Kodea: 172103 | Irakasgaia: ZUZENBIDE PRIBATURAKO SARRERA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Zuzenbidea | |||||
Irakasleak: | |||||
GOYEN URRUTIA, MARÍA TERESA (Resp) [Tutoretzak ] | AINCIBURU DE MIGUEL, FERMIN [Tutoretzak ] |
1. Orokorrak
Ikasleak hiztegi juridikoaren eta Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatuaren oinarrizko ezagutza eskuratu behar du. Horren inguruko instituzio nagusietara ohitu behar du (jabetza, kontratua, obligazioak) eta gai izan behar du jakiteko zein diren maizen gertatzen diren problema praktikoak.
2. Espezifikoak
- Onarrizko kasu praktiko bat garatzen jakitea, dela banaka dela taldean.
- Programako oinarrizko edukia ezagutzea, baina hari buruzko gogoeta eginda, ez buruz ikasita.
- Gai juridiko jakin batean aplikatzekoa den araudia aurkitzen jakitea.
- Oinarrizko problema juridikoak ebazten saiatzea.
Beharrezkoa da aldez aurretik OINARRIZKO GAITASUN hauek edukitzea:
1OG - Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.
4OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.
2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak landuz eta defendatuz, eta problemak ebatziz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
GAITASUN OROKORRAK:
02GO - Antolakuntzarako eta plangintzarako gaitasuna
03GO - Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan
06GO - Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna
07GO - Problemak konpontzeko gaitasuna
08GO - Erabakiak hartzeko gaitasuna
09GO - Taldean lan egiteko gaitasuna
15GO - Konpromiso etikoa lanean
17GO - Ikasketa autonomorako gaitasuna
24GO - Giza eskubideak errespetatzea
04GE - Tresna teknikoen erabilpenean oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea enpresa kudeaketako problemen analisian
10GE - Norberaren negozio bat sortzea eta zuzentzea bere alderdi garrantzitsuenetan
Aurrekoak honako GAITASUN hauek garatzea eskatzen du:
a) Kognitiboak: Ikasleak honako gai hauei buruzko ezagutzak eskuratu ditzala:
1. Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatuaren zentzua eta xedea
2. Ordenamendu juridikoa eta Zuzenbidearen iturriak.
3. Zuzenbidearen subjektua: pertsona fisikoa eta pertsona juridikoa.
4. Ondarea eta ondasunak: jabetza, eskubide errealak, berme errealak.
5. Ondasunak trukatzea: kontratua, obligazioak, erantzukizun zibila.
b) Prozedurazkoak/instrumentalak:
1. Oinarrizko hiztegi juridikoa eskuratzea.
2. Problemei antzematea eta araudia aplikatzea.
3. Kode zibila eta lege zibil bereziak ezagutu eta erabiltzea.
c) Jarrerazkoak
1. Eragiketa ekonomikoen ondorio juridikoak ezagutzea.
2. Talde-lanerako azturak hartzea: problemen planteamendua, informazio iturriak, kasuen ebazpena.
3. Azturak hartzea ikaskuntza prozesuan modu arduratsuan eta autonomoan parte hartzeko eta irakasleekin harreman aktiboa izateko.
Gomendatzen diren aldez aurreko gaitasunak
- Hausnarketa.
- Testu idatzien irakurmena eta ulermena.
- Buruz ikaste hutsa saihestea eta enpresaren munduan eragina duten erakundeen araubide juridikoak duen garrantzia ulertzen saiatzea.
- Maila onargarria izatea ahozko adierazpenean.
- Maila ona izatea idatzizko adierazpenean eta idazketan.
- Autoikaskuntza zuzendua.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Testuen eta liburuen laburpenak eta sintesiak egiteko gaitasuna.
- Ekimena eta egokitasuna zalantzak argitzeko orduan, irakaslearengana jotzea barne, bai tutoretza orduetan bai gelan zalantza sortzen den unean.
