Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Egindako irakasgaien programak

Nola lortu programak

  • Ikasturte bakoitzeko irakasgaien programak irakasgai bakoitzaren fitxan daude argitaratuak. NUPen webgunearen bidez kontsultatzen ahal dira.
  • Ikasturte jakin bat ez bada ageri webgunean edo iraungitako ikasketa-plan batekoa bada, fakultateko edo eskolako idazkaritzan eskatzen ahal da.

Irakasgaien programak

1. Programak inprimaketa edo eskaera

A. Graduaren web orrialdetik inprimatzea

  • Gradu bakoitzaren web orrialdean, zerrenda bat ageri da “Irakasgaiak eta irakasleak” apartatuan, irakasgai bakoitzaren fitxan sartzeko bidea ematen duena.
  • Fitxaren goiko partean, ikasturtea hautatzen ahal da, baita programa deskargatu eta inprimatu ere.

B. Programa fakultateari edo eskolari eskatzea

  • Programa iraungitako ikasketa-plan batekoa bada edo ikasturte jakin bati dagokion informazioa ez badago webgunean argitaratua, fakultateari edo eskolari eskatzen ahal zaio.
  • Programa posta elektronikoz eskatuko zaio fakultateko edo eskolako idazkaritzari, argi eta garbi adierazita irakasgaiaren kodea, izena eta zer ikasturtetan gainditu zen. 

2. Zigilua

  • Programa eskuratuta gero, fakultateko edo eskolako idazkaritzara juan zigilua jartzeko.

Irakasgaien programak legeztatzeko ziurtagiria atzerrira doazen ikasleentzat