Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2021/2022 | Beste urte batzuk:  2020/2021  |  2019/2020  |  2018/2019  |  2017/2018 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301724 Irakasgaia: BEHAR PSIKOLOGIKOAK ESKOLAN
Kredituak: 3 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
TREBOL UNZUE, FERNANDO   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Pedagogia Terapeutikoan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

 

Irakasgaiaren helburua ikasleei ezagupen teoriko-praktikoak ematea da, izan dezaten hurbilketa egoki bat Ikasgelan gehien izaten diren emozio eta jokabide asaldurei buruz. Horrela, asmoa da etorkizuneko irakasleak ezagut dezan zein diren ikasteko prozesuetan eta egokitzapen sozialean haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleentzat oztopo izan daitezkeen asaldura psikopatologikoen ezaugarri nagusiak. 

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

 

2.2. Gaitasun Orokorrak

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

10. GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

 

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

3. Berariazko gaitasunak

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian bereganatu behar dituen gaitasunak zehaztea da ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

 

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 bereganatzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

 

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak bereganatzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

 

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez bereganatzea.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Irakasgaia egin ondoren, eta burutu duten ikas prozesuaren ondorioz, ikasleak gaitasun hauek edukiko dituzte:

 

1. IE. Zehaztasunez ezagutuko dituzte portaeraren asaldura nagusien oinarrizko ezaugarriak, ongi ezagutzeko beren lanbidean aurkitzen dituztenean.

2. IE. Izan daitezkeen arazo psikopatologikoak identifikatzeko gai izanen dira, ikasleek gelan erakusten dituzten sintomak kontuan hartuz.

3. IE. Ulertuko dute, irakasle profesional diren aldetik, zein den dagokien zeregina ikasi duten asaldura bakoitzari begira.

4. IE. Behar bezala zehaztuko dute eta aurre egiten jakinen dute nola jokatu profesionalki detektatu duten kasu bakoitzean: nola esku hartu, nola bideratu zerbitzu berezietara e.a.

 

Ikasketaren emaitza Edukia Prestakuntza jarduera Ebaluaziorako tresna
1. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Azterketa
2. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea
3. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Azterketa, kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea
4. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa. 50 0
5. PJ Tutoretzak 5 100
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

 

 

Gora

Ebaluazioa

Emaitzen eta ebaluazio-metodoen arteko korrelazioa

Ikasketa emaitza  Ebaluaketa sistemak  Portzentaia(%)  Berreskuratu daiteke
 RA2, RA3 y RA4  2ES. Errezentsio edo sintesi lan teorikoak: ariketak %20 Ez
 RA2, RA3 y RA4  3ES. Lan praktikoak: kasuak ebaztea %30 Bai. %30
 RA1, RA2, RA3 y RA4  4.ES. Ahozko edo idatzizko probak: amaierako azterketa bat   %50 Bai, %50
TOTAL %100 %80

 

Ebaluazio-irizpideen deskribapena

Ezaugarriak Irizpideak Ebaluaziorako tresna Pisua (%)
Irakasgaiaren integrazio praktikoa Irakasgaiari aplikatzen zaizkion alderdiak ulertzea  Ariketak % 20
Gaitasuna praktikan jakintza teorikoak aplikatzeko Kasu praktikoak norberak ebaztea. Kasuak ebaztea % 30
Irakasgaiaren jakintza teorikoak norbereganatzea Irakasgaiaren eduki teorikoak norbereganatzea Amaierako azterketa bat % 50.

1. Ikasgaiaren amaierako nota, ebaluazio jarraituan zehar, hiru jarduerek osatuko dute: ariketek (%20), kasuen ebazpena (%30) eta amaierako azterketa (%50).

Ariketak: irakasgaiaren garapenean zehar, ikasgaiaren eduki teorikoen adibide izango diren klase praktikoak egingo dira. Praktika bakoitza amaitzean, irakasleari praktika horren eskema bat emango zaio. Jarduera horiek, gehienez ere, amaierako notaren % 20 izango dira.

Kasuak ebaztea: irakasgaiaren garapenean zehar, kasuak ebazteko proba praktiko bat egingo da. Praktika horrek gehienez ere %30eko pisua du irakasgaiaren azken notan, eta berreskuratu egin beharko da 5,00 puntutik beherako kalifikazioa lortzen bada. Praktika hori berreskuratzeko, ezohiko proba batera aurkeztu beharko da, zehazten den egunean. Proba horretan, irakasgaiaren edukiekin lotutako kasu praktiko bat edo gehiago ebatziko dira, eta proba gainditzeko, gutxienez 5,00 puntuko kalifikazioa lortu beharko da.

