Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172301 Irakasgaia: FINANTZA KONTABILITATEA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
LIZARRAGA DALLO, FERMÍN (Resp)   [Tutoretzak ] GOÑI GORRIZ, MARIA MERCEDES   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

KANPO-KONTABILITATEA.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.

Gora

Deskribatzaileak

Eragiketa konplexuen kontabilitate-erregistroa, erabakiak hartzearen hastapenak.

Gora

Gaitasun orokorrak

GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna

GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan

GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna

GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna

GG15. Konpromiso etikoa lanean

GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea

GE03. Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena

GE04. Enpresa kudeatzeko arazoak aztertzean, tresna teknikoen erabileran oinarritutako irizpide profesionalak ezartzea

GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea

GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako

Gora

Ikasketaren emaitzak

E_KO_01. Jakitea zein diren kontabilitateari dagozkion oinarrizko kontzeptuak, haien oinarri teorikoak eta haien aplikazioa erabakiak hartzeko.

E_KO_02. Finantza egoera egokietan oinarrituz egitea ekonomia eta finantza egoeraren diagnostikoa eta aldi jakin batean egon diren funtsen fluxuen analisia.

E_KO_03. Balioesten eta eztabaidatzen jakitea zein dituzten ondorioak kontabilitatearen tratamendurako dauden alternatibek oinarrizko finantza egoeretan.

E_KO_04. Ulertzea eta aplikatzea kontabilitaterako araudi indarduna.

E_KO_05. Modu argi eta ulergarrian adieraztea bakoitzak egin dituen kontabilitate analisien emaitzak, diziplinaren teknizismo berekiak erabiliz.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Aurrez aurreko orduak Bertaratzea eskatzen ez duten orduak
1.J Eskola teorikoak 27  
2.J Praktikak 28  
3.J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza.   13
4.J Lana egitea   20
5.J Materialen irakurketak   20
6.J Banakako ikasketa   35
7.J Azterketak, ebaluazio-probak 05  
8.J Tutoretza indibiduala   02
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitza Ebaluazio-sistema Pisua (%) Berreskuragarria
E_KO_01-05. Idatzizko froga 70 Bai. Idatzizko probaren bitartez
E_KO_01-05. Taldeko lanak edo lan indibidualak 30 Ez

Etengabeko ebaluazioa: % 30. Idatzizko probak: % 70. Idatzizko proben partea soilik hartuko da jarduera errekuperagarri gisa.

Aplikatzekoak dira ebaluatzeko gutxieneko betebehar hauek:

Ohiko deialdian proba partziala eta azken azterketa egiteko: aurkezteko ez dago betebeharrik. Irakasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazioa 5 da, gehienekoa 10 bada (eta gutxienekoa 3,5 da, gehienekoa 7 bada).

Azken azterketa (ohiz kanpoko deialdia): aurkezteko, ikaslea lehendik saiatu izango da, baina gainditu gabe edukiko ditu irakasgaia gainditzeko probak.  Irakasgaia gainditzeko, ohiko deialdirako den betebehar bera eduki behar da.

Klase praktikoetan kontabilitatea kudeatzeko software bat erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA. IBILGETU MATERIALA

1.1. Kontzeptua eta sailkapena

1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa

1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk

1.4. Ondorengo ordainketak

1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa

 

2. GAIA. ERRENTAMENDUAK

2.1. Kontzeptua eta sailkapena

2.2. Finantza errentamendua

2.3. Errentamendu operatiboa

2.4. Lease-back

 

3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA

3.1. Kontzeptua eta sailkapena

3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak

3.2. Ikerketa eta garapena

3.3. Merkataritza fondoa

3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk

 

4. GAIA. ONDARE GARBIA

6.1. Kontzeptua eta sailkapena

6.2. Kapitala

6.3. Erreserbak

6.4. Aplikatu gabeko emaitzak

6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

 

5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK

5.1. Kontzeptua eta sailkapena

5.2. Balorazio arauak

5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak

5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak

5.5. Negoziazio zorroa

5.6. Aktibo salgarriak

5.7. Finantza aktiboen balio narriadura

 

6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK

6.1. Kontzeptua eta sailkapena

6.2. Bankuarekiko zorrak

6.3. Zor tituluak jaulkitzea

6.4. Hornidurak

 

7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA

7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak

7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa

7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak

7.4. Kuota hobariak eta kenkariak

7.5. Denbora diferentziak

 

8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK

8.1. Urteko kontuak: egitura

8.2. Egoera balantzea

8.3. Galdu-irabazien kontua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Euskaraz:

  • Kontabilitate Plan Orokorra. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2010
  • Kontabilitatea: teoria eta praktika. 2007ko kontabilitate-planera egokitua. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia, Errapel Ibarloza. Euskal Herriko Unibertsitatea. Elhuyar.

Gazteleraz:

  • Fundamentos de contabilidad financiera, Pirámide, 2010.
  • Archel, P.; Lizarraga, F., Sánchez, S.; Cano, M.: Estados contables: elaboración, análisis e interpretación (5. edizioa), Pirámide, 2015.
  • Sola, M.; Vilardell, I: Introducción a la contabilidad general (2. edizioa), McGraw Hill, 2009.
  • Alonso, A.; Pousa, R.: Casos prácticos del nuevo plan general de contabilidad, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2007.
  • Amador Fernández, S.; Romano Aparicio, J.: Manual del nuevo plan general contable, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2008.
  • Amador Fernández, S.: Plan General de Contabilidad. Comentarios y casos prácticos, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2008.

Gora

Non emango den

Ikasgelategia.

Gora