Aurreikusten da zenbait prestakuntza jarduera erabiltzea graduan (azalpenezko eskolak, parte hartzekoak, praktikak, ikaskuntza kooperatiboko jarduerak, taldeko lanak, ikasketa eta lan autonomoa). Horiek gaitasun orokor espezifikoak garatzea izango dute xede, eta irakasteko metodologia jakin batzuekin egongo dira loturik (azalpenezko metodoa, ariketak eta kasu praktikoak ebaztea, kasuetan eta problemetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan eta proiektuetara bideratutako ikaskuntza).
Irakasleak gelan gai bakoitzaren konturik konplexuenak azalduko ditu. Ikasleak berak osatu beharko ditu gainerako edukiak emango zaizkion materialak erabilita (liburuak, irakasleak landutako gaiak, etab.). Ikaskuntza eta ebaluazioa egiteko, lehenik zenbait praktika garatuko dira eskuratu beharreko ezagutza teorikoen eta gaitasunen abiapuntu gisa, eskakizunak izanik lana hobetzea eta irakasgaiaren etengabeko jarraipena egitea.
Jarduera | Orduak | |
Presentzialak | 60 | |
Talde handia | 45 | |
Talde txikia | 15 | |
Ez presentzialak | 90 | |
Edukiak prestatu eta ikastea | 45 | |
Praktikak prestatzea (banakako eta taldeko lanak) | 15 | |
Amaierako azterketa prestatzea | 20 | |
Tutoretzak | 10 | |
Amaierako azterketa egitea (presentzialki) | 02 | |
Azterketa berrikusteko saioa (presentzialki) | 01 |
Ikaskuntzaren emaitzak | Ebaluazio sistema | Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
185E. Aztergai diren jakintzagaiekin lotutako testuak idaztea, modu argian eta terminologia zehatza erabiliz. 144E. Taldean lan egiteko aukera ematen duten gizarte trebetasunak garatzea. 71E. Ahoz adierazteko gaitasuna jakintzagaiaren berezko terminologia erabiliz. 174E. Ordenamendu juridikoaren izaera unitarioa hautematea, baita problema juridikoetan beharrezkoa den diziplinarteko ikuspegia ere. 141E. Ahozko eta idatzizko komunikazioarekin loturiko trebetasunak garatzea, komunikazio hori Zuzenbideko adituekin nahiz Zuzenbidetik kanpoko pertsonekin izan | Praktikak, haien kopurua eta kalitatea, baita esku-hartzeena ere. | 30 | Ez |
187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna | Kontrol probak | 30 | Bai. Azterketa |
90E. Zuzenbide Zibilaren arloko erakunde nagusiak ulertu eta ezagutzea. 124E. Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea. 187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna | Amaieran, test erako azterketa eta mikrokasuena. Gutxieneko puntuazioa: 4/10. Irakasgaia ohiko deialdian gainditzem duten ikasleak ohiz kanpoko deialdian aurkezten ahalko dira nota igotzeko, eta horretarako aurreikusten diren probak egin beharko dituzte. | 40 | Bai. Azterketa |
1. GAI MULTZOA.- Ordenamendu juridikoa. Pertsona, familia eta oinordetzak. Zuzenbide subjektiboa.
I. gaia: Ordenamendu juridikoa
1. Ordenamendu juridikoa eta arau juridikoa. Zuzenbide Pribatua. Zuzenbide Zibila.
2. Zuzenbidearen iturriak: legea. Aginduzko eta xedapenezko arauak.
3. Kode zibila eta beste lege zibil batzuk.
4. Espainiako 1978ko Konstituzioa.
5. Zuzenbidea eta Enpresa.
II. gaia: Pertsona
1. Pertsona: gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Ondarea.
2. Pertsona fisikoa. Gaitasuna, desgaitasuna eta desgaitzea. Erregistro zibila.
3. Pertsona juridikoa: motak. Bereziki, elkartea eta fundazioa.
III. gaia: Familia eta oinordetzak
1. Ezkontzaren araubide ekonomikoa: irabazpidezko ondasunen sozietatea, ondasunen banantzea.
2. Mortis causa oinordetza: testamentu bidezko oinordetza eta testamenturik gabekoa. Herentzia.
3. Oinordekoa eta legatu-hartzailea. Senipartea.
IV. gaia: Eskubide subjektiboa
1. Harreman juridikoa. Zuzenbide subjektiboa: kontzeptua eta motak.
2. Eskubideak lortu eta galtzea. Preskripzio azkentzailea eta iraungipena.
3. Eskubideak erabiltzea. Ordezkaritza.
2. GAI MULTZOA.- Obligazioak eta kontratuak
V. gaia: Obligazioa
1. Betebehar harremana: kontzeptua, iturriak eta motak.
2. Obligazioak betetzea. Azkentzeko beste modu batzuk.
3. Obligazioak ez betetzea: kausak eta ondorioak.
VI. gaia: Kreditua babestea eta obligazioen bermeak
1. Ondare erantzukizun unibertsala eta pribilegioak.
2. Zordunaren ondarea kontserbatzea: bereziki, ekintza zuzena eta errebokatzeko ekintza. Konkurtsoaren deklarazioa.
3. Obligazioaren legezko bermeak. Bereziki, atxikitzeko eskubidea.
VII. gaia: Kontratua
1. Kontzeptua eta kontratu motak.
2. Kontratuaren betekizunak: adostasuna, objektua eta kausa.
3. Forma.
VIII. gaia: Kontratuen eraginkortasuna eta eraginkortasunik eza
1. Kontratuaren efektuak: alderdien artekoak eta hirugarrenei dagokienez.
2. Kontratuaren eraginkortasunik eza. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Elkarrekiko desadostasuna. Kontratua suntsiaraztea, hutsaltzea eta errebokatzea: aldeak.
IX. gaia: Kontratu bereziak (1)
1. Salerosketa. Kontzeptua eta obligazioak: arau orokorrak.
2. Trukearen eta dohaintzaren aipamena.
3. Errentamenduak: gauzak, hiri-lurreko ondasun higiezinak, zerbitzuak, obra.
X. gaia: Kontratu bereziak (2)
1. Elkartea: kontzeptua eta motak.2. Fidantza.3. Mandatua, maileguak eta gordailua.
IX. gaia: Kontratuz kanpoko erantzukizuna
1. Kontzeptua eta bilakaera. Kontratuz kanpoko erantzukizunaren betekizunak.
2. Erantzukizun subjektiboa norberaren egitateengatik eta beste batzuen egitateengatik.
3. Erantzukizun objektiboa.
3. GAI MULTZOA.- Eskubide errealak
XII. gaia: Eskubide errealak eta jabetza. Jabetza Erregistroa
1. Eskubide errealak: kontzeptua, ezaugarriak eta motak.
2. Eskubide errealak eskuratzeko moduak: bereziki, tituluaren eta moduaren teoria.
3. Edukitza: kontzeptua, motak eta edukitzaren efektuak.
4. Jabetza Erregistroa. Erregistroko inskripzioa: kontzeptua eta ondorioak.
XIII. gaia: Jabetza. Jabekidetasuna
1. Kontzeptua. Jabetza eskuratzeko moduak. Eskubidearen babesa: erreibindikazio-akzioa, ezeztatze-akzioa eta deklaratze-akzioa.
2. Jabekidetasuna. Jabetza horizontalaren aipamena.
XIV. gaia: Eskubide erreal mugatuak
1. Gozamen-eskubide errealak. Bereziki, usufruktua eta zortasuna.
2. Berme-eskubide errealak. Bereziki, ondasun higiezinen hipoteka.
3. Lehentasunez eskuratzeko eskubide errealak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
OROKORRA
Ezinbestekoa da ikasleek Kode zibilaren ale bat ekartzea eskoletara, azken ediziokoa.
BERARIAZKOA
Irakasleek emango dute ikasgelan. Halaber, ikasleek irakasgaiaren WebCTan (ikasgelategi birtualean) aurkitzen ahalko dute legezko testuei, ebazpen judizialei eta abarrei buruzko informazio zehatza.