Amaierako azterketa: irakasgaia amaitzean, programan garatutako eduki teorikoei buruzko ebaluazio-proba bat egingo da. Azterketa hori test erako proba objektibo bat izango da, 4 erantzun-aukerarekin, eta horietako bat bakarrik izango da zuzena. Proba honetan akatsak zigortuko dira. Zehazki, hiru errore bakoitzean, behar bezala erantzundako galdera bat deskontatuko da. Azterketaren emaitza ikasgaiaren amaierako notaren %50 izango da gehienez, baina azterketa gainditu beharko da ikasgaia gainditzeko.

GARRANTZITSUA:

Seihilekoan zehar ikasgaian nahitaez planteatzen diren praktikak eta kasuen ebazpena berreskuratu ahal izango dira. Nahitaezko edozein praktika gainditzeko, gutxienez 5,00eko kalifikazioa lortu behar da. Praktika horiek ordu eta erdiko ezohiko proba teoriko-praktiko baten bidez berreskuratu ahal izango dira, zehaztutako egunean.

Azterketaren emaitza irakasgaiaren amaierako notaren %50 da, baina ikasgaia gainditzeko gutxienez 5,00eko kalifikazioa lortu behar da azterketan. Hau da, probetan lortutako kalifikazioa azterketako notari gehituko zaio, baldin eta 5,00 puntu edo gehiagoko kalifikazioa lortu bada. Kalifikazio hori lortzen ez dutenek ezohiko deialdira aurkeztu beharko dute, eta ohiko deialdiko baldintza berberak izango ditu azterketak.

Gora

Gai-zerrenda

1.  Sarrera orokorra

1.1.  Haurren psikopatologiako sailkapena eta diagnostikoa: jokabide normala eta ez-ohiko jokabidea identifikazioa

1.2. Haurtzaroko jokabide-nahasmenduen epidemiologia

2.  Antsietatea eta haurtzaroko nahasmenduak

2.1. Antsietate normala eta antsietate patologikoa

2.2. Haurtzaroko antsietate-nahasmendu nagusiak

3.  Haurren depresioa

3.1. Tristura normala eta tristura patologikoa

3.2. Haurtzaroko nahasmendu depresibo nagusiak

4.  Nahasmendu disruptiboak eta jokabide-nahasmenduak

4.1. Jokabide disruptibo nagusiak eta nahasteak

4.2. Desafiozko negatibismoa, inpultsibotasun-arazoak eta jokabide antisoziala

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


1 Oinarrizkoa

 

Aires, M.M.; Herrero, S., Padilla, E.M. y Rubio, E.M. (Coord). (2015). Psicopatología en el contexto escolar. Lecciones teórico-prácticas para maestros. Madrid. Pirámide.

Caballo, V.E. y Simón, M.A. (2002). Manual de psicología clínica infantil y del adolescente. Trastornos específicos. Madrid. Pirámide.

Caballo, V.E. y Simón, M.A. (1997). Manual de psicología clínica infantil y del adolescente. Trastornos generales. Madrid. Pirámide.

López, D. y Polo, M.T. (2014). Trastornos del desarrollo infantil. Madrid. Pirámide.

 

2 Osagarria

 

Arruabarrena, I. (2006) La protección Infantil: El papel de la escuela. Gobierno de Navarra. Departamento de Bienestar Social, Deporte y Juventud.

Belloch, A; Sandin, B. y Ramos, F. (1995). Manual de psicopatología (Vol 2, Parte VI. Psicopatología del desarrollo. Madrid. McGraw-Hill.

Buendía, J. (1996). Psicopatología en niños y adolescentes. Desarrollos actuales. Madrid. Pirámide.

Del Barrio, V. y Carrasco, M.A. (2013). La depresión en niños y adolescentes. Madrid. Síntesis.

Echeburúa, E y Corral, P. (2009). La ansiedad en la infancia y la adolescencia. Madrid. Pirámide.

González, R. (1998). Psicopatología del niño y del adolescente. Madrid. Pirámide.

Jiménez, M. (1997). Psicopatología infantil. Granada. Aljibe.

Rodriguez, J. (2000). Psicopatología infantil básica. Teoría y casos clínicos. Madrid. Pirámide.

    •  

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora