Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304302 Irakasgaia: GIZARTE-DESBERDINTASUNA ETA BAZTERKETA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
LASHERAS RUIZ, RUBEN (Resp)   [Tutoretzak ] GONZALEZ SANTANA, GARA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Gizartearen eta giza portaeraren egituren oinarrizko jakintza.

Jakintzagaia: Soziologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren asmo orokorra da ikasleak gai egitea giza egiturak, prozesuak eta portaerak ulertzeko Gizarte Lanaren hiru xede historikoren bidez. Aurrena, pertsonen, familien, kolektiboen, erakundeen eta komunitateen integrazioan justizia sozialetik abiatuz taldean lan egitea. Bigarrenik, gizarte kohesionatu bat ezartzen eta mantentzen laguntzea. Eta hirugarrenik, bizitza kalitateko eta ongizate sozialeko estandar handiagoen bilaketan lan egitea.

Horren kariaz desberdintasun eta bazterketa sozialeko errealitateak ulertzeak aurrena eskatzen du aro historiko bakoitzaren testuinguruan gizarteratzearekin dauzkan loturak kontuan hartzea. Hori dela eta irakasgai honetan lantzen diren edukiak bi alderdiren artean mugitzen dira: oraingo fenomenoei eman behar zaien arreta eta fenomeno horiek sortu dituzten prozesuen bilaketa.

Ulertze hori errazte aldera, irakasgaiak konbinatu egiten du hurbilketa teorikoa (erabat beharrezkoa dena) eta landu diren edukiak indartuko dituen hurbilketa enpirikoa. Modu praktiko hori berdin islatzen da desberdintasunaren, pobretasunaren eta bazterketa sozialaren aurka egiteko formuletara (historikoetara eta oraingoetara) hurbiltzeko nahian.

Espiritu kritikoa sustatu eta bultzatu nahi da, begiratzeko beste era batzuk izateko, egoerak kroniko bihurtzeko joera duen analisiaren ohiko parametrorik gabeko begirada izateko. Horiek horrela, edukiak lantzeko eta kontuan hartzeko estrategia nabarmena da ingurune hurbileko eguneroko egoerei arreta ematea.

Gora

Gaitasun orokorrak

01GO Ikasleak bere analisietan giza jokabidearen eta ingurumen sozialaren ezagutzak aplikatzen ditu.
CG02 Gizarte errealitateari, gizarteko problemei eta Gizarte Laneko diziplinari buruzko jakintza sortzen du.
CG03 Gizarte laneko langile gisa jarduera guztietan beharrezkoak dituen tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzen ditu (diagnostikoak, esku hartzeak, azterketa sozialak eta politikak).  
CG05 Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateen beharrak eta eskaerak bildu, balioetsi eta konpontzen ditu.
06GO Generoaren ikuspegia esku hartze sozialeko metodologian aplikatzen du, ikuspegi hori tokian tokiko edo arloko plan, programa eta proiektuetan txertatzeko.  
11GO Norbanakoen eta taldeen arteko ezberdintasunak errespetatzen ditu, eta badaki moldatzen inguru kulturartekoetan.
12GO Aukera berdintasunerako politiken premia ulertzen du eta transmititzen du.

Gora

Berariazko gaitasunak

01GE Ahalmena izatea bereganatzeko eta menderatzeko gizarte garaikidea eta bere egitura eta dinamika analizatzeko beharrezkoa den diziplinazko jakintza, besteak beste, diziplina anitzeko ikuspegitik fenomeno sozialen konplexutasuna analizatzen jakitea.  
02GE Ahalmena izatea gizarte langilearen esku hartzeko arloan sortzen diren problemak eta behar sozialak identifikatzeko eta aztertzeko.
09GE Zaurgarritasun egoerak eta bazterketa sozialeko arriskua identifikatzeko eta konpontzeko ahalmena izatea.
13GE Ahalmena izatea pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin esku hartzeko, ahaldundu daitezen beren beharrei, zirkunstantziei, arriskuei, lehentasunezko aukerei eta baliabideei buruzko erabakiak hartzean.  
17GE Ahalmena izatea diziplinen arteko esku hartzeko planak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko, kontuan hartuz zein diren plan horietarako erabil daitezkeen baliabideak eta zerbitzuak.  
19GE Ahalmena izatea pertsonentzat, taldeentzat eta komunitateentzat arriskua ekartzen duten jokaerekin lan egiteko, jokaera horiek eratzen dituzten egoerak eta zirkunstantziak identifikatuz eta ebaluatuz, eta jokaera horiek aldatzeko estrategiak landuz.  

