Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172305 Irakasgaia: ENPRESA KUDEAKETARAKO METODO KUANTITATIBOAK
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
FAULIN FAJARDO, FCO. JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ] GALBETE JIMENEZ, ARKAITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ikerketa Operatiboa.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honetan Ikerketa Operatiboaren zenbait eredu eta metodo ikasten dira, laguntzen dutenak enpresa baten kudeaketa hobetzeko jarduketa estrategia hoberena zehazten. Ikasleei metodo kuantitatiboei buruzko zenbait kontzeptu ulertzen laguntzen die: zer funtzio duten erabakiak hartzeko prozesuan, nola funtzionatzen duten, nola aplikatzen diren, nola ebazten diren optimizaziorako programa informatikoak erabilita, eta nola interpretatzen diren emaitzak.

Gora

Gaitasun orokorrak

01GO - Analisirako eta sintesirako gaitasuna.

03GO - Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

05GO - Informatikari buruzko ezagutzak, ikasketa arloari dagozkionak.

06GO - Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna.

07GO - Problemak konpontzeko gaitasuna.

09GO - Taldean lan egiteko gaitasuna.

17GO -  Ikasketa autonomorako gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

02GE - Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta beren edukiak identifikatzea.

03GE - Enpresarentzat garrantzitsuak izan arren profesionalak ez direnek ezagutu ezin dituzten informazioa ateratzea datuetatik.

04GE - Tresna teknikoen erabilpenean oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea enpresa kudeaketako problemen analisian.

05GE - Enpresen eta merkatuen egoera jakinei buruzko aholku-txostenak egitea.

06GE - Enpresaren kudeaketa orokorreko edo esparru funtzionaletako proiektuak idaztea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

04_MK_E.  Optimizazio matematikoaren gakoak ezagutzea eta optimizazioa erabiltzen jakitea benetako problemak ebazteko.

05_MK_E.  Ikerketa Operatiboko metodo eta eredu egokiak ulertzea eta aplikatzen jakitea enpresa eta ekonomia kudeaketa hobetzeko.

07_MK_E. Programa informatiko egokiak erabiltzea datuak tratatzeko edo problema analitikoak ebazteko.

09_MK_E. Analisi kuantitatibo baten ondorioak interpretatzea eta auzitan jartzea datuen sorburu den inguruneari begira.

10_MK_E.  Jarrera egokia garatzea lanbidea gauzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen teknika kuantitatibo berriak ulertzeko eta erabili ahal izateko.

Gora

Metodologia

Presenciales 60
Grupo Grande 45
Grupo Pequeño 15
No presenciales 90
Preparación y estudio de contenido 52
trabajos individuales 06
trabajos en grupo 08
Preparación de exámenes 20
Tutorías (Individuales y Grupales) 02
Otros 02

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania eta euskara.

Gora

Ebaluazioa

Irakasgaiaren Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua Ohiko Deialdian (%)

Pisua Ezohiko Deialdian (%)

Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Proba partzialak eta/edo lanak egitea 25% --- Bai 5
Guztiak Azken azterketa 70% 100% Bai 5
Guztiak Ikasgelan parte hartzea/ Ariketak ikasgelan 5% --- Bai ---
GUZTIRA Irakasgaiaren ebaluazioari buruzko argibideak bere garapenean aurkeztuko dira 100% 100%    

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia: Ikerketa Operatiboa.

- Ikerketa Operatiborako sarrera.

- Ikerketa Operatiboko problema bat ebazteko etapak.

- Ikerketa Operatiboan aztertutako ereduen adibideak.

 

2. gaia: Matematikaren Hastapenak.

- Multzo ganbilak.

- Poliedroak eta politopoak.

- Mutur-puntuak eta mutur-norabideak.

- Funtzio ganbilak.

 

3. gaia: Programazio linealerako sarrera.

- Sarrera. Programazio linealean onartutako hipotesiak.

- Problemen formulazioa.

- Programazio linealeko problema baten formulazio alternatiboak.

- Mutur-puntuen ezaugarriak. Programazio linealeko problema baten optimoa.

- Bi eta hiru aldagai dituzten problemen ebazpen grafikoa.

 

4. gaia: Simplex metodoa.

- Simplex metodorako sarrera.

- Oinarriak uzten duen aldagairako erregela.

- Oinarrian sartzeko erregela.

- Optimotasun irizpidea.

- Simplex metodoa taula moduan.

- Lehen oinarrizko soluzio bideragarria lortzea. Penalizazioen metodoa.

 

5. gaia: Dualtasuna.

