Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2022/2023 | Beste urte batzuk:  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020  |  2018/2019 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171102 Irakasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
MADORRAN GARCIA, CRISTINA (Resp)   [Tutoretzak ] NUÑEZ ALDAZ, IMANOL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Enpresa-Ingurunea

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Enpresaren azterketa ekonomikoari buruzko ikastaroa da hau. Ikasturte honetan, ekintza kolektiboan sortzen diren antolakuntza-arazoen izaera ulertzeko eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoak diren azterketa-tresnekin eta oinarrizko kontzeptu-ezagutzekin hornitu nahi da ikaslea.

Akziodunek, zuzendaritzako kideek, langileek, bankuek, bezeroek eta hornitzaileek beren ekimena eta baliabideak ekartzen dituzte enpresak balioa sortzea eta banatzea lortzeko. Ikastaroak azterketa ekonomikoak proposatutako ereduak erabiltzen ditu kolektibo horien arteko interakzioan agertzen diren lankidetza- eta gatazka-harremanak aztertzeko.

Ikastaroak aitortzen du enpresa erakunde konplexua dela eta bertako protagonistak ez direla baliabideak, ez helburuak, baizik eta eragile arrazoizko gisa jarduten duten pertsonak. Eragile horiek beren artean lotuta daude kontratuen bitartez. Harreman horiek ezartzen diren esparruan ziurgabetasunak, kontratatzaileen arteko informazio-asimetriak eta helburu oso desberdinak egon ohi dira, eta horrek zaildu egiten du lankidetza. Enpresa lankidetzarako oztopoak neurri batean konpon ditzakeen erakunde gisa proposatzen da. Metodologia honekin dauden enpresa motak begiesten dira, hala nola sozietate kapitalistak eta izaera sozialeko enpresak, eta, era berean, enpresan agintaritzak jokatzen duen papera ebaluatzen da.

Azkenik, enpresaren barruan balio-katearen kontzeptuaren bitartez burura eramaten diren hainbat jardueraren deskribapena egiten da eta enpresaren irabaziak sortzearekin erlazionatzen dira.

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrak:

1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena

3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan

8. GO - Erabakiak hartzeko ahalmena

12. GO - Trebetasun harreman pertsonaletan

15. GO - Konpromiso etikoa lanean

16. GO - Presiopeko inguruneetan lan egitea

17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun espezifikoak:

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea  

4. GE - Arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea

11. GE - Enpresaren izaera ulertzea antolamendu gisa eta interes desberdinak dituzten eragileen interakziorako leku gisa

Gora

Ikasketaren emaitzak

E_EE_14. Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak ezagutu.

E_EE_15. Enpresaren oinarrizko teoria ezagutu: antolamendua eta arlo funtzionalak.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Aurrez aurreko orduak Bertaratzea eskatzen ez duten orduak
1. J Saioak talde handian (azken azterketa barne) 46  
2. J Saioak talde ertainean 14  
3. J Lanak egitea eta ariketak ebaztea   40
4. J Tutoretzak ikasturtean zehar   06
5. J Bakarkako prestakuntza   40
6. J Azterketa   04
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R_EE_14,R_EE_15 Edukietako azterketa indibiduala. 25 BAI  
R_EE_14,R_EE_15 Banakako edo taldeko lan nahiz ariketen burutzea 25 EZ  
R_EE_14,R_EE_15 Ebaluaketa partziala. 50 BAI 4
         

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

Gaia Edukiak
1 Enpresarako Sarrera
2 Informazioa eta erabaki hartze prozesua
3 Merkatuak eta erakundeak
4 Transakzio kostuak
5 Enpresa eta balio sorrera
6 Agintea eta lan harremana
7 Agentzia harremana (S.A.k)
8 Kooperatibak eta koalizio arazoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Douma, S. y Schreuder, H. (2009): Enfoques económicos para el análisis de las organizaciones. Pearson Educación. Madrid. 4ª edición

Salas Fumás, V. (1996): Economía de la empresa. Decisiones y organización. Ed. Ariel. Barcelona. 2ª edición

Serra Ramoneda, A. (2003): Mercados, contratos y empresa. Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona

Gora

Non emango den

Arrosadiko Campusa.

Gora