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza Edukia Prestakuntza jarduera Ebaluatzeko tresna
1.E Desberdintasunaren agerpenak ezagutzea Desberdintasunen azterketarako hurbilketa / Ezberdintasunekiko arreta historikoa. / Estratifikazio soziala eta desberdintasunen jatorria / Desberdintasunaren espazioak eta faktoreak. 1-J Azaltzeko/parte-hartzeko eskolak 2-J Praktikak 5-J  Materialaren irakurketak 6-J  Banaka ikastea -test motako ariketa/Gaia garatzeko galderak -Bizitzaren kontakizuna (lan idatzia)  
2.E Bazterketaren prozesuak ulertzea Pobretasunetik bazterketara / Inbertsio estrategia: integraziotik abiatuz kontzeptura hurbiltzea. / Bazterketa sozialaren kontzeptuaren jatorria eta garapena / Historian zehar identifika daitezkeen bazterketaren errealitate batzuk. / Pobretasunaren/bazterketaren estigmatizaziorako eta kriminalizaziorako logikak. / Bazterketa sozialaren ezaugarriak     1-J Azaltzeko/parte-hartzeko eskolak 2-J Praktikak 5-J  Materialaren irakurketak 6-J  Banaka ikastea -test motako ariketa/Gaia garatzeko galderak -Bizitzaren kontakizuna (lan idatzia)  
3.E Desberdintasunaren eta bazterketa sozialaren adierazpen berriak identifikatzea. Desberdintasunen azterketaren arreta berritua. / Desberdintasun berri baten sorrera. / Gai sozial berria: metamorfosia kohesio sozialaren esferan   1-J Azaltzeko/parte-hartzeko eskolak 2-J Praktikak 5-J  Materialaren irakurketak 6-J  Banaka ikastea -test motako ariketa/Gaia garatzeko galderak -Bizitzaren kontakizuna (lan idatzia)  
4.E Desberdintasunak eta bazterketa neurtzeko tresnak aplikatzea. Desberdintasunaren espazioak eta faktoreak / Bazterketa soziala neurtzea.     A-2 Praktikak -Ikasgelako jarduerak
5.E Desberdintasun eta/edo bazterketa egoeran dauden pertsonen/taldeen lekukotasunetatik informazio garrantzitsua hartzea  Gai sozial berria: metamorfosia kohesio sozialaren esferan / Pobretasunaren/bazterketaren estigmatizaziorako eta kriminalizaziorako logikak. / Bazterketa sozialaren ezaugarriak / Desberdintasunaren espazioak eta faktoreak.   2-J  Praktikak 3-J Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza 4-J Lana prestatzea -Bizitzaren kontakizuna (lan idatzia)
6.E Desberdintasunerako eta/edo integraziorako/bazterketarako faktoreak aipatzea. Desberdintasunaren espazioak eta faktoreak / Bazterketa sozialaren ezaugarriak 2-J  Praktikak 3-J Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza 4-J Lana prestatzea -Test motako ariketa / Gaia garatzeko galderak - Bizitzaren kontakizuna (lan idatzia) - Ikasgelako jarduerak
7.E Vincular conceptos/teorías con realidades empíricas Desberdintasun berri baten sorrera / Desberdintasunaren espazioak eta faktoreak. / Gai sozial berria: metamorfosia kohesio sozialaren esferan / Pobretasunaren/bazterketaren estigmatizaziorako eta kriminalizaziorako logikak. 1-J Azaltzeko/parte-hartzeko eskolak 2-J Praktikak 3-J Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza 4-J Lana prestatzea 5-J  Materialaren irakurketak 6-J  Banaka ikastea -Bizitzari buruzko kontakizuna (lan idatzia) - Talde azalpena -Talde lana / Mapa kontzeptuala
8.E Taldeko emaitzak sintetizatzea eta azaltzea. Desberdintasunaren espazioak eta faktoreak / Bazterketa sozialaren ezaugarriak A-3 Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza      - Talde azalpena -Talde lana / Mapa kontzeptuala   
9.E Iritzi kritikoak garatzea irakasgaiaren edukiei buruz. Arreta berritua desberdintasunak aztertzeko / Gai sozial berria: metamorfosia kohesio sozialaren esferan  1-J Azaltzeko/parte-hartzeko eskolak 2-J Praktikak 3-J Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza -Test motako ariketa/Gaia garatzeko galderak

