Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia

Zertan datza tramitea

  • Graduko, unibertsitate masterreko, doktoretzako edo ikasketa berekietako edozein tituluren parte diren kanpoko prestakuntza-praktiketan edo praktika akademikoetan (nahitaezkoak zein aukerakoak) matrikulatutako ikasle guztiak Gizarte Segurantzaren sisteman sartuak egon behar dira.
  • Horretarako, Gizarte Segurantzako zure afiliazio zenbakia ezinbestean eman behar diozu Unibertsitateari. Hori egin ezean, destinoak esleitzetik kanpo geldituko zara eta ezin izanen duzu praktikarik egin.
  • OHAR GARRANTZITSUA: Ziurtatu ematen diguzun zenbakia Gizarte Segurantzak zuri esleitutakoa dela, eta ez dela zure gurasoen afiliazio zenbakia (ez da onuradun gisa gurasoekin partekatzen ahal duzun osasun txartelaren zenbakia).
     

Gizarte Segurantzako zure zenbakia zein den baldin badakizu:

  • Gizarte Segurantzak afiliazio zenbaki bat esleitu bazizun Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo Unibertsitateko ikasketetan, edo lan jardueraren bat egin baduzu, zure afiliazio zenbakia eman behar diguzu, honako prozedura honi jarraikiz:

Prozedura 

Gizarte Segurantzako zure zenbakia zein den ez badakizu:

  • Inoiz afiliatua egon ez bazara edo zure afiliazio zenbakia gogoratzen ez baduzu, Gizarte Segurantzako zenbakia (afiliazioa) lortu behar duzu, bide telematikoz, esteka honetan:
    https://sede.seg-social.gob.es/wps/portal/sede/sede/Ciudadanos/afiliacion+e+inscripcion/202088    
  • Behin Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan zaudela, Cl@ve iraunkorraren, Cl@ve PINaren, SMS baten edo NANe-ren edo ziurtagiriaren bidez autentifikatu beharko duzu zeure burua. 
  • Hori lortuta, zenbakia Unibertsitateari eman behar diozu, goiko “Gizarte Segurantzako zure zenbakia zein den baldin badakizu” atalean azaldutako prozeduraren bidez.

Pentsiodunen eskubideak zabaltzeko, genero-arrakala murrizteko eta pentsio-sistema publikoaren jasangarritasun-esparru berria ezartzeko premiazko neurriei buruzko 2/2023 Errege Dekretuaren 52. xedapen gehigarria.