- Problema dualaren definizioa oro har.

- Dualtasunaren funtsezko teorema.

- Problema dualen propietateak.

- Simplex dualaren algoritmoa.

 

6. gaia: Optimizatu ondoko analisia eta programazio parametrikoa.

- Sarrera. Optimizatu ondoko analisiaren garrantzia.

- Aldaketak baliabideen eskuragarritasunean, kostuen bektorean eta koefiziente teknologikoetan.

- Aldagai bat gehitzea. Murrizketa bat gehitzea.

- Programazio parametrikoa.

 

7. gaia: Garraio problemak.

- Garraioaren problema. Koefiziente teknologikoen matrizearen propietateak.

- Hasierako oinarrizko soluzio bideragarri bat lortzeko metodoak.

- Garraioaren algoritmoa.

- Ibilgailu aldaketaren problema.

- Esleipen problema. Algoritmo hungariarra.

8. gaia: Programazio osoa.

- Programazio lineal osorako sarrera. Ebazpen teknikak.

- Branch and Bound metodoa.

- Programazio lineal osoko problemen formulazioa. Aplikazioak.

 

9. gaia: Programazio lineal helburuanitza.

- Programazio helburuanitzerako sarrera. Adibideak.

- Soluzio eraginkorra eta multzo eraginkorra.

- Metodo grafikoa.

- Metodo sortzaileak: ponderazioen metodoa, e-murrizketen metodoa, metodo simplex helburuanitza.

- Konpromisoen araberako programazioa.

- Helburuen araberako programazioa.

 

10. gaia: Murrizketarik gabeko optimizazio ez lineala.

- Programazio ez linealerako sarrera. Adibideak.

- Lehenengo ordenako eta bigarren ordenako optimotasunerako baldintzak.

- Funtzio ganbilen optimizazioa.

- Jaitsiera metodoak. Bilaketa lineala.

- Beste metodo batzuk.

 

11. gaia: Optimizazio ez lineala murrizketekin.

- Berdintasun murrizketak:

Lehenengo ordenako eta bigarren ordenako optimotasunerako baldintzak.

Lagrangeren biderkatzaileen interpretazio ekonomikoa.

Gradiente laburtuaren metodoa.

Beste metodo batzuk.

- Desberdintasun murrizketak:

Lehenengo ordenako eta bigarren ordenako optimotasunerako baldintzak.

Kuhn-Tuckerren biderkatzaileen interpretazio ekonomikoa.

Ebazpen-metodo orokorrak.

- Egitura berezia duten problemak:

Programazio kuadratikoa. Zorroaren problema.

Programazio lineal frakzionala, banangarria eta geometrikoa.

 

12. gaia: Optimizaziorako pakete informatikoak.

- WINQSB.

- LINDO.

- LINGO.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKOA BIBLIOGRAFIA

ANDERSON, D.; SWEENEY, D.; WILLIAMS, T. (2007): An introduction to Management Science: quantitative approaches to decision making, West Publishing Company, 11ª Ed.

HILLIER, F. S.; LIEBERMAN, G. J. (2010): Introducción a la investigación de operaciones. McGraw Hill. 9ª Ed.

Bibliografía Complementaria:

HEIZER, J.; RENDER, B. (2008): "Dirección de la Producción. Decisiones Tácticas". Prentice Hall. 8ª Ed.

LUEMBERGER, D. E. (1989): "Programación Lineal y no Lineal". Addison-Wesley Iberoamericana.

MARTIN, Q. (2003): "Investigación Operativa". Pearson-Prentice Hall

MATHUR, K.; SOLOW, D. (1996): "Investigación de Operaciones". Prentice Hall.

PEREZ y otros (1992): "Cuadernos de problemas de IO. Programación Matemática".

REID, R. D.; SANDERS, N. R. (2002): "Operations Management". Wiley

RIOS INSUA, S. (1988): "Investigación Operativa. Optimización". Centro de Estudios Ramón Areces.

ROMERO, C. (1993): "Teoría de la decisión multicriterio: conceptos, técnicas y aplicaciones". Alianza Editorial.

TAHA, H. A. (2004): "Investigación de Operaciones". Pearson- Prentice Hall

WINSTON, W. L. (2005): "Investigación de operaciones. Aplicaciones y algoritmos". Thomson. 4ª Ed.

Gora

Non emango den

Ikasgelategiko geletan. Arrosadiko campusa.

Saio praktikoak informatika-geletan.

Saio teorikoak Fakultateak esleitutako ikasgeletan (ikus esteka): http://www.unavarra.es/ikasketak/gradua

Gora