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Azaltzeko / parte hartzeko eskolak 30  
A-2 Praktikak 14 4
A-3 Eztabaidak, bateratze lanak, taldeen tutoretza 8 4
A-4 Lana prestatzea 4 40
A-5 Materiala irakurtzea   6
A-6 Bakarka ikastea   36
A-7 Azterketak, ebaluazio probak 4  
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
1.E, 3.E, 6.E, 9.E. Desberdintasunari buruzko proba idatzia. Deskripzio laburra: Irakasteko saioetan tratatu diren kontzeptuak bereganatu ote diren egiaztatzeko ariketa. Bi parte nagusi dauzka: teorikoa (ezagutzak) eta praktikoa (hausnarketa/arrazoitzeko garapena). Aurreneko partean test motako ariketa bat egiten da eta bigarrenean, berriz, aurretik egin den galdera baten edo azaldu den enuntziatu baten ebazpena (heldutasun intelektualeko ariketa dela ulertuko da). Garrantzitsua da nabarmentzea probetako bakoitzak  (bai teorikoak eta bai praktikoak) aldean eduki behar duela ikaslearen autoebaluazioa. Ariketa honetan bakoitzak bere kalifikazioa eman behar du (0tik 10era bitarteko zenbaki eskala klasikoan) eta testu baten bidez arrazoitu dezake egoki iruditzen bazaio. 20% Bai Azkeneko kalifikazioa 4tik gorakoa izan behar da ebaluazioaren gainerako jarduerekin batez bestekoa egin ahal izateko.
2.E, 3.E, 6.E, 9.E Bazterketari buruzko proba idatzia. Deskripzio laburra: Irakasteko saioetan tratatu diren kontzeptuak bereganatu ote diren egiaztatzeko ariketa. Bi parte nagusi dauzka: teorikoa (ezagutzak) eta praktikoa (hausnarketa/argudiozko garapena). Aurreneko partea test motako ariketa baten bidez gauzatzen da, eta bigarrena ebazpen baten bidez (heldutasun intelektualaren ariketatzat ulertzen da ariketa hori), aurretik egin den galdera batena edo azaldu den enuntziatu batena. Garrantzizkoa da nabarmentzea proba guztietan (bai teorikoetan eta bai praktikoetan) ikasle bakoitzak bere kalifikazioa eman behar duela. Ariketa honetan bakoitzak bere kalifikazioa eman behar du (0tik 10era bitarteko zenbaki eskala klasikoan) eta testu baten bidez arrazoitu dezake egoki iruditzen bazaio. 20% Bai

4tik gorako kalifikazioa behar da ebaluazioko gainerako jarduerekin batez bestekoa egiteko.



1.E, 2.E, 3.E, 5.E, 6.E Lan indibiduala: Bizitzari buruzko kontakizuna eta analisia. Laburpena: Ikerketa sozialeko teknika honen helburua da ikasleei modu enpirikoan ezaupideak ematea desberdintasunaren, pobretasunaren eta bazterketa sozialaren errealitateei buruz. Hori garatzeko elkarrizketak egin behar dira (ezarriak dauden betekizunak betez: osasun neurriak, konfidentzialtasuna, etab.), eta haien transkripzioa eta analisia ondoren. Bakarkako ariketa da, eta pisu nabarmena du irakasgaian, teorikoa eta praktikoa delakoz aldi berean. Ariketa osatzeko behar diren giltzarriak zehaztuko dira ariketa egin ahal izateko (aurreko urteetako adibideak, analisirako taulak, saio espezifikoak, etab.). Lan hau bakoitzak bere kalifikazioarekin batera eman aurkeztu behar du. Ariketa honetan bakoitzak bere kalifikazioa eman behar du (0tik 10era bitarteko zenbaki eskala klasikoan) eta testu baten bidez arrazoitu dezake egoki iruditzen bazaio. 30% Bai

4tik gorako kalifikazioa behar da ebaluazioko gainerako jarduerekin batez bestekoa egiteko.



4.E, 5.E, 6.E. Jarduerak. Deskripzio laburra: Irakasgaiaren garapenean zenbait jarduera daude (askotarikoak dira eta ikasgelan egiten dira batez ere), ikaskuntza kolektiboko prozesua elikatzeko. Jarduera horiek eta saioetan parte hartzea ikaskuntza kolektiboko funtsezko ariketa gisa ere ulertzen da, eta irakasleen erregistroaren bidez balioesten da hori. 15% Ez Irakasleek erregistratuko dute burutu diren jardueren garapena.
7.E, 8.E Azalpena taldean. Deskripzio laburra: Kontakizunak aurkeztu ondoren, bateratze lana egiten da analisi kolektiboa egiteko edo esku hartzeko proposamenak arlo komunak kontuan hartuz (arloak urte bakoitzean sortzen diren edukien arabera mugatzeko). Ikasgelan aurkezten da lan horren emaitza. Denak talde bakoitza osatzen duten guztiek parte hartu beharko dute azalpenean bakoitzak azaltzeko duen gaitasuna ebaluatu ahal izateko.  Lan hau bakoitzak bere kalifikazioarekin batera eman aurkeztu behar du. Ariketa honetan bakoitzak bere kalifikazioa eman behar du (0tik 10era bitarteko zenbaki eskala klasikoan) eta testu baten bidez arrazoitu dezake egoki iruditzen bazaio. 7,5% Ez 4tik gorako kalifikazioa behar da ebaluazioko gainerako jarduerekin batez bestekoa egiteko.
7.E, 8.E Talde lana. Deskripzio laburra: Bateratze lana eta azalpena egin ondoren, analisi kolektiboa produktu ez oso luze batean mamitu behar da, eta produktu hori grafikoa izan daiteke (mapa kontzeptuala, infografia, etab.) edo idatzia, eta sintetizatu egin behar ditu 7,5% Bai 4tik gorako kalifikazioa behar da ebaluazioko gainerako jarduerekin batez bestekoa egiteko.

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. MULTZOA - Berdintasuna/Desberdintasuna

Hurbilketa desberdintasunen azterketa egiteko. Desberdintasunei historian eman zaien arreta. Estratifikazio soziala eta desberdintasunen jatorria.

Desberdintasunen azterketari eman zaion arreta berritua. Desberdintasun berri baten sorrera.

Desberdintasunaren espazioak eta desberdintasun faktoreak.

2. MULTZOA - Integrazioa/Bazterketa.

Pobretasunetik bazterketa sozialera.

Inbertsioaren estrategia: integraziotik abiatuz kontzeptura hurbiltzea. Bazterketa sozialaren kontzeptuaren jatorria eta garapena.

Historian bazterkeriarekin identifika daitezkeen errealitate batzuk.

Gai sozial berria: metamorfosia kohesio sozialaren esferan. Pobretasunaren/bazterketaren estigmatizaziorako eta kriminalizaziorako logikak.

Bazterketa sozialaren ezaugarriak. Bazterketa sozialaren neurketa.



Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Bibliografia

OHARRA: Apunteen dokumentu digital labur bat ematen da irakaskuntzaren emaitzak erdiesteko funtsezko erreferentzia bibliografikotzat erabiltzeko.

Oinarrizkogbibliografia

Aguilar, M., Laparra, M., Goizueta, I., Gaviria, M. (1992). La exclusión. Madril: Consejería de Integración Social. Bauman, Z. (2011). Daños colaterales. Desigualdades sociales en la era global. Mexiko hiria: FCE.

García Roca, J. (1991). Pedagogía de la marginación. Madril: Popular.

Lamo de Espinosa, E., Giner, S., & Torres, C. (1998). Diccionario de sociología. Madril: Alianza.

Laparra, M. (koord.), et al. (2015). La desigualdad y la exclusión que se nos queda. II Informe CIPARAIIS sobre el impacto social de la crisis 2007- 2014Bartzelona: Edicions Bellaterra.

Laparra, M. eta Pérez Eransus, B. (2008). ¿Qué entendemos por exclusión¿. 177-206 or, in VI Informe Foessa. Informe sobre exclusión y desarrollo social en España 2008, koordinatzailea: V. Renes. Madril: Foessa.

Lewis, O. (1985). Los hijos de Sánchez. Mexiko hiria: Grijalbo.

Lucita, E. (2004). El problema no es la pobreza, sino la concentración de la riqueza. Buenos Aires: Rebelión. 2015eko ekainaren 29an berreskuratua hemendik: http://www.rebelion.org/noticia.php?id=3055

Pérez, B. (2005). El acompañamiento social como herramienta de lucha contra la exclusión. Documentación Social 135, Intervención ante la exclusión social. Piketty, T. (2014). El capital en el siglo XXI. Madril: Fondo de Cultura Económica.

Rousseau, J. J. (1999). Discurso sobre el origen de la desigualdad entre los hombres. elaleph.com.

Stiglitz, J. (2012). El precio de la desigualdad: el 1% de población tiene lo que el 99% necesita. Madril: Taurus. Stuckler, D., & Basu, S. (2013). Por qué la austeridad mata. El coste humano de las políticas de recorte. Madril: Taurus.

Tezanos, J. F. (ed.) (2004) Tendencias en desigualdad y exclusión social. Madrid: Sistema arg. 2. argitaraldi eguneratua eta emendatua. Sistema arg. Madril 2004 - Ikusi gehiago hemen: http://juantorreslopez.com/publicaciones/capitulos-en-libros-colectivos/politicas-economicas-pobreza-y-desigualdad-la-nueva- desigualdad/#sthash.Ug7Gu2Cp.dpuf

Wilkinson, R. eta Pickett, K. (2009). Desigualdad. Un análisis de la (in) felicidad colectiva. Madril: Turner.

Bibliografia osagarria

Aguilar, M., Laparra, M., Gaviria, M. (1995). La caña y el pez. Informe sobre los salarios sociales en las Comunidades Autónomas 1989-1994. Madril: FOESSA Fundazioa.

Bueno Abad, J. R. (2001). Programas de inserción y exclusión socialAnálisis comparado España/Francia/Portugal. Valentzia: Retroexpres. EDIS (1984). Pobreza y marginación. Madril: Cáritas Española.

Foucault, M. (1999). El orden del discurso. Bartzelona: Tusquets.

García Ferrando, M.; Ibáñez, J. eta Alvira, F. (1990). El análisis de la realidad social. Métodos y técnicas de investigación. Madril: Alianza. García Roca, J. (1995) Contra la exclusión: responsabilidad política e iniciativa social. Santander: Sal Terrae.

García Serrano, C., Malo, M. A. eta Rodríguez Cabrero, G. (2000). Un intento de medición de la vulnerabilidad ante la exclusión social. Madril: Unidad de políticas comparadas (CSIC).

Gil F. (2002). La exclusión social. Bartzelona: Ariel.

NAFARROAKO GOBERNUA (1999). Plan de lucha contra la exclusión social en Navarra 1998-2005. Iruñea: Nafarroako Gobernuaren argitalpenen funtsa. Herzog, B. (2009). Imagen social y discriminación étnica. Valentzia: Valentziako udala.

Laparra, M. (2003) Extranjeros en el purgatorio. La integración de los inmigrantes en el espacio local. Bartzelona: Bellaterra. Luhmann, N. (2007). ¿Inclusión y Exclusión¿. 167-195 or. in: Complejidad y Modernidad, argitaratzailea: N. Luhmann. Madril: Trotta. Rubio, Mª J. y Monteros, S. (2002). La Exclusión social: teoría y práctica de la intervención. Madril: CCS.

Subirats, J. (2003). Un paso más hacia la Inclusión Social: generación de conocimiento, políticas y prácticas para la inclusión social. Madril: Instituto de Gobierno y Políticas Públicas.

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora