Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2021/2022 | Beste urte batzuk:  2020/2021  |  2019/2020  |  2018/2019  |  2017/2018 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172404 Irakasgaia: GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
BAYO MORIONES, JOSÉ ALBERTO (Resp)   [Tutoretzak ] GOÑI DUCAY, DANIEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Antolaketa eta giza baliabideak.

Gaia: Zuzendaritza nagusia.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Enpresaren azterketa ekonomikoari buruzko ikastaroa da hau. Ikasturte honetan, ekintza kolektiboan sortzen diren antolakuntza-arazoen izaera ulertzeko eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoak diren azterketa-tresnekin eta oinarrizko kontzeptu-ezagutzekin hornitu nahi da ikaslea.

Akziodunek, zuzendaritzako kideek, langileek, bankuek, bezeroek eta hornitzaileek beren ekimena eta baliabideak ekartzen dituzte enpresak balioa sortzea eta banatzea lortzeko. Ikastaroak azterketa ekonomikoak proposatutako ereduak erabiltzen ditu kolektibo horien arteko interakzioan agertzen diren lankidetza- eta gatazka-harremanak aztertzeko.

Ikastaroak aitortzen du enpresa erakunde konplexua dela eta bertako protagonistak ez direla baliabideak, ez helburuak, baizik eta eragile arrazoizko gisa jarduten duten pertsonak. Eragile horiek beren artean lotuta daude kontratuen bitartez. Harreman horiek ezartzen diren esparruan ziurgabetasunak, kontratatzaileen arteko informazio-asimetriak eta helburu oso desberdinak egon ohi dira, eta horrek zaildu egiten du lankidetza. Enpresa lankidetzarako oztopoak neurri batean konpon ditzakeen erakunde gisa proposatzen da. Metodologia honekin dauden enpresa motak begiesten dira, hala nola sozietate kapitalistak eta izaera sozialeko enpresak, eta, era berean, enpresan agintaritzak jokatzen duen papera ebaluatzen da.

Azkenean, pertsonen kudeaketan bi gai nagusi garatzen dira eta oso lotuta daude: errendimenduaren ebaluazioa eta ordainsariaren kudeaketa. Galdera hauen analisiak 6, 7 eta 8 gaietan ikusiko da.

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrei dagokienez:

CG01. Azterketa eta laburpenerako gaitasuna.

CG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama-hizkuntzan.

CG04. Atzerritar hizkuntzetan idazte eta hitz egiteko gaitasuna.

CG05. Ikasketa arloko informatikan ezagutza.

CG06. Iturri anitzeko informazioa bilatu eta aztertzeko gaitasuna.

CG08. Erabakiak hartzeko gaitasuna.

CG09. Taldean lan egiteko gaitasuna.

CG12. Harreman pertsonaletarako abilezia.

CG14. Kritika eta autokritikarako gaitasuna

CG15. Konpromiso etikoa lanean

CG16. Presiopean lan egiteko gaitasuna

CG17. Bakarrik ikasteko gaitasuna

CG21. Ekimen eta ekintzaletasun espiritua

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgaiak garatzen dituen berariazko gaitasunei dagokienez: C

CE02. Informazio ekonomikoko iturriak eta bere edukia zein diren jakin

CE05. Enpresa eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza txostenak idatzi
CE11. Enpresaren natura, erakunde eta interes ezberdineko agenteen arteko elkarrekintza gune bezala, ulertu.

CE12. Enpresaren funtzio ezberdinetako proiektuak planifikatu, antolatu eta kontrolatu

CE13. Enpresa sistema bezala ezagutu eta arlo funtzional ezberdinen elkarrekiko menpekotasuna ulertu  

CE14. Enpresaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzera zuzenduta dauden politika eta praktikak martxan jarri

CE19. Giza baliabideen trebakuntza, garapena eta motibazioa hobetuko dituzten teknikak erabili

Gora

Ikasketaren emaitzak

R_DG_01. Erabaki hartzeen oinarri teorikoak ezagutzea

R_DG_02. Enpresazko oinarrizko teoria ezagutzea. Antolaketa eta arlo funtzionalak

R_DG_04. Helburuak ezartzearen prozesuak, politikak eta giza baliabideen plangintza ezagutzea: lanpostuen azterketa, balioztapena eta plangintza, pertsonen hautaketa, pertsonen formakuntza, zuzendaritzaren garapena, ibilbide profesionalen plangintza, ordainsariak eta pizgarri sistemak.

R_DG_08.Enpresako praktikak gidatu behar dituzten oinarri etikoak ezagutzea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Aktibitatea Gelako lana (ordu totalak) Gelatik kanpoko lana (ordu totalak)
A-1 Saio teorikoak 44  
A-2 Saio praktikoak 14  
A-3 Lanak eta ariketak taldeka edo bakarka prestatzea   40
A-4 Banakako edo talde txikietan egindako tutoretzak   8
A-5 Ikasketa pertsonala   42
A-6 Azterketa  2  
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

Irakasketaren emaitza Ebaluaketa sistema Pisua (%) Berreskuragarria
R_DG_01, R_DG_02, R_DG_04, R_DG_08 Azkeneko azterketa %45 Azken kalifikazioan kontutan izateko gutxieneko nota = 4/10 Bai. Azterketa
R_DG_01, R_DG_02, R_DG_04, R_DG_08 Proba partziala %30 Bai. Azterketa
R_DG_02, R_DG_04, R_DG_08 Ikasitako kontzeptuetatik errealitatean ematen diren egoeretara soluzio bat proposatzen duen talde lana %25 Puntuatzeko ikaslea azkeneko saiora etorri beharko da (7. saioa; aurkezpena) eta aurreko 6 saioetatik gutxienez 4 saioetara etorri beharko da Ez

Praktiketan iruzurrezko bitartekoak erabiltzeak praktiken nota globalean zero kalifikazioa suposatuko du.

Azken kalifikazioan haztatu beharreko berreskuratze probako gutxieneko nota 4/10 da. Proba honek proba partzialaren edukiak eta azken azterketakoak jasoko ditu.

Berreskuratze proba ezin da inolaz ere erabili ebaluazio arruntean irakasgaia gainditu duten ikasleen nota hobetzeko.

Behar bezala justifikatutako eta akreditatutako arrazoiengatik saio praktikoetara joan ezin duten ikasleek banaka egitea erabaki dezakete, saio presentzialetara joan beharrik izan gabe eta irakaslearen aurrean ahozko azken aurkezpena egin gabe.

Aukera hori aprobetxatu nahi duten ikasleek seihilekoa hasi eta astebeteko epea dute irakasleari bere aukera helarazteko. Aukera hau aukeratu ondoren, praktika guztiei aplikatuko zaie: ezingo da modalitate bat aukeratu praktika batzuetarako eta beste bat gainerako praktiketarako.

Gora

Gai-zerrenda

1. Giza Baliabideen kudeaketa estrategikoa.

2. Lanpostuaren azterketa eta giza baliabideen plangintza.

3. Errekrutatzea, hautaketa eta giza baliabideen orientazioa.

4. Giza baliabideen prestakuntza eta garapena .

5. Ibilbide profesionalaren kudeaketa eta plangintza.

6. Errendimenduaren ebaluaketa.

7. Ordainsari sistema: barne eta kanpo ekitatea.

8. Ordainsari sistema: ordainsari aldakorra eta zeharkakoa.

 

Praktiken programa

1. Saioa: Lanpostuaren azterketa

2. Saioa: Kontratazio prozesua

3. Saioa: Prestakuntza

4. Saioa: Errendimenduaren ebaluaketa

5. Saioa: Ordainsari sistema I

6. Saioa: Ordainsari sistema II

7. Saioa: Giza baliabide sistemaren balorazio orokorra: aurkezpena

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia.

De la Calle Durán, M.C, y Ortiz de Urbina Criado, M. (2018): Fundamentos de Recursos Humanos (3ªEd.) Pearson, Madrid.

Bibliografia osagarria.

Cascio, W., and Boudreau, J. (2011): Investing in people, 2nd edition, Pearson, Upper Saddle River, NJ.

Gómez-Mejia, L.R., Balkin, D., y Cardy, R. (2016): Gestión de Recursos Humanos, 8ª edición, Pearson, Madrid.

Lazear, E.P., y Gibbs, M. (2011): Economía de los recursos humanos en la práctica, Antoni Bosch, Barcelona.

López Cabrales, A., Valle Cabrera, R., y Dolan, S.L. (2014): La gestión de las personas y del talento: la gestión de los recursos humanos en el siglo XXI, McGraw Hill Interamericana de España, Madrid.

 

Zure irakasleak liburutegian eskatutako bibliografiara sarbidea duzu.  

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora

Non emango den

NUP-ko ikasgelategia.

Gora