Kodea: 171205 | Irakasgaia: EKONOMIA APLIKATUA I | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
GIL CANALETA, CARLOS ANTONIO (Resp) [Tutoretzak ] | GALARZA PRIETO, ENRIQUE [Tutoretzak ] |
1. Nazioarteko zein nazioetako errealitate ekonomikoa ulertu eta azaltzeko beharrezkoak diren ezaguerak eskeintzea.
2. Sistema ekonomikoan ezartzen diren barne harreman eta aldagai ekonomikoen jokaeren azterketarako beharrezko tresnak ikasleei ahalbidetzea.
3. Ikasleak lexiko ekonomikoa ahalik eta zuzen eta zehazkien erabiltzea. Erakunde nazional zein internazionalek argitaratzen dituzten txosten eta estatistika ekonomikoak ulertu eta aztertzeko lexiko hau menperatzea ezinbertzekoa da.
4. Erakunde publiko eta pribatuek, nazionalak edo atzerrikoak, Internet sarean eskeinitako estatistiken berri ematea. Horregatik, abaguneko argibide ekonomiko bat Internet sarean bilatu eta aztertzea da irakasgaiaren jardueraren bat.
Irakasgaiaren edukia bi zatitan ezberdindu da
CB3 - Argibide esanguratsuak (gehienetan bakoitzaren ikasketa esparrukoak) bildu eta azaltzeko gaitasuna, kontu zientifiko, etiko zein sozialei buruzko iritzi eta irizpideak sortzeko helburuarekin.
CG01 - Analisiak eta sintesiak egiteko ahalmena
CG03 - Ama hizkuntzaz mintzatu eta idazteko komunikazioa
CG05 - Ikasketa esparruarekin lotuta dauden tresna informatikoen erabilera.
CG06 - Iturri ezberdinetako argibideak aurkitu eta aztertzeko trebezia.
CG09 - Talde-lanean aritzeko ahalmena.
CG14 - Kritika eta autokritika egiteko gaitasuna
CG17 - Bere kabuz ikasteko ahalmena
CE01 - Instituzio ekonomikoak zientifikoki ulertzea, hau da, ekonomia nola funtzionatzen duen azaldu duten ordezkapen teoriko edo formalen aplikazioaren emaitzak bezala.
CE02 - Ikasketa-arloari dagozkion argibide esanguratsuen iturriak, eta haien edukiak, identifikatzea.
CE08 - Baliabideen esleipenari buruzko arazo ekonomiko nagusienak zehaztu eta aurresateko gaitasuna
R_EIS_01. Irakasgaiaren emaitza: Herri bateko ekonomiaren analisi makroekonomikoa.
R_EIS_02. Irakasgaiaren emaitza: Informazio, estatistika eta nazioarteko datu-baseak erabiltzea, garapen ekonomiko, biztanleri eta ingurumenari buruzko argibideak bilatzeko
Helburu ezberdinen arabera, bi motatako eskolak ezberdindu dira: teorikoak eta praktikoak, tutoretzak bien konbinaketa bat izanik. Honegatik, hiru metodo ezberdin erabili dira:
1. Eskola teorikoak: eskola magistralak, testuliburuen erabilpena, gaiarekin lotutako materialen erabilpena. Eskola hauetan, gaiaren ikuspegi osoa jorratuko da, ikasleentzako ulertzeko zailen diren ezaugarri eta gertakizunak xeheki azalduz. Atal bakoitzaren edukin guztiak ikasteko gida eskeintzen da. Eskola hauetan irakasleak erabilitako gardenki, fotokopia eta material guztiak Ikasgelategi Birtual delako horretan eskura dituzte ikasleek, haien arreta edukin eta eztabaidetan jar dezaten.
2. Eskola praktikoak: ariketa praktiko, albiste ekonomikoen azterketa, artikulu ekonomikoei iruzkinak egitea, beti ere, eskola teorikoetan agertutako kontuen inguruan. Ikasgelategi Birtualetik materialen elkartrukatze (galdera-erantzunak eta antzekoak). Ekonomiaren datu errealen azterketaren laguntzaz, adigai eta aldagai ekonomikoen erabilpena ezagutu eta menperatzen hastea da gakoa. Haren ingurumari ekonomikoaren hainbertze kontuak ezagutzeko aukera emanen diote ikasleari eskola teorikoetan jasotako ezaguerek.
3. Tutoretzak:
a) Buruz-burukoak: ikasleentzako banakako saioak. Jakinarazitako leku, egun eta orduetan burutzen direnak. Tutoretzetan, mota askotako gaiak aipa daitezke: eskolako zalantzak, eskoletatik kanpoko materialen inguruko kontuak, bibliografia, ...
b) Birtualak: Ikasgelategi Birtualean eskaintzen diren Foro eta barneko posta elektronikoa banakako arreta garatzeko oso tresna egokiak dira.
Jarduera hezigarria | ORDU KOPURUA | PRESENTZIA FISIKOA (%) |
A.1 Eskola magistralak | 37 | 100 |
A.2 Praktikak | 20 | 100 |
A.3 Banakako zein taldeko lan eta ariketen prestaketa | 40 | 0 |
A.4 Banakako edo talde txikiko tutoretzak | 8 | 0 |
A.5 Banakako ikastea | 42 | 0 |
A.6 Azterketak | 3 | 100 |
OSOTARA | 150 |
Eskolak euskaraz izanen dira. Gaztelera, frantsesa eta ingelerazko testuak ere bai erabiliko ditugu.
Ikastearen emaitza | Ebaluaketa sistema | Haztapena (%) | Berreskuragarria |
R_EIS_01, R_EIS_02 | Ebaluazio froga | 40 | Bai |
R_EIS_01, R_EIS_02 | Praktikak eta lanak | 60 | Ez |
Lehenengo Aldea: Ekonomia aplikatura sarrera. Nazio kontabilitaterako sarrera
1. Atala Sarrera. Ekoizpena, errenta eta gastua (eralkipena)
2. Atala Ekonomia baten oinarrizko makromagnitudeak
3. Atala Atzerriko Ordainketen Balantza
4. Atala Denboran zeharreko magnitudeen arteko alderaketak
Bigarren Aldea: Arazo ekonomiko globalak
5. Atala Azpigarapena
6. Atala Biztanleria: jaiotzea, hilkortasuna eta migrazioak
7. Atala Ingurumenaren arazoak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
Bibliografia osagarria:
Bertze balibide batzuk: