estreinakoz egiten zen printzipioen zerrenda bat idatzi zuen (indibidualizazioa, sentimenduen adierazpena, implikazio emozional kontrolatua, onarpena, jarrera ez epaitzailea, erabiltzailearen autodeterminazioa eta konfidentzialitatea). Hauek guztiak printzipio bakar batean laburbiltzen direlarik: bere kabuz autodeterminatzen den eta bere gain bere autonomiaren erantzulekidetasuna hartzen duen pertsonari errespetu osoa.

60 eta 70ko hamarkadan, Gizarte Langintzak Giza Eskubideak eta Justizia Soziala hartzen ditu behin behineko oinarri etiko bezala. 80ko hamarkadan justiziazko teorien aplikazioan sakontzen da, bereziki John Rawls-en ekarpenean. Azkenik, 2004ean behin betiko Gizarte Langintzak Giza Eskubideak eta Justizia Soziala hartzen ditu bere iharduera profesionalak etikoki bideratzeko ezinbesteko irizpidetzat.

Teoria etiko guzti hauek ezinbestekoak badira ere, euren aplikazioa argi ikus daiteke hurrengo bi ataletan (bigarren eta hirugarrenean, alegia). Esate baterako, Gizarte Langintzaren oinarri etikoari buruz ari garenean, erabiltzailea profesionalaren azken helburua dela aipatzen dugunean, hau da, bere iharduera profesionalaren erdigunea dela, Kant-en ekarpena datorkigu burura.

Gizarte Langintzaren azkeneko helburu zehatzei buruz ari garenean, espreski horietako bat erabiltzailearen ongizatea lortzea dela, Aristóteles eta John Stuart Mill datozkigu gogora. Berdin gertatzen da Gizarte Langintzan erabiltzailearen autonomiaren garapena areagotzen dela nabarmentzen dugunean. Kant-en ekarpenari buruz ari baikara. Gizarte Langintzarentzat aldaketa eta bilakaera soziala sustatzea aldarrikatutako helburua dela aipatzen dugunean, aldiz Karl Marx-en eragina argi ikus daiteke.

Ikusi ahalko dugunez, eragin horiek guztiak Gizarte Langintzaren balio, printzipio nahiz arauen bihotzean daude ere. Baita hauek aztertzen dituzten dimentsio teleologiko, deontologiko eta pragmatikoen muinean ere.  

Gora

Gaitasun orokorrak

CB02 Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
CB03 Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-arloaren barruan), arlo sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko.

 

CG01 Giza portaerari eta gizarte-inguruneari buruzko ezagutzak aplikatzen ditu bere analisietan.
CG02 Gizarte-errealitateari, gizarte-arazoei eta gizarte-laneko diziplinari buruzko ezagutza sortzen du.
CG14 Esku-hartzeari buruzko dilema etikoak ulertzen eta hausnartzen ditu. 
CG15 Badaki trebetasun profesionalak erabiltzen (enpatia, entzute aktiboa, autokonfiantza, komunikazio-gaitasuna, mugak eraikitzea, malgutasuna) Gizarte Langintzan dihardutean. 

Gora

Berariazko gaitasunak

CE02 Gizarte langileak esku hartzen duen gizarte-arazoak eta -beharrak identifikatzeko eta aztertzeko gaitasuna.
CE11 Informazio profesionala modu etikoan eta eraginkorrean identifikatzeko, antolatzeko eta erabiltzeko gaitasuna. 
CE13 Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin esku hartzeko gaitasuna, haien beharrei, egoerei, arriskuei, lehentasunezko aukerei eta baliabideei buruzko erabakiak hartzeko orduan ahalduntzeko.
CE23 Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartzean sortzen diren arazo etikoak identifikatzeko eta konpontzeko gaitasuna.
CE24 Jokabide eta zeregin profesionalari buruz hausnartzeko gaitasuna, norberaren muga pertsonalak eta profesionalak etengabe identifikatuz eta berrikusiz. 

Gora

Ikasketaren emaitzak

-Gizarte Langintzan erabilitzen diren teoria eta kode deontologikoak ezagutu eta alderatu, baita Gizarte Langintzan onartuak dauden nazioarteko printzipio eta irizpide etikoen Adierazpena

-Etika aplikatuaren ikuspuntutik abiatuta, dilema etikoak sortzen diren kasu praktikoak kritikoki analizatu eta ebatzi

-Irakasgaiarekin lotura duten liburuak kritikoki analizatu eta baloratu gaiei buruzko iritziaren adierazpena eta sintetizatzeko gaitasuna garatu ahal izateko

-Kasu praktikoak proposatu eta ebatzi ideien sistematizazioa eta adierazpen idatzia eta orala garatzeko

Gora

Metodologia

  Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Eskola teorikoak 30  
A-2 Eskola praktikoak 28 20
A-3 Eztabaidak, talde tutoretzak    
A-4 Lanak   20
A-5 Materialen irakurketa   20
A-6 Ikaslearen ikasketa autonomoa   20
A-7 Ebaluaketa frogak 2  
A-8 Tutoretza indibidualak   10
GUZTIRA 60 90
 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Gizarte Langintzan erabilitzen diren teoria eta kode deontologikoak ezagutu eta alderatu, baita Gizarte Langintzan onartuak dauden nazioarteko printzipio eta irizpide etikoen Adierazpena Azterketa partziala %30 BAI EZ
Etika aplikatuaren ikuspuntutik abiatuta, dilema etikoak sortzen diren kasu praktikoak kritikoki analizatu eta ebatzi Kasu praktikoak taldeka %30 EZ EZ
Irakasgaiarekin lotura duten liburuak kritikoki analizatu eta baloratu gaiei buruzko iritziaren adierazpena eta sintetizatzeko gaitasuna garatu ahal izateko Azterketa partziala %30 BAI EZ
Kasu praktikoak proposatu eta ebatzi ideien sistematizazioa eta adierazpen idatzia eta orala garatzeko Partaidetza klasean %10 EZ EZ

 

Gora

Gai-zerrenda

AURKEZPENA

LEHENENGO ATALA

-SOFISTAK-SOKRATIKOAK-ARISTOTELES

-ZINIKOAK-EPIKUREOAK

-ESTOIKOAK-ESZEPTIKOAK

-PURITANOAK-LIBERALAK

-I. KANT-J.S. MILL

-K. MARX - F. NIETZSCHE

-EXISTENTZIALISMOA

-INDARKERI METAFISIKOA.

-ARRAZOI TEORIKOA, INSTRUMENTALA ETA ETIKOA

-GEHIENEZKO ETA GUTXIENEZKO ETIKA

 

BIGARREN ATALA

-ETIKA APLIKATUA, ERAKUNDEEN ETIKA ETA ETIKA PROFESIONALA

-GIZARTE LANEKO ETIKA

-BALIOAK, PRINTZIPIOAK ETA ARAUAK GIZARTE LANGINTZAN

-GIZARTE LANEKO PRINTZIPIOAK

-INDARKERI MOTAK GIZARTE LANEKO ETIKAN

-PRINTZIPIO ETIKOEN ARTEKO NORGEHIAGOKA

-ARRISKUAK IHARDUERA PROFESIONALEAN

-BUROKRAZIA ETA KONPROMEZU ETIKOA ERAKUNDEETAN

 

HIRUGARREN ATALA

-PRINTZIPIO ETIKOAK GIZARTE LANGINTZAKO KODE DEONTOLOGIKO DESBERDINETAN

-KODE DEONTOLOGIKOAK (1) EZAUGARRIAK

-KODE DEONTOLOGIKOAK (2) EZAUGARRI AMANKOMUNAK ETA DESBERDINTASUNAK

-EZGAITASUN LEGALA, LEGEZKO EZGAITASUNA, GAITASUN GABETZE LEGALA, DESGAITASUN (DESGAITZE) LEGALA, EZINTASUN LEGALA

-BAIMEN INFORMATUA, ONESPEN INFORMATUA

-AURRETIAZKO BORONDATEEN AGIRIA

-KONFIDENTZIALTASUNA

-EUTANASIA, ORTOTANASIA eta DISTANASIA

-GIZA UGALKETA

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11. BIBLIOGRAFIA

11.1. OINARRIZKOA

Etxeberria, X & Bilbao, G. (2001). Oinarrizko etika, lanbideen etika. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea.

Etxeberria, X. (2006). Etikaren oinarrizko ikasgaiak. Bilbao: Deustuko Unibertsitatea.

Banks, S. Ética y valores en el Trabajo Social, Barcelona: Paidós, 1997.

Bermejo, F. J. (Coord.): Ética y Trabajo Social, Madrid: Upco, 1996.

Salcedo Megales, D.: Autonomía y bienestar. La ética del Trabajo Social, Granada: Comares, 1998.

