Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172302 Irakasgaia: ANTOLAMENDUZKO DISEINUA ETA JOKABIDEA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
GOÑI LEGAZ, SALOMÉ (Resp)   [Tutoretzak ] GOÑI GORRIZ, MARIA MERCEDES   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Antolamendua eta giza baliabideak.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honen bitartez giza portaeraren azterketara eta gizakiak erakundeen barruan duen kudeaketara hurbildu nahi da ikaslea; baita erakundearen diseinuarekin lotura duten aldagai nagusiei buruzko ezagutzara ere. Helburu orokor horrek eskatzen du ikasleak ezagutu ditzala erakundeek esparru horretan aurrean dituzten arazoak, diziplinako garapen teoriko printzipalak, beren kokapen pertsonala auzi horien aurrean eta ezagutzak praktikara lekualdatzeko ahalmenaren garapena.

Irakasgaiak oinarrizko funts teorikoak eskaini nahi ditu, erakundeen barruan, edozein maila eta eginkizunetan, zuzendaritza funtzioak eraginkortasunez gauzatu ahal izateko. Horregatik, irakasgaiko edukiak oso erabilgarriak dira pertsonen gaineko erantzukizuna inplikatzen duten enpresako zuzendaritza lanak aurrera eramateko.

Irakasgaiaren edukia hiru bloke nagusitan egituratuta dago. Lehenengoan norbanakoa hartzen da azterketarako oinarrizko unitate gisa, eta erakundeen barruan hark duen portaerarekin lotura duten dimentsio garrantzizkoak aztertzen dira. Bigarren blokean, erakundeetako taldeen barruan norbanakoen artean eratzen diren erlazio-prozesuak identifikatzen dira. Hirugarren blokea, berriz, erakundea erlazioen eta pertsonen multzo gisa definitzen eta konfiguratzen duten elementuak aztertzera zuzenduta dago.

Gora

Deskribatzaileak

Norbanakoa, portaera taldean, antolamendu-egitura, antolakuntza-kultura.

Gora

Gaitasun orokorrak

a) Gaitasun orokor instrumentalak

1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena

2. GO - Antolatzeko eta plangintzarako gaitasuna

3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan

4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.

5. GO - Ikasketa esparruari buruzko informatika ezagutzak.

6. GO - Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko trebetasuna.

7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena

8. GO - Erabakiak hartzeko gaitasuna.

 

b) Gaitasun orokor pertsonalak

9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna

12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan

13. GO - Ingurune desberdin eta kultur aniztunetan lan egiteko ahalmena.

14. GO - Ahalmen kritikoa eta autokritikoa.

15. GO - Konpromiso etikoa lanean.

 

c) Gaitasun orokor sistemikoak

17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna.

18. GO - Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna.

20. GO - Lidergoa.

23. GO - Ingurumen eta gai sozialetarako sentiberatasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.

4. GE - Enpresaren kudeaketako arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea.

9. GE - Enpresa edo erakunde bateko zeinahi funtzio-arlotan txertatzea eta berorretan agindutako edozein kudeaketa-zeregin trebetasunez aurrera eramatea

10. GE - Negozio propio bat sortzea eta zuzentzea bere dimentsio giltzarrietan.

11. GE - Enpresaren izaera ulertzea antolamendu gisa eta interes desberdinak dituzten eragileen interakziorako leku gisa.

13. GE - Enpresa sistema gisa identifikatzea eta funtzio-arlo desberdinen arteko mendekotasunak ezagutzea.

14. GE - Enpresaren kudeaketan, eraginkortasunean eta efizientzian hobekuntzak lortzera bideratutako politikak eta praktikak inplementatzea.

19. GE - Enpresako giza baliabideen trebakuntza, garapena eta motibazioa handituko dituzten teknikak aplikatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak ezagutzea

R8. E Antolakuntzaren teoriaren eta antolamendu-portaeraren garapen nagusiak ezagutzea.

1. AE Antolamendu-portaerari buruzko teoriak alderatzea

2. AE Azterketa maila desberdinen arteko erlazioak ulertzea erakundean

3. EE Antolamendu-portaerako jakintzak aplikatzea oso konplexuak ez diren egoera errealetan.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Aurrez aurreko orduak Bertaratzea eskatzen ez duten orduak
1. J Saio teorikoak eta praktikoak talde handian (azken azterketa barne) 46  
2. J Saio praktikoak talde ertainean 14  
3. J Lanak egitea eta ariketak ebaztea 24  
4. J Ikasketa indibiduala ikasturtean zehar   40
5. J Test eta azterketen prestakuntza   18
6. J Tutoretza indibidualak   08
Guztira 60 90

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitzak Sistema de evaluación Peso (%) Carácter recuperable
R3 R08.1. R08.2. R08.3. R13.2. Banakako probak 30 % Ebaluaziaren errekuperazioa
R08.3. R13.2. Taldekako lanak 20 % Ez
R13.1. Konpetentzien ebaluaketa 10 % Ez
R3 R08.1. R08.2. R08.3. R13.2. AZKEN AZTERKETA 40% Gainditzeko, gutxienez, 10 etik 4 puntu lortu beharko dira. Azken azterketa arruntera aurkeztu eta 10 etik gutxienez 2,5 puntu lortu dituzten ikasleak soilik aurkeztu ahal izango dira.

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia Antolamendu-portaeraren hastapenak

2. gaia Nortasuna,  balioak eta laneko jarrerak

3. gaia Norbanakoaren pertzepzioa eta erabakiak hartzea

4. gaia Motibazioari buruzko kontzeptuak eta aplikazioak

5. gaia Taldeko eta Lantaldeak

6. gaia Lidergoa eta Boterea

7. gaia Gatazka eta negoziazioa

8. gaia Antolamendu diseinuaren oinarrizko erronkak

9. gaia Eigtura tipoak

10. gaia Antolamendu kultura

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia

Robbins, S.P., y Judge, T.A. (2010): Introducción al comportamiento organizativo, 10ª edición, Pearson Educación, Madrid.

 

Osagarrizko bibliografia

Jones, G.R. (2008): Teoría organizacional. Diseño y cambio en las organizaciones, 5ª edición, Pearson Educación, México.

Robbins, S.P., y Judge, T.A. (2009): Comportamiento organizacional, 13ª edición, Pearson Educación, México.

Mintzberg, H. (1998): La estructuración de las organizaciones. Editorial Ariel, Barcelona.

Bueno Campos ,E. (2007) "Organización de Empresas: Estructura, Procesos y Modelos",  Ed. Pirámide, Madrid

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, euskara eta ingelesa.

Gora

Non emango den

NUP.

Gora