Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2021/2022 | Beste urte batzuk:  2020/2021  |  2019/2020  |  2018/2019  |  2017/2018 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171304 Irakasgaia: MIKROEKONOMIA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
PUERTOLAS SAGARDOY, JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ] ARLEGI PEREZ, RICARDO   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Analisi mikroekonomikoa / Mikroekonomia.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Kontsumitzailearen arazoa (lehentasunak, baliagarritasuna eta eskari indibiduala). Oreka orokorraren eredua. Efizientzia eta Ongizatearen Ekonomiaren Oinarrizko Teoremak. Merkatuaren akatsak: kanpo-eraginak, ondasun publikoak eta informazio arazoak.

Gora

Gaitasun orokorrak

CB1: Ikasleek probatu behar dute ikasketa arloan ezagutza nahikoa dutela. Ezagutza hau, nahiz eta bigarren hezkuntzan landu izana, unibertsitate mailan oinarritu behar da goi-mailako testuliburuetan, eta batzuetan ikasketa arloko abangoardiako ezagutzan.

CB2: Ikasleek gai izan behar dute beraien ezagutzak aplikatzeko lan eremuan era profesional batean. Aldi berean bereganatu behar dute ohiko gaitasunak argudioak egiterakoan eta defendatzerakoan, baita problemei irtenbideak bilatzerakoan, beti ere beraien ikasketa eremuan.

CG01: Analisirako eta sintesirako gaitasuna.

CG02: Antolamendurako eta planifikaziorako gaitasuna.

CG03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

CG05: Informatikako ezagutzak ikasketa eremuan

CG07: Problemei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.

CG08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.

CG09: Talde-lana burutzeko gaitasuna.

CG18: Egoera berriei doitzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

CE01: Instituzio ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko erabiltzen diren tresna teorikoak edota formalen bidez.

CE04: Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, batez ere tresna teknikoen erabileran oinarritzen direnak.

CE07: Baliabideen esleipen egokia lortzeko kontribuzioa egiteko gaitasuna, bai eremu pribatuan baita publikoan ere.

CE09: Errealitate ekonomikoaren edozein aspektua deskribatzerakoan, arrazionaltasunez analisiak egiteko gaitasuna.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R01. Baliabideen urritasuna definitzea eta Ekonomiaren baliabideen esleipenaren eredu garrantzitsuenak deskribatzea.

R02. Prezioak definitzea eta interpretatzea merkatu-ekonomia batean.

R03. Kontsumoaren Teoriaren oinarriak erabiltzea ondasun edo zerbitzu jakin baten merkatuaren eskaria adierazteko eta interpretatzeko.

R05. Definitzea, lortzea eta interpretatzea merkatu lehiakor baten oreka.

R08. Efizientzia eta optimotasuna ekonomian definitzea. Kontzeptu horiek merkatu egitura ezberdinetan aplikatzea.

R09. Ongizatearen ekonomiaren emaitza nagusiak ezagutzea eta benetako ekonomien adibideak baloratzeko erabiltzea.

Gora

Metodologia

Saio teorikoetan irakasleak edukiak aurkeztu eta azalduko ditu. Batzuetan aurrez egiteko lana proposatuko zaie ikasleei edukiak era interaktiboagoan landu ahal izateko. Halaber, saio teorikoetan ariketak proposatuko eta ebatziko dira. Irakasleak ariketa horietako batzuk bilduko ditu ebaluazio jarraituan kontuan izateko.

Saio praktikoak ikasgela informatikoetan burutuko dira. Bertan teoriaren aplikazioak landuko dira ariketa praktikoen bitartez, bai-eta jarduera interaktibo batzuk ere erabiliz (Mathematica software batez ere).

ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA

JARDUERA/ORDUAK

PRESENTZIAZKOAK 60

  • TALDE HANDIA (Teoria) 46
  • TALDE TXIKIA (Praktika) 14

EZ PRESENTZIALAK 90

  • EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
  • BANAKAKO LANAK 25
  • TALDEKO LANAK Nahiz eta taldeetan lana aholkatu, idazketa eta balorazioa banakakoak izango dira. 20
  • TUTORETZAK 3
  • BESTELAKOAK 2 (Azterketa eta, agian, berrikuspena)

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitza Ebaluazio sistema Pisua (%) Errekuperagarritasuna
R01, R02,R03, R05,  R08, R09 Azkeneko azterketa 70 Bai
R01, R02,R03, R05,  R08, R09 Lan praktikoak: banakako zein taldeko lanak egin eta ikasleen aurrean aurkeztu 15 Bai
R01, R02,R03, R05,  R08, R09 Ebaluaketa jarraituko froga partzialak, ordenagailu gelan 15 Bai

Gora

Gai-zerrenda

- Kontsumitzailearen arazoa.

- Aurrekontu murriztapena ete lehentasunak.

- Baliagarritasunaren maximizazioa. Eskari indibidualaren funtzioak.

- Estatika konparatiboa eta ondasun motak.

- Errenta eta Ordezte-eraginak.

- Kontsumitzailearen soberakina.

- Lanaren eskaintza.

- Merkatuaren eskaria. Elkarren menpekoak diren merkatuak.

- Oreka orokorra elkartrukearekin.

- Oreka orokorra ekoizpenarekin.

- Merkatu akatsak: Kanpo-eraginak eta ondasun publikoak. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:

  • Hal R. VARIAN. "Erdi-mailako Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea Donostia.
  • J. Puértolas y L. Llorente. "Microeconomía Interactiva II", Ed. Pirámide, 2013

Baliagarriak izan daitezkeen beste testu-liburuak

- W. Nicholson "Teoría Microeconómica" Thomson

- Pindyck eta Rubinfeld, "Microeconomía" (7ª edición) Prentice Hall

- Besanko, D. Y Braeutigam, R. "Microeconomics" (4ª edición, en inglés) Wiley ed.

Gora

Hizkuntzak

EUSKERA. Gaztelera eta Ingelera agertu daitezke bibliografian kurtsoan zehar.

Gora

Non emango den

Ohiko gela saio teorikoetarako eta gela informatikoa mintegietarako.

Gora