Úriz Pemán, M.J.: Ética social contemporánea (2ª edición, corregida y aumentada) Pamplona: Eunate, 2000.

Úriz Pemán, M. J. et al. (2019) La necesaria mirada ética en trabajo social, Madrid: Paraninfo.

 

 

 

11.2. OSAGARRIA

Aranguren, J. L. L.: Ética, Madrid: Alianza Editorial, 1993.

Ballestero, A.: Dilemas éticos en trabajo social: autonomía y paternalismo, Pamplona: Eunate, 2006.

Bernard, J.: La bioética, Madrid: Editorial Debate, 1994.

Bilbeny, N.: Aproximación a la ética, Barcelona: Ariel, 1992.

Blázquez Fernández, N.: Bioética fundamental, Madrid: Biblioteca de Autores Cristianos, 1996.

Bonete Perales, E.: Éticas contemporáneas, Madrid: Tecnos, 1990.

Camps, V.: Ética, retórica y política, Madrid: Alianza Editorial, 1990.

CampsV.: Historia de la Ética, Barcelona: Crítica, 1992. (3 vols.)

Cortina, A. (dir.): Diez palabras clave en ética, Estella: Verbo Divino, 1994.

Cortina, A.: Ética aplicada y democracia radical, Madrid: Tecnos, 1993.

Etxeberría, X.: Ética de la diferencia, Bilbao: Universidad de Deusto, 1997.

Etxeberria, Xabier : Ética de la acción humanitaria, Bilbao: Universidad de Deusto 1999.

Feito Grande, L.: El sueño de lo posible. Bioética y terapia génica, Madrid: Upco, 1999.

Gafo, J. (ed.): Ética y biotecnología, Madrid: Universidad Pontificia de Comillas, 1993.

Gafo, J. (ed.): Fundamentación de la bioética y manipulación genética, Madrid: Universidad Pontificia de Comillas, 1988.

Gafo, J. (ed.): La eutanasia y el arte del morir, Madrid: Universidad Pontificia de Comillas, 1990.

Gambrill, E. & Pruger, R. (eds.): Controversial Issues in Social Work Ethics, Values and Obligations, Boston: Allyn and Bacon, 1997.

García Roca, J.: ¿Trabajo social¿, en Cortina, A.y Conill, J. (dir.): Diez palabras clave en Ética de las profesiones, Estella: EVD, 2000.

Gracia, D.: Fundamentos de Bioética. Procedimientos de decisión en ética clínica, Madrid: Eudema, 1991.

Gómez-Heras, J. M. (coord.): Ética del medio ambiente. Problema, Perspectivas, Historia, Madrid: Tecnos, 1997.

Guisán, E.: Ética sin religión, Madrid: Alianza Editorial, 1993.

Idareta, F.: ¿Tras la estela de la responsabilidad ética: origen y evolución histórico-filosófica de la Ética del Trabajo Social hasta la actualidad¿. Cuadernos de Trabajo Social, 26 (2), 489-498, 2013.

Idareta, F.: ¿Propuesta para la medición de la violencia al usuario en el Trabajo Social desde las perspectivas de E. Lévinas y J. Derrida¿. Portularia, 14 (1), 15-26, 2014.

Kisnerman, N. (comp..): Ética, ¿un discurso o una práctica social?, Barcelona: Paidós, 2001.

Linzer, N.: Resolving Ethical Dilemas in Social Work Practice, Boston: Allyn and Bacon, 1999.

Loewenberg, F. M. & Dolgoff, R.: Ethical Decisions for Social Work Practice, Itaca (Illinois): F. E. Peacock Publishers, Inc., 1996.

Salcedo Megales, D. (comp..): Los valores en la práctica del Trabajo Social, Madrid: Narcea, 1999.

Sánchez Vázquez A.: Ética, Barcelona: Crítica, 1992.

Sánchez Vidal, A.: Ética de la intervención social, Barcelona: Paidós, 1999.

Satué, M. & Bria, Ll.: ¿Qué sabes de Ética?, Madrid: Alhambra, 1997. Savater, F.: Invitación a la ética, Barcelona: Editorial Anagrama, 1991.

Úriz Pemán, M.J.: Ética social contemporánea (2ª edición, corregida y aumentada) Pamplona: Eunate, 2000.

Úriz Pemán, M.J., Ballestero, A. y Urien, B.: Dilemas éticos en la intervención social: una perspectiva profesional desde el trabajo social, Zaragoza: Mira Editores, 2007.

Gora

Hizkuntzak

Euskara. 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora